ETORKIZUN NUKLEARRA ALA BERRIZTAGARRIA?


2001eko azaroaren 11n
Munduak eta, beraz, euskaldunok etorkizunean erabiliko dugun energiak zalantza handiak sortzen ditu, nahiz eta azken bolada honetan asko hitz egiten den energia berriztagarriez edo "energia berdeaz". Adituei galdetzen zaienean zer-nolako bilakaera izan dezakeen munduko energia eskaerak hemendik 2020. urtera bitartean, edo zein egoeratan dauden petrolio erreserbak, edota zenbaterainokoa izan daitekeen energia berriztagarriek (eguzki energia, energia eolikoa, geotermika, biomasa eta abar) bete dezaketen zeregina, bi aukera kontrajarri azaltzen dizkigute.

Lehenengoaren arabera, gaur egungo joerak jarraituko du, eta gizakiok petrolioa, ikatza eta gasa erabiltzen segituko dugu lekualdatzeko, berotzeko eta argindarra sortzeko. Bigarren aukera, garbiena, energia berriztagarriek petrolioa eta ikatza ordezkatzen ahalegintzean oinarritzen da, gure bizitza kalitatea eta ekonomia kaltetu gabe. Bi ikuspegien arteko talkak energiaren merkatuak astintzen ditu.

PETROLIOA, NUKLEARRA BAZTERTU GABE.

Lurrak petrolioarekin eta energia nuklearrarekin egingo du aurrera. Horixe da sektoreko eragile nagusiek gustukoen duten aukera, eta energia eskariak mundu osoan, eta oso bereziki garapen bidean dauden herrialdeetan, gorakada izugarria izango duen ustean oinarritzen da.
Aukera horren arabera, gaur egun erabiltzen diren 9.600 milioi petrolio tonatatik 15.000 milioi tonatara igaroko gara 2020. urterako. Energiaren Nazioarteko Agentziaren (AIE) ustetan, Txinak berak bakarrik gehikuntza horren laurdena bereganatuko du. Joera horrek 2050. urteraino irauten badu, 25.000 eta 30.000 milioi tona inguru beharko dira. Horrek esan nahi du petrolioaren kontsumoa hirukoiztu egingo litzatekeela mende erdi baino denbora gutxiagoan, eta hori negozio aparta litzateke petrolio konpainientzat.
Erregai fosilek (petrolio, ikatza, gasa) gaur egun munduan kontsumitzen den energia primarioaren %80 bereganatzen dute, eta hemendik 2020. urtera bitarteko hazkundearen %95 bereganatuko lukete. Zein dira alternatibak? Erregai fosilen aldekoek diotenez, energia berriztagarriak interesgarriak dira leku urrunetarako, erregai fosilak baino merkeagoak direlako, baina ez dute balio masiboki erabiltzeko, eta, beraz, erabilera murritza izaten jarraituko dute. Nolanahi ere, energia fosilak erabiltzeko geroz eta joera handiago horrek arrisku ekologikoak eragiten ditu. Eta gordinaren erreserbek ez dute betiko iraungo. Gaur egungo kontsumo kopuruaren arabera, adituek diotenez, 250 urtetarako ikatza eta 66 urtetarako gasa geratzen da, eta 40 urtetarako petrolioa besterik ez dago. Batzuk ez dira hain ezkorrak, eta erregai fosilek gehiago iraungo duten itxaropena dute. Edozein eratara ere, petrolioaren urritasunak ez du arazorik sortuko 2030. urtera arte.
Zientzialarien ustetan berotegi efektua energia fosilen erabilerak isuritako gasek eragiten dute beste ezerk baino gehiago, gure klima berotu eta etengabeko hondamendiak gertatzeko arriskua areagotuz; baina, hala ere, petrolio konpainiek kezka horiek zalantzatan jartzen dituzte eta, gainera, teknologiaren aurrerapena aipatzen dute isurketa kutsatzaileak murrizteko bide gisa. Nolanahi ere, erreserben amaierak eta klimaren aldaketak ezinbestean dakarte energia fosilen porrota. Ondorioz, erabat petrolioaren aldekoa den nazioarteko aditu batek dioenaren arabera, 2030. urtean energia nuklearra bultzatu beharko da.


KONTSUMOA MURRIZTU ETA EKOIZPEN MOTAK UGARITU.

Bigarren aukeraren aldekoen ustez kontsumoa murriztu egingo da eta, beraz, ekoizpen motak ugaritu egingo dira eta ingurumenak kalte gutxiago jasoko du. NBEren energiari buruzko txostenaren arabera, 2100. urtean petrolioaren kontsumo guztia munduko energiaren %10 baino gutxiago izango da. Aldiz, garai horretarako energia berriztagarriek munduko energiaren %80 bereganatuko dute. Bestalde energiaren eskaria askoz txikiagoa izango da. Mundua askoz ere neurritsuagoa bihurtuko da, eta 2020. urtean 10.000 milioi tona petrolio besterik ez dira kontsumituko, eta 2050. urtean 15.000 milioi tona. Horrek esan nahi du gaur egungo kopuruak bat eta erdi aldiz gehituko direla, kontuan izanik, gainera, ordurako munduko biztanleak 6.000 milioitik 10.000 milioira igoko direla.

Hori lortzeko, bigarren aukera honen aldekoek diotenez, energiaren eraginkortasuna hobetu behar da. Eta horren adibide gisa automobilen industria jartzen dute, azken hogei urteotan erakutsi duten jokabideagatik: kontsumo baxuko motore elektriko berriak egiten ari dira. Antzeko aurrerapenak lor daitezke beste arlo batzutan ere: argiterian, etxeko tresna elektrikoetan eta berokuntzan. Zentzuzko kontsumoaren bidetik joan behar da. NBEren iritziz, etxebizitzek, enpresek eta ibilgailuek kontsumitzen duten energiaren %30 alferrik galtzen dute.
Horretarako, aukera honen aldekoek diotenez, energiaren ekoizpena eta banaketa zentralizatzeari ere uko egin beharko zaio, eta zentzu horretan energia berriztagarriak dira egokienak. Gaur egun, inguru urrun batean telefono-sare bat elikatzeko, eguzki energia merkeagoa da sare bat haraino luzatzea baino, energia horren kilowatta 75 edo 100 pezeta ordaindu arren. Eta ez hori bakarrik. Higiezin multzo baten edo lantegi baten premia zehatzak estaltzeko nahikoa izan daiteke gas zentral txiki bat, argindarra eta beroa batera sortzen dituena, edo baita energia berriztagarri batzuk ere: haize energia, eguzki energia edo geotermikoa.
Egia esan, zenbakiei begiratuz gero, energia berriztagarriak garesti gertatzen dira oraindik. Baina hornidurak deszentralizatzeak aurrezki handiak eragingo ditu (garraioa, azpiegiturak...) eta, gainera, eskaintzak eskakizunaren benetako premietara egokituko ditu. Ideia honen defendatzaile ez dira ekologistak soilik, Shell petrolio enpresa multinazionala ere bat dator iritzi horrekin. Petrolio talde handi honen ustetan, energia berriztagarriek munduko energia premien zati handi bat estaliko dute mende honen erdialderako, %50eraino iris daitekeela aipatu dute

Energia berriztagarrien hiztegia
Energia berriztagarriak erabiltzen hastearekin batera hitz eta esanahi berriak agertu dira. Hona hemen argibide batzuk.


biomasa.

Nekazaritzako hondakin lehorretatik, hondakin organikoetatik (zabortegietatik) eta egurra erabiltzen duten lantegietatik (zerrautsa...) ateratzen den energiari deitzen zaio biomasa. Zabor horiek galdara batean errez edo gasifikatzeko tenperatu handietan jarriz elektrizitatea eta beroa lortzen da. Beren batez besteko kostua 6,75 pezetatik 18ra bitartekoa da kilowatt bakoitzeko.

Eguzki energia.

Eguzkiak ematen digun energia da. Eguzkiaren bidez elektrizitatea eta beroa lor ditzakegu. Elektrizitatea lortzeko siliziozko fotopilen bidez atzeman behar da, eta horrela argia elektrizitate bihurtzen da. Pilatu beharra dago bateriak gauean ere horniturik egoteko. Beroa lortzeko, berriz, panelak negutegi modura egiten du lan: kristalaren azpian pilatzen den energiak biltegi bati atxikita dagoen hodi batean dabilen ura berotzen du. Bere batez besteko kostua 25 pezetatik 150era bitartekoa da kilowatt bakoitzeko.

Haize energia.

Haizearen bidez lortzen den energia da. Esan daiteke haizea dela, gaur egun, energia alternatiborik lehiakorrena. Haizeak helizeak mugiarazten ditu, eta generadore batek mugimendu hori energia bihurtzen du. Bere batez besteko kostua 3 pezetatik 17,5era bitartekoa da kilowatt bakoitzeko. Energia mota hori geroz eta gehiago sortzen da Hego Euskal Herrian eta, oso bereziki, Nafarroan.

Geotermia.

Lurraren bihotzetik datorren energia da. Lurrazpiko beroaren erabilera da. Lurrazalak sekulako berotasuna biltzen du bere baitan, eta berotasun hori elektrizitate bihur daiteke edo, bestela, zuzenean ere erabil daiteke berokuntzarako. Lurrazpiko ur beroa azaleratzen badugu, horrekin hirietako berokuntza sare bat hornitu dezakegu. Bere batez besteko kostua 20 pezetakoa da kilowatt bakoitzeko


Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


2025-05-22 | ARGIA
Bizilagunekin plataformak ‘Donostia Tropikala’ festa egingo du maiatzaren 30ean

Ekimen honekin tonu alai eta ironikoan salatu nahi dute aldaketa klimatikoa eta turistifikazioa elkar elikatzen ari direla, eta horrek "gure hiria eta lurraldea merkatuaren logikaren esku uzten" dituela.


Eguneraketa berriak daude