UGAZABA ETA LANGILEEN ARTEKO AUZIA

  • Kapitalismoa, sindikatuak, mobilizazioak, lantegietako nagusiak, langileak... eta hauen ondorioz sortutako istiluak zituen hizpide Z. ARGIAk urriko azken alean.

2000ko urriaren 29an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Leku gazteei!" aldarrikatzen zuen, erabat baikor, ZERUKO ARGIAk, bere 399. zenbakian, minigona polit bat soinean zeraman neska gazte panpoxaren argazkiaren goialdetik. Azpialdean, berriz, alegoria antzeko bat agertzen zuen, esanaz denok izan gintezkeela zahar atzetik datozenentzat, edo. Baina garrantzitsuena, behar bada, ogitarteko horren erdian ikus zitekeena zen: neskatoa begiak erre beharrean egunkaria irakurtzen (hari itsatsita zeuzkan, bederen), alboko emakume edadetuak "Le Figaro"ren kontuak baztertu eta bestearen gaztetasunari so gelditzen zen bitartean. Ala azkazalak jaten zituen era izango ote zen arreta piztu ziona?


LANTOKIA ITXIRIK ETA LANGILEAK KALEAN.

Sasoikoak izan ala helduak, bestelakoak ziruditen garai hartako langileen kontuak. "Afrika beltzean gauzak ere beltz. Baiña ez an bakarrik. Baita emen ere", azaltzen zuen, hasieratik bertatik, astekariaren editorialak. "Kapitalismoaren atzapa-rrak ez dute errukirik ez iñon eta ez iñorekin", jarraitzen zuen esaten. "An -Kamerungo Nkongsambaz ari zen- eta emen beti berdin jokatzen du. Al duan dirurik gehiena egin eta pillatzea da bere elburu nagusia. Ortarako gezurra esan behar badu, esan egiten du. Langillea kalera bota behar badu, bota egiten du. Armak behar badira, eskuratu egiten ditu. Jendea goseak euki behar bada, euki egiten du. Giltzapean sartu behar bada, sartu egiten du. Baita gotzaia bada ere. Al duan dirurik gehiena egiteari bakarrik begiratzen dio". Ez zen horretan gelditzen salaketa gogor hura, haatik: "Ortarako indar guziak bereganatzen ditu: agintea, armak, eliza, irratia, telebista, egunerokokoak, aldizkariak, sindikatuak...".
Leku gazteei! esan beharrean naiz ni neu ere, sindikatuen salaketa hori gaizki ulertzeko trantzean egongo da bat baino gehiago-eta. Izan ere, 1970. urtean, Kamerunen ez dakit, baina Espainiako Estatuan baiezta dezaket "Sindicato Vertical" delakoa baino ez zela existitzen... legalki, bistan da. ZERUKO ARGIAren editorialak aipatzen zituen sindikatu horiek, beraz, indarrean zeudenak baino ez ziren! Horregatik zioen jarraian: "Eta erakunde zakar orren azpian langillea; esku-utsik, indargabe, ezjakin, diru-truke bere lana, izerdia eta bizia nagusiaren diru-kutxa astun eta beteak ugaritzeko saldu beharrean. Oilloa axariaren ortz eta atzaparretan bezela langillea ere nagusiarenetan".


HIRU HILDAKO GRANADAN.

Zer dela-eta mintzo zen hain suharki, garbiegi apika, aipatu editorial hori? Arrazoia ez zitzaigun idazlan horretan ematen, "Euskalerritik begira" deitzen zen sailean A.F.-k argitara ematen zuen "Langille arazoa" idatzian baizik. Gipuzkoako Alfa, Arruti eta Ayala-ko langileak mobilizazioak egiten ari ziren, Espainiako Estatuko beste hainbat lekutan bezala. Baina larriena ez zen hori, larriena aste batzuk lehenxeago Granadan gertatua zen: "Uztaillaren azken aldeko egunetan, Granadan iskanbilla izugarriak izan genituen; gure artean aspaldi izan diranik haundienetakoak bai, alegia. Etxegintzako obratan ari ziren langilleak, lan bideari dagozkien eskubideak zuzentzeko alkar-izketak antolatzen ari ziran, baiña egiñalak egin da gero eta itxura jatorrean ezer etzutela iristen ikusirik, indarkeriari leku eman zioten eta hiru hil. Ustegabe? Etsita? Itsumustu batean? Eguneroko guztiak Granadako zoritxarrak aitatu zizkiguten, baiña presaka ta buztana ankapetan izkutatu nahiean. Noiz arte utzi sustraiak aztertu gabe? Noizko auzia? Benavent gotzaiak bere pastoralan zion bezala, kaleko zaratari, gertakizun hauek sortu dituzten sustraiak baiño ajola haundiagoa eman nahi zaie".
Ezer ez zegoela, ofizialki, garbi, baina gure aldizkarikoek bazituztela beren susmotxoak, esango nuke nik... Dena dela, eta editorialera itzuliz, haren egileen aburuz bazen giro hari guztiari langileak eman ziezaiokeen erantzunik ere. Honoko hauxe, urrutira joan gabe: "Zer egin? Ba-du olloak ere mokoa. Ai axariari begian sartuko balio! Ba-ditu egoak kosketara igotzeko. Baiña kuxkurtu egiten da. Ikaratu. Jakiña, onela beti galduko du. Onela beti axariaren janari izango da. Langilleak ere burrukan egin behar du. Ez du lotan jarraitu behar. Ez du egon behar. Entzun, irakurri, ikasi, bildu, esnatu egin behar du. Sindikatu jator bat sortu edo jator batean elkartu behar du", alegia, "iraultza-griñaz bizi behar du. Ez du oilloa bezela kuxkurtuta geldi behar".
A.F. delakoa, berriz, bareago agertzen zen bere lanaren erabakietan: "Laster hasiko da Cortes-etan sindikal lege berriaren ezta-baida. Igaz ezagutu genduen sindikal-legearen proiektoa, ta ageriko kontradikzioa igartzen degu aurrena zenbatzen diran oiñarri eta gero ezarri nahi dan estruktura artean. Izan ere oiñarri edo asmo generalak eta Gotzai-batzarrak eman zigun dokumentoa eta OIT-ek bere aldetik eman zuan iritzia, malla batean ikusten ditut baiña ez horrela sindikal organizazioa estrukturatzean. Sindikatoak, sindikatoa izateko, bide zuzenetik iritxitako representazioa behar du. Baita bakoitza izateko ta erabakitzeko eskubidea ere, Estaduengandik aparte. Eta azkenik askatasuna sindikatoak biltzeko eta organizatzeko. Sindikal lege berria bide hortatik jarriko al da? Auskalo! Ara bada. Beste edozein jomuga alperrikakoak izango dira, langilleen eskubideak benetan errespetatzeko".

LEKU GAZTEEI
Lehenengo orrialdea, 1970-X-25
Leku gazteei!" diotsa berrogei-ta-hamar urteko gizon batek larogei urteko agure zahar bati. "Nazioaren ohorea salbatu zenuten bai, geren buruen jabe izateko erraztasuna eman ere bai; baina haunditasuna baino gehiago, horri begira amesten egoteko egokiera eman zeniguten. Tira, tira! Ordena sano baten barruan aurrerapena, aberastasuna eta zorion betea agintzen dut nik". "Zergak direla-ta atera ditezkean probetxuak bazterrera utziz gero lan egiteko elkarrekin biltzea eta denok partizipatzea eta aberastasunak ere elkarren artean berdin zabaltzea, berriketa eta engainu txoro bat besterik ez da", diotsa hogei-ta-hamar urteko injineru batek. "Zoaz antzarak ferratzera". "Industrial zibilizazio horren kontra negok eta ez diat hori onartzen eta ez onartuko ere. Gorputzak eta izpirituak nahastu eta loitu besterik egin ahal duzue ba zientzia guziaren kontra dagoen anti zibilizazio horrekin?" diotsa injineruari hogei urteko estudiante batek. "Hi, txo! Bizar luze haundi hori!" diotsa zazpi urteko eskola-ume mukizu batek, "berri-berritik has hadi, nik bezala matematika berriak praktikatzeko gauza izan nahi baldin baduk!".

IKASTOLA ETA HERRIA
Olarru, 1970-X-25
Azken aldi hontan zalaparta aski ba darabilkigu ikastolak diraleta. (...) Gaurkoz, zenbait jenderen artean nahiko zabaldua ikusten dugun joera bat aztertu nahi genduke: Hauentzat ikastolen egiteko nagusia euskera salbatzea litzake eta hori lortzeko biderik ziurrena berriz, ikastolek "konplikazioak" sortu lezaizkieken guztitik ondo aislatzea, hots, herri baten bizitza osatzen duten beste alderdi edo eskualde guztiekin (kultura, ideologia eta abar) zer ikusirik ez duan errealitate bat bezala kontsideratzea. Hortarako ikastolak ondo itxitako kristalezko kutxa batetan bezala ipini behar dira, inguruko giro nahastuak ezertan kutsatu ez ditzan eta inguru hortan sortu ditezkean gora-behera eta istilu guztietatik salbo, kutxa barreneko giro epelean euskera gorde dezaten. Gure iritziz, joera honen sustraian aurkitzen dogun pentsaera guztiz okerra da eta bere ondorenak ere hala dira, noski. Euskera soilki salbatzea helburu nagusi bezala jartzean euskerarekin absolutu bat egiten da eta euskal haurrak helburu hori lortzeko bitarterko bat, instrumento bat, bihurtzen dira. (...) Ez dugu uste bere bideari ematen dion helburua ere -euskera salbatzea- lortzeko gai danik. Ez dugu ikusten gaurko gizartean dominatzaile diren ideien errespetoan hezitako umeak, bihar edo etzi, giro guztia kontra daukatela eta euskerak ez duela "balio" konturatzean, zer arrazoigatik euskerari eusten saiatuko diran, heuren hezieran euskal-kontzientzia baten jabe egin ez baditugu. Bi hitzetan esanda, uste dugu EUSKERA ERE ez salbatzea litzatekeala.

BATZUEN KRISTAUKERIA
Xabier Kintana, 1970-X-25
Orain asko ez dela, Bizkaiko aldizkari batetan, guztiok biziki estimatzen dugun apaiz gazte baten kontrako artikulu bat publikatu da. Bertan esaten denez, apaiz gazte horrek, lagun ezezagun askoren artean egindako afari batean artikuluaren egileak mahaina bedeinkatzeko eskatu zionean, mahaina berez zegoela bedeinkatuta erantzun zion, janariak giza lanaren fruituak baitziren. Gainera, mahain inguruan zeuden guztiei agian ez zitzaiela ongi irudituko, erlijio uste ezberdinetakoak izaki.
Bestalde, ez zion inork apaiz horri erregutu mahaina bedeinkatzekorik, artikulariaz besterik, bertan nengoen honek segura baitezaket. Honaino, apaiz haren kristau testigantzaren kontrako "bekatu larria".
Baina, gure harridurarako, artikulari haren lana ez da honekin bukatu, eta, dirudienez, are kristau testigantza bikainago batez baliatuta, ba diosku nola entzun duen apaiz gazte horrek laster apaizgoa utzi eta ezkontzeko erabaki duen. Gorrotoz edo funts gabeko mendekuz ez bada, ez dugu aditzen artikulariak zertarako atera behar ukan dituen pertsona partikular eta errespetagarri baten bizitza pribatuaren kontuak.
Ez dakigu berria egia denez, eta ez dauku ardura gainera, bakoitza bere bizitzaren jabea delako, eta inori ez baitzaio egoki inoren arazoetan musturra sartzea, are guttiago hortik mintzaigaia ateratzeko asmoz ere. (...)


Azkenak
Kaleratze kolektiboa ezarri nahi dute Maderas de Llodion

Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.  


Herriko dantzan parte hartzen ari ziren emakumeei eraso egin diete Errioxako Cervera herrian

Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]


2025-09-05 | Gedar
Gaztetxea lortu dute Etxaurin

"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".


“Hondarribiko alardearen bi aldeak parez pare jartzea da zilegitasun bera ematea zapaltzaileari eta zapalduari”

Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]


Gipuzkoako Aldundiko zaintzaileek ez dute euskara jakin beharrik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera

Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


2025-09-04 | Karlos Zurutuza
Hizkuntzen museo txiki bat dago Parisen

Sena ibaitik metro eskasera egon arren, ez dago Mundolingua museoa aipatzen duen turismo gidarik. Kasualitateak baino ez gaitu eraman horra. Nolanahi, horrela aurkitzen dira, maiz, hiri baten sekretu gordeenak.


Magda Oranich i Solagran
“Ezin ahaztu dut Txiki azkenekoz besarkatu nuen momentu hura”

50 urte dira Francoren diktadura garaiko azken bost fusilamenduetatik. Jon Paredes, Txiki eta Angel Otaegi ETAko kideak, eta Sánchez Bravo, Humberto Baena eta Ramón García Sanz FRAPekoak. Txikiren abokatuetakoa izan zen Magda Oranich, mende erdia eta gero... [+]


María Chivite lehendakaria:
“Poliziaren abusuak eskala handikoak izan ziren eta garai batean baino gehiagotan gertatu ziren”

UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Erresuma Batuan 700 lagun atxilotu dituzte jadanik, Palestine Action taldeari babesa adierazteagatik

Uztailean Keir Starmerren gobernuak erakunde "terrorista" gisa izendatu zuenetik, Palestine Action taldearen aldeko mezuak erakusteagatik ehunka lagun atxilotu dituzte. Larunbatean manifestazioa antolatu dute Londresen eta beste mila pertsonatik gora atxilotzeko... [+]


Mirentxu Loyarte hil da, euskal zinemagile aitzindaria

Zinemagile iruindarrak, ibilbide labur baina baliotsua egin zuen zinemagintzan 1970eko eta 1980ko hamarkadetan, zuzendari lanetan emakumerik apenas zebilenean. Irrintzi lanarekin garai hartako errepresioa islatu nahi izan zuen, eta Ikuska proiektuan euskal emakumeak erretratatu... [+]


2025-09-04 | ARGIA
Hizkuntza politika “ausart eta berrituaz” eztabaidatuko dute TMeLaborategiaren udako eskoletan

Irailaren 9an eta 12an egingo dituzte udako eskolak. Telesforo Monzon eLab Euskal Herrigintzaren Laborategiak hizlari potenteak gonbidatu ditu, besteak beste, Iñaki Iurrebaso, Olatz Altuna, Jon Sarasua, Idurre Eskisabel, Josu Aztiria, Iñigo Urrutia eta Miren Zabaleta... [+]


2025-09-04 | Aitor Aspuru Saez
Sara Fantova
“Ez dugu film feminista edo bolleroa egin nahi izan, baina gure esperientzia hori da eta islatu dugu”

Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek 60 greba egun bete dituzte

Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.


Eguneraketa berriak daude