FRAIDEEKIN EDO FRAIDERIK GABE ARANTZAZU TOPAGUNE


2001eko azaroaren 11n
Arantzazu kokatuta dagoen parajea jendea erruz inguratzeko nahikoa arrazoia bada. Bertako mendiek, harkaitzek, amildegiek erakargarritasun handia dute jende askorentzat. Mendiaren bakardadea eta isiltasunaren bila doazenek toki egokia dute Urbia inguru honetan. Indar berezia du Arantzazuren kokaguneak. "Harrigarria da zein tokitan dagoen eraikita ikustea. Ehun metro gorago zelaiak badaude eta ehun metro beherago ere bai, baina justu toki aldrebesenean eraiki zen santutegia. Guretzat eta etortzen direnentzat adierazgarria da honelako tokian egotea. Frantziskotar bezala eta ederzale bezala, besterik gabe, ingurunea oso garrantzitsua da. Gure erlijio eta fede lanari eragozpen ez, baizik eta laguntza ikusgarria da honelako natura izatea" adierazi digu Iñaki Beristain, frantziskotarren bozeramaileak.

Lehen mailako artistak. Duela 50 urte eraiki zen santutegi berria sekulako haustura eta iraultza izan zen arte eta arkitektura aldetik. Lehen mailako artistak bildu ziren lanean: Saez de Oiza eta Laorga arkitektoak, Oteiza eta Txillida eskultoreak, Basterretxea, Muñoz eta Egaña pintoreak, Alvarez de Eulate beiragilea... Emaitza hor dago agerian, nazioarteko arkitekturaren erreferentziagune da eta bisitariaren harridura eta mirespena sortzen du oraindik.
"Maila horretan lehenengoa eta ia bakarra izan zen Arantzazuko basilika. Mirari bat izan zen eraikin hau burutzea. Gaur egun normaltzat hartzen dugu, baina duela 50 urteko eliza ez zen oraingoa. Beste miraria izan zen artista horiek elkartzea. Orduan arazo eta eztabaida asko izan ziren, batez ere Oteizaren apostoluen inguruan. Bide bazterrean botata egon ziren urtetan. Niretzat gaizki ulertuak izan ziren tartean. Baina orain oso gustura gaude egindako lanarekin. Hain eliza handia eta abstraktoa izanik hor barruan lortzen den giroa eta berotasuna oso ederra da" dio frantziskotarren bozeramaileak.

Seminarioaren beherakada.

Arantzazuko seminarioa aurreko mendeko 60ko hamarkadan zabaldu zen eta milaka haur eta gazte jaso zituen 1991n hustu arte. Ikasleek hiru urte egiten zituzten, gero Forura eta Zarautza joateko, Erriberrira filosofia ikastera eta Arantzazura itzultzen ziren teologia ikastera. Euskal Herriaz gain, Kantabria, Burgos, Valladolid eta Soria sartzen ziren Arantzazuko frantziskotarren probintzian eta bertaraino inguratzen ziren urtero ehunka ikasle berri. Lehen urteak izan ziren jendetsuenak, guztira 300 ikasle izatera iristeraino, baina berehala hasi zen beherakada. "1968an ikusten zen bokazio jaitsiera zetorrela. Heziketa hori krisian sartu zen: haurrak etxetik atera eta barnetegian sartzea. Beste lekuetan ere gertatu zen hori: Bilbon, Oñatiko agustinoetan... Adin horretarako ez zela egokia eta gauzak beste era batera egitea erabaki zen, bokazioak ikasketak amaitu ondoren jasoz" adierazi digu Iñaki Beristainek. Honekin batera bertan zeuden fraide askok sotana zintzilikatu zutela gogoratu behar dugu. Gaur egun 45 fraide besterik ez dira gelditzen, gehienak adinekoak, eta garai batean 150 izan ziren. Ikasgelak hustu ziren 1991n eta 20.000 metro koadroko seminario erraldoia alferrik zegoen. Erakundeei eskaini zieten, baina ez zuten baiezkorik eman. Bilboko euskaltegi batek erabili du azkenaldiko udaratan.

seminarioaren ordez kulturgunea.

Urtarrilean seminarioa botatzen hasiko dira kultur topagune berria eraikitzeko asmoz. Obra handiak dituzte buruan santutegiaren arduradunek: plazako frontoia eta seminarioaren bi pabilioiak bota egingo dira kultur topagunea eraikitzeko. Zerbitzu publiko honek atal desberdinak izango ditu. Kongresoak egiteko areto bat eraikiko da 200 pertsonentzat. Museo etnografikoa egitea ere buruan dute. Komentuko liburutegi eta fonoteka aberatsak bertara eramango dituzte. Paisajeari begira musika entzunez eta irakurriz lasai egoteko kafetegi bat jarriko dute. Ingurua urbanizatzea eta natura gerturatzea dira beste helburuetako batzuk.
Joakin Montero arkitektoaren proiektu honek aurrekontu garrantzitsua du, 900 milioi pezeta ingurukoa eta Eusko Jaurlaritzak 384 milioi emango du. Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kutxak eta Oñatiko Udalak ere lagunduko dute obra garrantzitsu honetan


Seminario berria zen
Nazaretheko Jesus hil zuten adin berarekin lurreratuko dute Arantzazuko seminario berria, 1968an zabaldu zen hormigoizko erraldoi hori. Eta telebistan irudi zaharrak eta proiektu berrien maketak erakutsi dituztenean, 60ko hamarkadara joan zaizkio pentsakizunak 68an seminariora joan zen honi. Baina zein urte zoroak haiek!

Fraideak (ez frantziskotarrak bakarrik, pasionistak ere ibiltzen ziren gure herrian) baserriz baserri eskean, «babarrun pixka bat ba al duzu, etxekoandre, Jainkoaren izenean?». Francoren "25 años de Paz" haien ospakizunak pasatu berriak ziren. Eta desarroilismoak urratzen zituen gure herri, auzo eta parajerik politenak.
Arantzazura joan nintzenerako Aginagako eliza ttiki politari bere zimitorio-aterbe xarmagarria bota zioten, ondoan adreiluzko eraikin itsusi bat egiteko. 60ko hamarkada. Dena berri, dena hormigoi, dena handi, dena harrokeria. Seminarioak mukuru. "Norbaitek" gauez tarteka ikurrinaren bat ipini arren (eta "berdeak" atzetik), nork esan behar zuen frankismoa inoiz bukatuko zenik, edo urte haietan eraikitzen ari ziren fabrika asko laster pikutara joango zirela?
Zazpi urteren buruan ordea, Franco hil egin zen, eta seminarioen gainbehera ere hasi. Sekularizazioa, hauteskundeak, ikurrina, sexua, krisia... Europarrak ginela ez zen ohartu nonbait Arantzazu eraiki zuten guztien artean inor. Orain errauts bihurtuko da dena, baina beton horretan gastatutako milioikada erraldoiaren balantzea egin gabe desagertuko. Eta laster, harri eta burdin tartean kamioiren batek eramango ditu Aita Gandiaga eta biok barrankoan bildu eta kolegioaren hormetan landatutako untzak

Julian eta Jose Ramon Beloki seminarista ohiak garai haiek gogoan
Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu Jose Ramon Beloki legazpiarra 10 urterekin sartu zen Arantzazun, 1957an, eta fraide izateko ibilbide osoa egin zuen (Forua, Erriberri, Zarautz eta Arantzazu berriro) 20-21 urterekin abitua uztea erabaki arte. "Telleriartetik sekula ez bueltatzeko asmoz atera nintzen, baina nire urtean hasi ziren udan hilabeteko oporrak ematen etxera itzultzeko. Bestela, gerra ondorengo garai latzak ezagutu nituen han: amerikarren gazta horia eta esnea, Gomistegi baserrian lan asko egin nuen... Oso belar motxean bizitzen ohitu ginen" adierazi digu.

Bere anaia Julian, (Euskadi Irratiko zuzendaria) bederatzi urte gazteagoa izanik, 1966an joan zen Arantzazura anaiaren adin berarekin eta batxilergorako sei urteak egin zituen han. "Jaio nintzenean anaia Arantzazura joan zen, uda aldean bakarrik ikusten nuen eta hara joan nintzenean berreskuratu nuen anaia" dio. Familian fraide batzuk bazituztela gogoratzen du eta Aloña Mendiren beste aldera jotzea pauso naturala izan zela dio, baina aldi berean aldaketa handia: diziplina gogorra, talde handia, barnetegi bizimodua (jan, ikasi, kirola, poztu, negar egin, dena bertan).
Arantzazuko seminarioaren urte onenak ezagutu zituen Jose Ramonek, ikasle kopuru handiena izan zuenekoa. Baina gainbehera ere ezagutu zuen. 1967-68 urteetan gizarteak bizitu zuen aldaketa, politikak hartu zuen garrantzia eta elizak izan zuen krisiarengatik ikaskide ugarik (Jose Ramonek adibidez) fraide izateko bidea bertan behera utzi zuten eta fraide ziren asko ere atera egin ziren. «Jakin» aldizkaria Donostiara aldatu zenean bertan aritzen zen. Julianek Erriberrin filosofia ikasten beste bi urte egin ondoren utzi zuen fraiderako bidea 18 urterekin, latina, euskara, musika eta beste gauza asko ikasi ondoren.
Jose Ramonek ez du bere garaiko ikaskideekin harremana mantendu, baina bai bertan bizi diren frantziskotarrekin familiarengatik. Julianek Gomistegi baserriarekiko lotura handia du. "Istripu larria izan nuen. Siloan belarra zapaltzen ari ginela pozoindu egin nintzen eta azken igurtzia eta guzti eman zidaten. Beharbada horregatik joaten naiz oraindik tarteka" gogoratzen du. Irratiko lanaren bidez ere harreman handia du fraide batzuekin eta artikulu bat idatzi du Arantzazu eta komunikabideei buruzko libururako. Fraideak faltatzen direnerako sortu nahi den Arantzazuko adiskideen elkartea oso garrantzitsutzat jotzen du Jose Ramonek. "Arantzazuk jarraitu behar du, fraideekin edo fraiderik gabe, erlijio, kultur eta natur gunea izaten. Hiru adar horiekin etorkizunean zeregin garrantzitsua izan behar du Gipuzkoan eta Euskal Herrian" erantsi zuen Jose Ramon Belokik. Horretarako aurreko ikastetxe zaharrak bota eta eraikuntza berriak altxatzea ezinbestekotzat jotzen du. Julian ordea, Arantzazuren beherakada ikusita, ez da oso baikorra, baina paisaje eta arte aldetik duen erakarmenagatik bere izaerari eutsiko diola uste du


Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


Eguneraketa berriak daude