MULTIMEDIA ERE HIZKUNTZA GUTXITUEN EREMU

  • Azaroaren 8 eta 9an Multimedia eta Hizkuntza Gutxituen kongresua egingo da Donostian Gaia erakundeak antolatuta. Besteak beste, multimedia alorrean Euskal Herrian egiten diren produktuak erakusteko eta esperientzia berriez ikasteko aukera izango da.

2000ko azaroaren 05ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Euskal produktu multimediatikoak aurkeztu, hizkuntza ezberdinetan eginiko lanak ikusi eta proposamen berriak ezagutzeko helburuarekin antolatu du Gaia elkarte pribatuak Donostian urriaren 8 eta 9an burutuko den Multimedia eta Hizkuntza Gutxituen kongresua. Bertan, eremu urriko hizkuntzetan eginiko produktuak ezagutzeko aukera ederra izango dute Europatik etorriko diren adituek. Gaia elkarteko Nazioarte Saileko zuzendaria den Jokin Garateak azaldurikoaren arabera, produktu onak egiten dira euskaraz. Hala ere, euskaraz eginiko produktuek erosle potentzial mugatua omen dute eta ondorioz, zaila da beste hizkuntzekin lehiatzea. Garatearen esanetan euskaldunon artean, gutxi gorabehera 500.000 pertsonez osaturiko merkatua dago, katalanen artean 10.000.000 ingurukoa dagoenean esaterako.
Hala ere, Euskal Herrian oso produktu interesgarriak egiten direla azpimarratu du Garateak, eta adibide moduan unibertsitate mailan lan egiten duen Ixa taldearen lana edota Euser eta Elhuyar taldeek eskaintzen dituzten produktuak nabarmendu ditu.
Donostian ospatuko den biltzarrera Danka Sutabe, Ava Multimedia, Integral de Medios eta Ihardun Multimedia moduko enpresak etorriko dira. Era berean, zeltera eta sardiniera erabiltzen dituzten etxeak ere bertan izango dira. Izan ere, Gaiako kidearen ustez, "egungo komunikabide globalak kultur aberastasuna mantentzeko baliagarriak izan daitezke". Halaber, komunikabideek funtzio hau bete dezaten erabiltzaileentzat praktikoak izango diren tresnak garatu behar direla uste du. Alor honetan, Euskal Herrian egiten diren produktuak euskaldunok ezagutzen ez ditugunez, produktu horiek plazaratzea euren lana dela adierazi du Gaia elkarteko kideak.
Produktu multimediatikoak kaleratzeko Europar Batasunak eta Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak eskaintzen dituzte. Hala ere, Europatik euskaraz eginiko produktuak finantzatzeko aukera bakarra taldeka eskatzea da, Jokin Garatek jakinarazi duenez. Bere hitzetan, "gure hizkuntza minoritarioa izatean esku pribatuei ez baitie laguntzarik ematen".
Multimedia eta Hizkuntza Gutxituen Nazioarteko Topaketek ere helburu bera dute, hain zuzen ere, hizkuntza gutxituetan eginiko teknologien zabalkunderako eztabaida leku bat sortzea. Egitasmo hau esku artean dutela, egitarau zabala prestatu dute azaroaren bigarren asterako Gaia elkarteko kideek. Kongresuaren ingurukoak www.gaia.es/multilinguae helbidean kontsulta daitezke.


EGITARAU ZABALA.

Azaroaren 8an goizeko 9:00etan irekiko dituzte ateak eta kongresura gerturatuko direnei beharrezko dokumentazioa emango diete. Jarraian, harrera eta aurkezpenak egin ostean, Europako gutxiengoen hizkuntzen egungo egoera aztertuko dute. 10:30etatik aurrera, berriz, Interneten hizkuntza ezberdinak erabili ahal izateko, itzulpen automatikoak duen garrantziaz mintzatuko dira. Era berean, hizkuntza gutxituen ikasketarako irakurketa eta idazkera aplikazioak erakutsiko dira, eta merkataritza elektronikoan euskararen sustapenak duen garrantziaz ere arituko dira Miarritzeko Philips Consulting etxeko kideak. Arratsaldeko 15:30etan, Linguistic Institute of Irelandeko (ITE) partaideek arriskuan dauden hizkuntzen babes gisa Interneten erabilerak duen garrantzia azpimarratuko dute. Asteazkeneko jardunaldiak Donostiako Ixa taldeko partaideek amaituko dituzte, hizkuntzaren tratamendu automatikoan egungo lanek eta ikerketa lerroek betetzen duten funtzioa azalduz.
Osteguneko jardunaldiei hasiera emateko berriz, menonita hizkuntzak bizirik jarrai dezan Alemaniako eta Errusiako estatuetan bizi diren menonitek sarean eginiko lanak aurkeztuko dituzte. Jarraian, 10:00etan, gutxiengoen hizkuntzen babesean Europako Batzordeak duen betebeharraz hausnartzeko ordu erdi izango da. Hizkuntzen plangintzan aurrera eraman beharreko herri politikaz eta izan beharreko gastuez ere hitz egingo da 12:00etatik aurrera. 13:00ean Eusko Ikaskuntzako kideek euskararen sustapenerako Euskal Herriak behar dituen erakundeez solastatuko dira. Ordu erdi beranduago, berriz, Sidneyko Unibertsitateko Konputagailu Zientifikoen departamentuko ordezkariek erreferentziako hizkuntza baliabide integratuen birsorkuntza modu ezberdinetan argitaratuta nola izango litzatekeen azalduko dute. 15:30etan Eslovenian kokatua dagoen Ljubljana Unibertsitateko kideek hizkuntza gutxituek globalekiko nolako jarrera izan behar duten azalduko dute. Azaroaren 8 eta 9an burutuko diren jardunaldi hauek mahainguru baten ostean amaituko dira Eusko Jaurlaritzako ordezkariek egingo duten agerraldiarekin.
Azken finean, bi egun hauek euskarazko produktu multimediatikoak merkaturatzeko balio dezakete. Jokin Garateak azaldu duen moduan ,"merkaturatzeko kontzientzia eduki behar da, bertoko eta bertorako enpresak egiteko"


Azkenak
Valle de Odietako makroetxaldearen epaiketa
Digestato kutsadura handia izan zen, eta isurketa, antza, Valle de Odietak eragin zuen

Astearte honetan egin da Valle de Odietako makroetxaldearen aurkako epaiketa Iruñeko Justizia Jauregiaren. Epaileak ebatzi behar du ea 2021ean haien lur sailetan egindako isuri baten ondorioz, lur eremu horiek larri kutsatu zituzten ala ez, eta nork eragin zuen. Aditu... [+]


2025-09-03 | ARGIA
Baionako Atalante zinema-ohia jarduera politiko eta kulturalerako okupatu du Kontseilu Sozialistak

Baionako Herriko Etxearen jabetzapean, eraikinak bost urte daramatza hutsik, eta espazio hori hartu du Ipar Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak, “elkartzeko, kolektiboki pentsatzeko eta borrokak antolatzeko”.


Euskalduntze prozesu osoa doakoa izateko pausoak eskatu ditu AEK-k

Aurtengo ikasturtean A2 mailara arteko ikastaroetako dirua itzuliko dute EAEn, baita C1ekoak 16-18 urteko ikasleei ere. Nafarroan A1 mailan matrikularen prezioa itzuliko diete.


2025-09-03 | ARGIA
Israel-Premier Tech txirrindulari taldearen aurkako protestek Vueltaren Nafarroako etapa hartu dute

“Israelgo Estatuaren enbaxadore” gisa datozen txirrindulariei parte hartzen uzteagatik, zale ugarik protesta egin du Vueltaren aurka, hamargarren etapan. Irunberrin, errepidea mozten saiatu diren herritarrak baztertu eta bi pertsona identifikatu ditu Poliziak.


Venezuelak gezurtatu egin du AEBek ontzi baten aurka egindako erasoa

Trumpek asteartean baieztatu du Venezuelako ontzi bati eraso egin eta bertan zeuden 11 lagunak hil dituela. Hildakoak Tren de Aragua "talde terroristako" kideak zirela eta droga trafikoan ari zirela adierazi du Donald Trumpek. Venezuelak dio bideoa Adimen Artifizialez... [+]


Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua:
“Jaurlaritzarena zehaztasunik eta daturik gabeko txosten politikoa da”

Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]


Analisia |Txiki eta Otaegi, fusilamenduaren 50. urteurrena
2025: Egiaren Ministerioa

Gatazka politiko bat egon da azken 60 urteetan Euskal Herrian, eta horrek izan du bere bertsio biolentoa, ETAk bideratu duena, zeinari Espainiako Estatuak errepresioz eta estatu-terrorismoz erantzun dion. Sei hamarkadetan, ordea, biolentzia horiek ez dira berdin ikusi izan... [+]


2025-09-03 | Gedar
Beste sarraski bat itsasoan: 160 bat lagun hilak Mauritanian, ontzi bat hondoratzean

Kanaria uharteetako kostaldera iritsi nahian ari ziren, baina Mauritanian urperatu zen ontzia. Desagerturik jarraitzen dute 100 pertsonak baino gehiagok.


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


Normal plantak egiten

Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.

Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Analisia
Zarataren erdian... noranzkoak

Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.

Komunikabideetan... [+]


Eguneraketa berriak daude