DISKOA


2001eko uztailaren 15ean
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Ken Zazpi
GOR
11 kanta
2.195 pezeta
87 libera


KEN ZAZPI-REN SENTIMENDUAK ETA IDEIAK

Ken Zazpi taldearen proiektua 1996an sortu zen, Jon Mikel Arronategi Exkixuko baxujoleak eta Eñaut Elorrieta Lugarriko abeslariak bultzatuta. Orduan, aurrerapen gisa, «Bi eta bat» abestia kaleratu zuten. Gero, ordea, bost urtez atzeratu zen Ken Zazpi proiektua.

Halere, orain gogo biziz ekin diote berriro, eta Igor Artzanegi baxuan, Beñat Serna kitarran, Iñaki Zabaleta trikian eta Jon Fresko baterian lagun dituztela, gure herriaren iraganarentzat etorkizuna aldarrikatzen duen «Atzo da bihar» diskoa kaleratu dute Gor disketxearen eskutik. Hamaika kanta ditu, denera: Aipatutako «Bi eta bat» hartaz gainera, «Zenbat min», «Malen», «Itxoiten», «Larrun», «Profetak», «Irri bat», «Hotzikara», «Badakit» eta «Ezer ez da betiko».


Azkenak
Eguneraketa berriak daude