"DEPARTAMENDUAREN AFERAK ZUBEROTARRAK ZATITZEN DITU"

  • Paueko Kontseilu Nagusian bi hautetsi ari dira Zuberoaren ordezkatzen. Michel Arhancet Atharratze kantonamenduko kontseilaria da. Zuberoan eratu berri den Herrien Erkidegoari buruz abiatuko dugu elkarrizketa hau eta Hegoaldeko aferez finitu.

2021eko uztailaren 20an
Zuberoako Maule eta Atharratze kantonamenduak Herrien Erkidegoa deitu egituran ari dira iragan urtarrilaz geroztik. Nola doa proiektua?
Aitzinatik bazen jada herrien arteko Kantonamenduen Sindikatua, garapenerako egitura bat. Haatik, gure garapenaren aitzinarazteko egitura sendoago baten beharra ikusi genuen duela 6 urte. Atharratze kantonamenduan 16 herri gara. Gure egiturak ez zuen fiskalitate propiorik, ezta Maulekoak ere. Antzinako egituren gaindi ezin genituen zergak bildu. Hartakotz sortu dugu bi kantonamenduen arteko Herrien Erkidegoa (Communauté des Communes). Turismoaz gain, lantokiak nola behar dugun handitu eta laborantza nola hobekitu ikusten ari gara.

Atharratze kantonamenduko zenbait herri (Larrañe, Santa Grazi eta Hauze) ez dira akort proiektuarekin. Zergatik?
Mendiko laborantzatik bizi diren herriak dira. Hauen arazoa beren konpetentzien galtzea da. Antzinako sisteman herriek ez zuten beren akordioa emaiten oraingo proiektuan bezala aritzeko, orain konpetentziak ematen dizkiote Herrien Elkargoari. Herrien ordezkariek beren boza badute, baina ez dute konpetentzia osoa atxikitzen. Konpetentzia galtzearen lotsa edo beldur dira, beren herrien xedeak galtzen dituztelakoan. Ene ikusteko maneran, lotsarazten dituena turismoaren konpetentzia galtzea da. Konpetentziak galtzearen beldur izatea normala duzu, baina gure kantonamenduko herriak tipiak dira. Zuberoan 15.000 bizizale dituzu, orduan, ez baditugu indarrak batzen proiektu handiago baten muntatzeko, ez gara helduko gure garapena ziurtatzera. Hori ez dute konprenitzen maleruski.

Zuberoaz eginiko ikerketa ekonomiko baten arabera 600 lanpostu behar dira Zuberoa biziko bada.
Aitzina ari gara, alta. Izan dadin departamenduaren gaindi, erregioaren gaindi edo estatuaren gaindi, baditugu gure akordioak. Zuberoa 'birmoldaketarako arroa' bezala ekarria da, non ekonomiari beste indar bat eman behar zaion arrabiarazteko. Gurea bezalako kasuak badira ere beste departamentuetan. Bulego ekonomiko batekin ari gara lanean, azterketa bat egin dugu eta plangintza berezi bat abiatu. Zuberoako industria gunetan zer indarra dugun eta nola haboro laguntzen ahal dugun garapen mailan aztertzen ari gara. Gure ekonomia laguntzen ahal dituzten enpresak ikusten ari gara. Izan dadin Euskal Herritik edo bertze lurraldeetatik, enpresa hauen proiektuak ekarrarazi nahi ditugu Zuberoara. Bi kantonamenduen arteko egitura ontsa partitu da eta bururaino eraman behar dugu ekonomiak bertze dimentsio bat har dezan. Gihaurek geure ekilibrioa hatzeman behar dugu hemen bizitzeko.

Biarnotik edo kosta altetik ez duzue laguntzarik espero?
Gure pozisioan egonik, behar dugu ikusi zer bizibideak lantzen ahal ditugun. Bada langile zuberotar andana bat Oloruen lanean, han badira lana ematen duten entrepresa handiak. Kostaldetik ez da proiektu seriosik heldu Zuberoara. Ontsa litzateke halakorik, baina handik ez dira entrepresak hona heldu lanaren emaitera; orainokoan bederen deus gutti.

Herrien Erkidegoen bitartez harreman berriak gara litezke, agian?
Menturaz, geroan, Herrien Erkidegoaren bidez, BAM (Baiona-Angelu-Miarritze) Erkidegoarekin eta barnealdean sortu (Amikuzen, kasu) eta sortzen ari diren beste Erkidegoekin federazio bat munta liteke elkarrekin. Bereziki, aglomerazio handiekin zer egiten ahal dugun ikusteko. Zer konplementaritate hatzeman ahal dugun elkarrekin. Zuberotarrak, besteak beste, horretarako bildu gara Herrien Erkidegoan. Ordezkaritza bat behar genuen gihauren bizimoldeak zeintzuk diren ezagutzeko. Gisa honetara gure arrankurak aurkeztu ahalko ditugu eta haiek bereak.

Ipar Euskal Herriak berezko instituziorik gabe, Herrien Erkidegoek har litzateke beren gain euskarak dituen beharrak?
Lehenbizi ikusi behar dugu zer bitartekoak ditugun eta zer emaiten ahal dugun. Ni ez naiz Herrien Erkidegoan, ez bainaiz herriko kontseilaria ez auzapeza. Baina, gure eskualdea eta identitatea atxikitzeko lehenik jakin behar dugu jendea hemen biziko den edo ez. Bizizaleak behar ditugu zaindu eta gure lurraldea biziarazi erakargarritasuna sendotzeko. Hori egiten badugu, gure kultura eta mintzaira aitzinaraziko ditugu. 15.000 jendek zer egiten ahal duten? Zer bitartekoak ditugu? Fiskalitate tipia dugu eta ezin ditugu horiek gure gain hartu. Horrendako beharko genuke departamendutik laguntza gehiago euskararen eta kultur elkarteen laguntzeko. Ezin ditugu gure gain horiek hartu laguntzarik gabe. Herrien Erkidegoa sortu berri da eta Ikastolek galde egiten badie beren kostua ordaintzea, grina piztuko da gure artean. Prefosta, beharrezko diren gauzak dira, baina zerekin egin?

Akitaniaren eta estatuaren arteko Plan Kontratuan 26 milioi ( 650 milioi pta) aurreikusten ziren. Euskaltzaleak kexu dira 17 besterik eskaini ez direlako.
Akitania erregiotik heldu plangintza ez dugu sinatu oraino, estatuaren eta erregioaren artekoa sinatu da. Lionel Jospinek hitzeman duenez Euskal Herriarekin beste kontratu bat eginen du, eta ondorioz, beste laguntza jinen da. 26 milioi galdatuak ziren. Baina, nork galdatu zuen? Ez da deusik emanik oraino. Prefosta, ontsa zatekeen hori ukaitea. Beti badira mentsak (eskasiak) maleruski. Gehiago ukan nahi genuke, baina behar dugu lanean ari dagoenarekin eta dauden proiektuak aitzina eraman. Unibertsitatearen kasua, ez duzu uste zerbait handia dela Ipar Euskal Herrian? Kontratu horretan sartzen da proiektu hori. Ni lotsatu naiz mementu batean, ez zatekeelako kontratu espezialik Euskal Herriarendako. Baina euskaldunok gure kontratua badugu, gure garapena bideratzeko proiektu partikularra.

Kontseilu Nagusian zu eta Pepela Mirande zarete zuberotar kontseilariak. Ez zarete Euskal Departamenduaren aldekoak.
Gu ez gara printzipio horretan sartzen, guk behar dugu ziurtatu gure bizitza hemen: Zuberoa bihar nola biziko den. Departamenduaren aferak zuberotarrak zatitzen ditu. Nik, eskualduna agertzeko ez dut departamenduaren beharrik ikusten. Euskalduna naiz, euskaldun sortu eta bizi naiz, eskuarari eta kulturari buruz gure ahalegina egiten dugu, baina ez dut instituzio baten beharra ikusten eskualdun izateko. Zuberoako garapena da gure kezka. Azken erroldaren arabera Zuberoa galtzen ari da. Ongi da euskaldun atxikitzea, baina lehenbizi behar dugu hemen bizi, bizizalerik ez badugu nola ariko gara? Euskal Departamendu batek ez digu arraposturik ekarriko afera honendako, gihaurek geuren entrepresen gaindi aitzina egin behar dugu.

Kontseilari izanik, nola bizi zenuen Kontseilu Nagusiko aulkien bahiketa?
Ekintza sinboliko gisa kolpe eder bat izan zen; irringarria. Ni ez naiz batere ofenditu. Bada imajinazioa eta sinbolikoki ontsa da, erran nuen. Departamenduaren helburuan gauzak horrela iragaten diren bitartean, demokratikoki, akort naiz. Behar lezakete jakin hor egoiten, eztabaida atxikitzen, batak besteari presioa egiten, baina biolentziarik gabe.

ELBko kidea zara. Lizarra-Garaziko akordioa sinatu zuen ELBk. Nola ikusten duzu akordio hori egun?
Lizarra-Garaziko akordioa presentatua izan zen maneran ez ginen akort baizik egoiten ahal, iruditzen zait bakeari buruz zerbait eskaini zuela. Gero, horren gibelean gauzak nola agertu diren ikusteak lotsatu nau. Ez da posible estremistekin akordioetara iristea, estremistek demokratak jan nahi dituzte. Demokraziari aitzi egin nahi diote biolentziaren gaindi. Ni ados nintzen Lizarra-Garaziren bidetik joaiteko, baina ikusiz bake molde horren gibelean zer zen, iruditzen zait ez garela prest Euskal Herriko zazpi probintziak elkarrekin lanean aritzeko.

Nola ikusten duzu LAB sindikatua Iparraldera zabaltzea?
Ez ditugu lan egiteko ber manerak, ez ditugu ber enpresak ere, ez ber modeloak. Tronpatzen naiz beharbada, baina Zuberoatik so eginez ez zait ontsa irudi. LABek gauzak tratatzeko eta ikusteko ber manerak ditu, eta Mauleko langileek, kasu, beren arrenkurak dituzte. Ez ditugu ber mentalitateak. Gure lurraldeak eta Hegoaldeko lurraldeak nolakoak diren ikusita, zerendako heldu da LAB bezalako sindikatu bat Iparraldera? Lezioak emaitera? Honela egin behar duzue, eta gogorki eraman behar dituzue gauzak erraitera? Ez zait irudi gure ekonomiarendako gauza onik den.

Frantziako kontseiluak errefusatu du Iruñea eta Bordele lot lezakeen autobidea Garazitik pasatzea. Michel Intxauspek Zuberoatik iragateko posibilitatea ikusi du.
Ez naiz autopista baten alde, baina herriei zabaldurik eta ibilgailuen sarrera eta irteera dituen autobide baten alde bai. Ez dugu kamioiendako pasabide bat nahi, ekonomiari lagunduko dion bidea baizik. Joan baledi proiektu hori barnealdetik gauza ona zatekeen ekonomiarentzat. Gasbidea iraganarazi digute guk nahi ala ez, baina ez zait irudi holako autobide bat hemendik iraganaraziko dutenik. Gure ekonomiak ez ez du aski trafikorik ekarrarazten, trufaka ari dira hemendik iraganen dela erraitean. Barnealdetik joanen balitz, gu lot gintezke autobidera berdin. Iruñearekin nahiz Bordelerekin lotzea interesantea da, biak lotzeak beste indar bat ekar liezaioke gure ekonomiari

POLITIKA BIDE PARTIKULARRA
Atharratzen sortua da 1947an, eta bertan du etxaldea. Behi saldo bat hazten du. Ezkondua eta hiru haurren aita da. Politikan bide partikularra urratu du. Zuberoako ELBren sindikatuaren eta Axuri kooperatibaren sortzaileetariko bat da. Zuberoako ekonomia garatzea du xede. 1992tik da kontseilari nagusia. Ez du karta politikorik. Kontseilu Nagusian UDFko taldeari atxikia da.


Azkenak
2025-05-06 | Antxeta Irratia
Irungo Lakaxita gaztetxeak pintaketa faxistak salatu ditu berriz

Joan den abenduan gaztetxeak pintaketa nazi-faxistak salatu zituen ere, eta oraingo honetan “Stop LGTBI”, “Fuera degenerados” edota “No os dejaremos dormir” bezalako mehatxuak izan dira asteburuan Lakaxitako hormetan azaldu diren mezuak, diana... [+]


2025-05-06 | dantzan.eus
Aukerarik izan ez zuten emakumeek plazaratuko dute Legazpin ezpata-dantza

“Guk entseatu egiten genuen, mutilei erakusten genien, parrilarako laguntza behar zutenean hor egoten ginen, baina gero sekula ere ez genuen dantzatzen plazan, ezta burutik pasa ere”. Oihane Auzmendi Iturbe (Legazpia, 1977) Sustraiak dantza taldeko dantzaria da,... [+]


Unax Aizpurua eta Aroa Arrizubieta izan dira Gaztetxeak Bertsotan finaleko txapeldunak

Martxoak 14an Itsasuko (Lapurdi) Goxoki Gaztetxean hasitako sei saioko ibilbideak maiatzaren 3an izan du finala Gernikako gaztetxe okupatu berrrian. Egurre Gazte asanbladaren laguntzaz egun osoko egitaraua izan zen larunbatean. Finaleko bigarren fasera, Maddi Aiestaran eta... [+]


2025-05-06 | Gedar
“Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko tresna da”, salatu du IAk

Elkarretaratzeak egingo dituzte selektibitateari eta Baxoari ezetz esateko. Gainera, apunte-banku bat eta klase partikularrak jarri dituzte martxan IAko kideek.


2025-05-06 | ARGIA
Beste epai euskarafobo bat, administrazio publikoko langileen euskara eskakizunen kontra

Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]


2025-05-05 | ARGIA
14.000 “maite zaituztegu” Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoentzat

“Maite zaitut” herri omenaldia egin diote maiatzaren 3an Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei Barakaldon, BEC erakustazokan. Euskal gizarteari egindako ekarpena eskertu nahi izan diote milaka pertsonak Maite Zaitut Kultur Elkarteak antolatutako jaialdian.


Israelek Gaza erabat okupatzeko plana onartu du, palestinarrak zerrendatik kanporatzeko eta gatibu israeldarrak askatzeko

Trumpek Gazarako behin baino gehiagotan proposatutako garbiketa etnikoarekin jarraituko du Tel Avivek. Netanyahuk sare sozialetan jakinarazi duenez, Israelek milaka erreserbista deitu ditu Gazaren aurkako setioa gogortzeko eta "erabateko garaipena" lortzeko.


2025-05-05 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Kartzelara, herritarrak informatzeagatik?

2025ean Guatemalan gutxienez kazetari bat hil dute eta beste bat desagerrarazi. Arriskutsua da kazetaritza lana egitea herrialde horretan, eta hala jaso du Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak ere, maiatzaren 2an argitaratutako 2025eko Prentsa Askatasunaren Munduko Sailkapenean... [+]


Plangintza demokratikorik gabe itzalaldien menpe jarraituko dugu

Gero eta nabarmenagoa da Espainiako Estatuak ez duela planifikazio demokratikorik energiaren arloan. Duela gutxi jasan dugun itzalaldia adibide garbia da, baina ez da bakarra. Energia berriztagarrien kontrolik gabeko eta lurralde askotan gehiegizko hedapena da beste adibide... [+]


Itzalaldia

Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.


Bridgestoneko langileek elkarretaratzea egin dute Japoniak Madrilen duen enbaxadaren aurrean

Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak kaleratu nahi dituen langileek elkarretaratzea egin dute astelehen eguerdian Japoniak Madrilen duen enbaxadaren aurrean. Horrez gain, langile batzordeko hainbat kide Yolanda Díaz Espainiako Gobernuko Lan ministroarekin ere... [+]


Palestinaren aldeko Askatasunaren Ontzidia Maltako Gobernuarekin negoziatzen dabil, itsasontzia hango portu batera eramateko

Nazioarteko ekimenak igandean argitaratutako prentsa ohar batean jakitera eman duenez, Maltako Gobernuak bonbardatutako itsasontzia konpontzeko asmoa erakutsi du. Askatasunaren Ontzidiak eskatu die Maltako agintariei itsasontzia herrialdeko uretan sar dadila. Israelen erasoak... [+]


Nazien kontzentrazio esparruetara deportatutako 253 euskaldun omendu ditu Eusko Jaurlaritzak

Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]


2025-05-05 | ARGIA
Hamar egunez pantailetan euskaraz aritzeko erronka maiatzaren 6an hasiko da

Maiatzaren 6tik 15era egingo da Pantailak Euskarazek antolatutako aktibazio sozialerako ariketa. Helburua, hamar egunez soilik euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitzea da. Ariketan izena eman daiteke maiatzaren 6ra arte.


Eguneraketa berriak daude