Euskal eskizofrenian


2002ko martxoaren 17an
Frantziako Errepublikan hurbiltzen ari zaizkigu presidente berriaren hautatzeko bozkak. Dagoeneko ezagutzen ditugu hautagai nagusiak, baita asmatzen bigarren itzuliko lehian egonen diren bien izenak. «De facto» aspaldian hasia da kanpaina, betiko «langue de bois» aspergarrian. Egurra (leña) ala zura? (madera). Kasu honetan, «egurra» erran dezakegu iparraldeko eta nafarrek ere, erregai merkea baita hautagaiek saltzen digutena. Arte guti du hor, bertzalde, euskal arazoak, edo batere ez.
Beraz, apetitu eskasa nabaritzen dut hiritarren artean, are eskasagoa abertzaleen artean. Zeren bozkatzera joan behar genuke? Errepublikarrak gara, naski, batzuek ez uste izan arren, baina Euskadikoa da guk nahi dugun Errepublika. Eguna etorriko delarik, haren alde bozkatuko dut, haatik, ez gaude horren bezperan, iparraldetik bederen.
«Citoyen français de nationalité basque»: nazioz euskalduna naiz, baina hiritargoz frantziarra. Ezin konponduzko ekuazioa teorian: «la quadrature du cercle!» Praktikan, aldiz, bizi behar, eta nolabait moldatzen gara, eskizofrenia handi bati esker. Kontsolatzen gara pentsatuz are nekezago zirela gure aiton-amonak. Segurki ez ziren abertzaleak, sortzekoa baitzen hitza ere, baina euskaldunak ziren errotik, naturalki, eta bertzerik ezer ez.
EUSKALDUN peto petoak. Victor Hugok idatzi zuen bezala: «Euskaraz jaio, euskaraz mintzo, euskaraz hiltzen ziren. Aberri bat da euskara, kasik erran dut erlijio bat...» Eta bizkitartean, mundu ofizialak erraten zien ez zutela deus balio euskal hizkuntzak eta erkidego naturalak, oztopo zirela, baztertu beharreko zaharkeriak eta zabarkeriak. Estatu arrotz eta urrun horren meneko zeuden. Eta berek ezin asma ordainez berena zitekeen Estaturik, funtsean ezertarako ez baitzitzaien horrelako erakunde bat, non ez zen ulertezinezko eginbide inutil eta nardagarri batzuen inposatzeko, dirua zurgatuz gainera.
Baina lagundu, deusetan ez zituen laguntzen Estatuak, hartarik at bizi ziren ahal bezala, beren kasa, beren erara, beren izerdiaz. Halako sasi Jainko eta idolo barbaroa zitzaion, basa latin bitxi batean mintzo gainera, bere ezin ahoskatuzko «EU» teutoniko harekin: onik ez ziezaieken egin, kalte bai ordea. Holako frantsesak ziren gure arbasoak XIX. mende bukaeran.
Laster, ikasi behar izan zuten bai frantziarrak zirela, uda batez mutikoak eta gizon gazteak bildu zituztelarik jendarmeek belhar eta gari soroetan, treinean sartzeko «Gerla Handi» hartako bidean. Haietan ene aitaginarreba izan beharra zen Panpili Iriart, Amendüze Jauberrikoa. Euskalduna zen eta kito, baina harriduraz jakin zuen Frantziako hiritarra zela, baita ongi ordaindu ere bere bizi guzian, sona gaiztoko arroila haietan bilduriko zauriekin: bata eskuan, handiena ariman.
ABERRI txikia eta handia: eskizofrenia. Hitza ez zukeen ezagutzen nire aitaizunak. Gauza bai, ordea, eta harekin hainbat gizon gaztek. Nola elkarri lotu beren bi polo zaurituak? Sakrifikatu zituen jende haiei erantzun bat zor zien Estatuak. Baina, munstro hotzetan hotzena da Estatua, Nietzscheren hitzetan. Erantzuna asmatu zuena izan zen Ibarnegaray euskaldun diputatu sonatua, bera ere gerlari ohia: «Aberri txikia (aberri) handiaren baitan».
Baina hara! Aberri txikia ez du ezagutzen Marianak. Hil bedi amaren hizkuntza, bakarra egon dadin amaizunarena! Beraz, hastetik nabaria zena onartu behar izan dugu azkenean: aberria, amerria da, ama da. Ama bat daukagu, bakarra. Ez baitezpada eta derrigorrez bertzeak baino ederragoa, baina geurea, zinez bakarra.
Bitartean zer egin? Bortxazko hiritar bezala, eginbide batzuk bete behar ditut, nahi ala ez. Ordainez bazter utzi behar ote ditut eman dizkidan eskubideak? Segurki ezetz! Garizuma egiten duenari, ihauteriak ezin zaizkio debekatu! Beraz, ene ahal guztiz baliatuko naiz bozka horietan, ilusiorik gabe, naski. Lehen itzulian aurki dezaket hein bat gustuko hautagai bat, hala nola Noel Mamere berdea. Bigarrenean, Chirac-en papera zakarrontzira! Eta Jospinek ene botoa merezi beharko du hiru euskal puntu haietan: euskara, departamendua, presoak. Bertzela ber, ontzira harena ere!


Azkenak
80ko hamarkadako lau euskal film zaharberritzen ari dira, Zinemaldian emateko

'Ehun metro', Zergatik panpox', 'Hamaseigarrenean aidanez' eta 'Oraingoz izen gabe' dira zaharberritzen ari diren lanak. Zinemaldiko Klasikoak sailean ikusi ahalko dira.


‘Poesia mailu bat da’ literatur jardunaldiak egingo dituzte bigarrenez Gasteizko Gaztetxean, asteburu honetan

Gasteizko Gaztetxean batzen den Azpimarra irakurle taldeak antolatu ditu topaketak. Ostegunean stand-up ikuskizun batekin hasita, Xabier Montoiaren eta Maddi Sarasuaren arteko mahai inguruarekin amaituko dituzte jardunaldiak, osteko Azpimarraren poesia ekitaldi musikatuarekin.


2025-06-10 | ARGIA
BSHk Eskirotzeko lantokia itxiko du datorren astean: 655 langile, kalean

Astelehen goizean ezagutu da industriarentzat kolpe latza izango den notizia: datorren astean hasiko du enpresak EEEaren negoziazioa, eta kalean geratuko dira 655 langile. 


2025-06-10 | Gedar
Israelgo Estatuak ebakuazioak agindu ditu Gazako iparraldean, lurreko erasoak areagotu dituen bitartean

Zazpi auzotarako eta Jabaliako errefuxiatu-kanpalekurako aginduak eman ditu estatu sionistak, eta ohartarazi dute "babesleku" izendatutako eremuak erasotzeko "patroi" bat jarraitzen duela.


2025-06-09 | Sabina Hourcade
ARGAZKIAK | Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina Hourcade / ARGIA CC-BY-ND
 Sabina... [+]

Mahai ingurua: Aurelia Arkotxa eta Rakel Pardo
Bidaide eta godaide, poesiaren ibilietan

Bidaide eta godaide XVII. mendeko Arnaud Oihenarteren Atsotitzak eta neurtitzak liburuan kausitu dezakezu, eta bidean kausitu eta gustura ondoan harturiko bidai-lagunari erraten zitzaion "godaide". Aurelia Arkotxak ekarri zuen gurera, Zubiburu solasaldian, hain justu... [+]


Ziburuko Liburu eta Disko Azoka
Euskal sorkuntza patxadaz aurkezten dizun plaza

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]


20 urteko gazte bat atxilotu dute Beasainen, sexu erasoa egitea leporatuta

Erasoa Loinatz jaietako azken egunean gertatu zen. Goierriko Itaiak elkarretaratze bat antolatu zuen gertakaria salatzeko.


Trumpek Guardia Nazionaleko 2.000 soldadu bidali ditu Los Angelesera, etorkinen sarekaden aurkako protesten aurrean

Donald Trump Etxe Zurira heldu zenetik, nabarmen areagotu dira ICE AEBetako Inmigrazioko eta Aduanetako Polizia Indarrak etorkinen aurka eginiko sarekadak. Horren aurrean, komunitate latino handiena hartzen duen estatuan, Kalifornian, protestak piztu dira azken egunetan... [+]


Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon, indarrez

Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.


2025-06-09 | ARGIA
Ordizian eskola segregazioa saihesteko neurri zuzentzaile nahikorik ez hartzea egotzi dio Arartekoak Jaurlaritzari

EAEko Hezkuntza Sailak egindako “balorazio oso positiboa” ezbaian jarri du Arartekoak ebazpen batean. Bere esanetan, “neurri irmoagoak” hartu ezean, Ordiziako eskoletan dauden zaurgarritasun eta hizkuntza desoreka arazoak konpontzetik “urrun”... [+]


Adin txikiko bat taldean bortxatzea leporatuta hiru gizon ikertzen ari dira Arabar Errioxan

Hiru gizonetatik bi adin txikikoak dira eta epaitegian deklaratu dute. Hirugarrenaren bila ari dira.


Eguneraketa berriak daude