NEKAZAL GANBERA


2001eko maiatzaren 27an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Iparraldeko baserritarrek Euskal Herriko Laborarien Batasuneko (ELB) bi sindikalista aukeratu zituzten Paueko Nekazal Ganberan ordezkari izan zitezen. Hasieratik berezko euskal Nekazal Ganberaren beharra aldarrikatu zuten. Frantziako agintarien aldetik erantzun irmoa jaso dute: Hegoaldean borroka armatuak irauten duen bitartean berezko Nekazal Ganberarik ez da egongo. ELBk ganbera utzi zuen berezko ganberaren alde lan egiteko. Horrek bi gogoeta eragiten dizkigu. Bata, gizartearen baliabideak hobeto kudeatzeko eta problematika ekonomiko eta sozialari erantzuteko subiranotasunaren eta berezko espazio ekonomikoaren alde apustu egiten dutenak ere badirela Ipar Euskal Herrian. Baionatik edo Donibane Garazitik, Pauetik edo Madrildik baino hobeto kudeatuko dira baliabide horiek. Bestea, Frantziatik ere, Espainiatik bezalaxe, euskaldunoi xantaia egin nahi digute borroka armatuaren aitzakiarekin. Herri honen eskubideak eta bertako subiranotasuna guri dagozkigu eta erabili egin behar dira. Ez errespetatzeak eta xantaia egiteak ere borroka armatu hori eragiten du.


Azkenak
Eguneraketa berriak daude