Literatura txikiak

Duela urte batzuk Agustín Fernández Paz idazle galiziarrak artikulu interesgarri bat argitaratu zuen «CLIJ» aldizkarian; Haur eta Gazte Literaturaren ikusezintasunaz ari zen: "La invisibilidad de la LIJ". Iaz, Haur eta Gazte Literaturaren inguruko idazle, argitaldari, ilustratzaile, irakurle, irakasle eta abar luze batek izenburu berbera zuen agiria sinatu zuen (agiri osoa azken «Behinola» aldizkarian aurki dezake interesa duenak).

Bai Agustín Fernandez Pazen artikuluak bai agiriak antzeko ideia defendatzen zuten: behar baino arreta gutxiago eskaintzen zaiola Haur eta Gazte Literaturari (HGL), komunikabideetan, irakaskuntzan, kritikan ez duela merezi duen arreta.
Eta gu ados gaude ideia horrekin. Estatu espainolean, esaterako, urtero bost mila liburutik gora argitaratzen dira HGLn eta hauen presentzia oso oso mugatua (ikustezina?) da egunkari handien literatura gehigarrietan. Edo literaturaren historietan, beste esparru bat ukitzearren.
Gurean ere portzentualki oso urria da HGLren presentzia. Euskaraz urtero argitaratzen diren liburu guztien %25a HGLkoak dira; azken urteotan ia egunero liburu bat kaleratu da; hala eta guztiz «Euskaldunon Egunkaria»ko «Begia" gehigarrian edo beste komunikabideetan hori baino askoz txikiagoak dira liburu hauen inguruko komentarioak, albisteak, kritikak... baina gure inguruko hizkuntza handietan ematen dena baino askoz handiagoa. Hots, gure artean nahiko normala da haurrentzat edo gazteentzat idatziriko liburu bat izatea "Begia"ko erreseinan, ohikoak ditugu aldizkari honetan HGL liburuen komentarioak edo liburu horien idazleei eginiko elkarrizketak; «Nabarra» aldizkari berrian ere ez dute inolako eragozpenik «Baloika» gaztetxoen liburua komentatzeko helduen poesia lanen ondoan; "Sautrela" telebista saioan ere egin izan dira HGL inguruko erreportaiak, elkarrizketak, komentarioak... Hau da, euskal kulturan ez dela honelako "diskriminaziorik" ematen, ez inguruko literaturetan ematen den neurrian bederen.
ASKOTAN gogoeta egin dugu gertakari honen arrazoi bila. Ez dut uste hemen kontzientzia handiagoa dugunik, ez dut uste gure haur eta gazte literaturaren kalitatea ingurukoetakoa baino handiagoa denik. Gertakari honen arrazoia, gakoa, gure ahuldadean dagoela uste dut. Hots, guk ez dugu literatura sistema osoa izan oraintxe arte (idazleak, argitaletxeak, irakurleak, kritika eta liburuen negozioa) eta horregatik ez gara baldintzaturik egon lehendik zeuden joera edo taldeengatik. Unibertsitatean ere ez dira oso ugariak izan kritikak, literatura ikerketak.
Bestalde, euskal komunitatea hain txikia izateak bere abantailak ditu, nahikoa da pertsona talde txiki bat bere ahotsa entzunarazteko, eta sarritan joera ezberdinetako pertsonek elkar ezagutzen dute.
HORREGATIK guztiagatik oso erreza gertatzen zaigu elkarren arteko komunikazioa eta gure ideiak plazaratzeko aukerak izatea. Oso bitxia da, esaterako, iaz Gasteizko Filologia Fakultatean egin ziren kritika jardunaldietan gertatzen den bezala, poesiaz, narratibaz, haur literaturaz edo saiakeraz eginiko kritikaz aritzea (eta hori gertatzen da antolatzaileen artean sentsibilitate hori ematen delako); eta modu berean, oso harrigarria gerta daiteke literatura tertulietan haur literatura idazleak, kritikoak eta helduen literatura idazleak egotea, Gasteizen egin ohi den bezala, gurean mugak askoz hauskorragoak baitira. Baina agian egoera on honen azpian dagoena gure ahuldadea besterik ez da, komunitate txikia izatearen ondorioa eta, beraz, guztion beharra izatearena. Hots, gehigarriak, irratsaioak, iritzi artikuluak eta gure produkzio, gero eta zabalago, hau osatzeko dugun beharra... eta ez diotenaz dagoen benetako interesa. Presentzia baino gehiago presentzia horrek sorrarazten duen eztabaida, debatea, baita interesgarriena. Eta hori, sumatzen dut, euskaraz oso gutxitan gertatzen dela, oso gutxitan lortzen dugula. Haur eta Gazte Literaturak gero eta leku gehiago du gure medioetan (eta ez hainbestekoa ingurukoetan) baina, hala ere, aztertu egin beharko genuke norainoko eragina duen presentzia horrek. Guraso, irakasle eta irakurleengana iristen ote diren komentarioak, elkarrizketak, artikuluak,... Galtzagorri elkarteak argitaratzen duen aldizkaria, «Behinola», norengana iristen den eta zer nolako eragina duen. Izan ere, gero eta informazio gehiago dagoen gizartean bizi gara baina era berean jakin badakigu gero eta gutxiago dakigula gauza guztietaz


Azkenak
2024-04-30 | ARGIA | ARGIA
Hil egin da Artzentalesen zauritu zen basogintzako langilea

Langilea larri zauritu zen apirilaren 24an, eta astelehenean, hilak 29, hil da. 22 urte zituen eta sektorean bi hilabete soilik zeramatzan lanean. 2024 urtean hildako 22. langilea da.


2024-04-30 | ARGIA
Eneko Bidegainen 'Bichta éder' eleberriak jaso du 111 Akademiaren Saria

Karmele Jaioren Maitasun kapitala-rekin lehiatu da finalean. 2023ko “libururik gogokoen” izendatu dute Bidegainen “bihurgune askotako” thriller politikoa 111 Akademia osatzen duten literaturazaleek.


Manifestazio eta aldarri ugari Maiatzaren Lehenerako

ELA sindikatuak mobilizazioak egingo ditu Bilbon eta Iruñean, eta LABek, berriz, Iruñean.


Eguneraketa berriak daude