Iñaki Iturain: "Orion ‘det’ eta Atutxak ‘dut’"


2021eko uztailaren 28an

Orioko elizan herritarrak, kantari, "sinesten dut"-ka aritzea ez da egokia eta Euskal Legebiltzarreko presidente Atutxa jauna ETB-1entzat eta Legebiltzarretik bizkaiera eder bezain euskaldun askorentzat ulergaitzean jardutea ere ez da egokia. Euskara batua eta euskalkien erabileraren auzian muturreko jarrerak dira biak. Orioko herritarrek, azken mendeetan behintzat, esan duten "sinesten det" alde batera utzita, elizan hitzak gogorarazteko jarri duten pantailaren bidez herritarrei "sinesten dut" esanaraztea ez da egokia. Eta Atutxa jaunak, berriz, jakin behar luke euskal legebiltzarburu den aldetik, ETBrentzat ari denean, hau da Euskal Herri osorako, "dot" baino "dut" egokiagoa dela. Eta hemen "det", "dot" eta "dut" hizkera oso baten adibide huts besterik ez dira.

Muturreko erabilera, nire ustez, desegoki bi horien arteko eremua oso zabala da. Ondorengo aldagai hauen guztien artean eman daitezkeen konbinazioek betetzen dute eremu hori: ahozkoa, idatzia, batua, euskalkia, tokian tokikoa, etxea, kalea, lagunartea, eskola, irratia, herri aldizkaria, eskutitza, txateoa… Aldagai asko dira eta horien inguruan egoki jarduteko, senez, Koldo Zuazoren "Deba ibarretik euskararen herrira" liburuko proposamena ezin egokiagoa da, aspalditxo honetan sena erdi galduta dabilen gure herri honetarako.
Egia aitortu behar badut, nik aurreiritziak nituen liburuari ekin nionean, izan ere, nire ustez, orain dela urte batzuk liburuko ideia horiek zabaltzen hasi zirenean, euskalkiak erabiltzearen izenean, oker eta gehiegikeria kaltegarri nabarmenak egin ziren herri aldizkari batzuetan. Horregatik, liburua irakurtzen hasi aurretik aurreiritzi horiek idaztea erabakinuen. Paperean jarri nituenen artean bi ekarri nahi ditut, liburua irakurri ondoren idazten ari naizen honetara: Esaten nuen, batetik, Koldo Zuazoren saioan ez zirela behar bezala bereizten idatzia eta ahozkoa eta, bestetik, ez zela behar bezala azaltzen zer den euskara batua. Eta ustezko bigarren hutsune hori betetzeko-edo, honako hauxe idazten nuen: Jakin behar genuke, eta dakitenek zabaldu, euskara batua oso kutxa handia dela, gauza asko kabitzen direla bere baitan eta euskalki bakoitzeko aberastasunarekin hornitu behar dugula kutxa hori, erabilpenaren erabilpenaz. Eta jakin behar dugu, eta adierazi, batua direla: "Berba egin lotsa barik!" eta "heldu den igandean jinen gara". Eta, aldiz, ez direla euskara batua: "Europako leku desberdinetan izan gara" bezalako esaldiak. Izan ere, euskara batua, aurrena, euskara da eta aurreko hori bezalako esaldiak azaletik bakarrik dira euskara.
Zorionez, aitortu behar dut "Deba ibarretik Euskararen herrira" liburuak ez dituela hutsune horiek eta oso proposamen baliagarriak dakarzkigula Euskal Herriko gainontzeko eskualde euskaldunetarako ere. Zuazok ez dio, inondik ere, lekurik eta baliorik kentzen batuari eta banan bana ematen dizkigu euskara batuaren onura guztiak eta, gero, euskalkiaren balioa, lekua eta zeregina zehazten saiatzen da. Nik Koldoren ondorengo ideia hauek azpimarratuko nituzke, bere hitzetan: "Ahozko jarduna da euskalkiaren berezko esparrua. Berez ateratzen zaigu lagunarteko hizkera, eta hor ez dago inolako araurik ematerik. Bide errazera jotzea da onena eta etxean eta herrian, oharkabean, ikasi dugun hizkera da bide erraza. Geure hizkerarekin eta batuarekin nahikoa dugu gaur egun; ez dago herrialdeko euskalki baturik sortzen eta ikasten jardun beharrik".
Zalantza bakarra geratu zait bere alderdi teorikoan guztiz konbentzitu nauen liburua irakurri ondoren: ea merezi ote duen liburuaren bigarren partean egin duten lan filologiko zehatza egiteak; alegia ea eskualde guztietan egin behar ote den bertako hizkeraren ezaugarri guztien bilketa lan sistematikoa. Ez ote da egokiagoa lan filologikoa baino lan psikologikoa egitea, ahozkorako, tokian tokikoaren harrotasuna indartzeko, lotsak eta gutxiesteak alde batera utzita? eta lan politikoa, hizkera horrentzat espazioak irabazteko, baita komunikabideetan ere, tokikoentzat ari garenean; herritarrak bultzatzeko berea erabil dezaten, lasai eta libre? Nik, behintzat, araugintza …-tzaindiekin lotzen dut, EGArekin, eta batuarekin. Sena berreskuratzen ahalegin serioa egitea ez al dugu nahikoa?


Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude