ESTUTU PATSA ZUKUA ATERAKO BADA


2000ko otsailaren 13an
Sagarra txikitu edo ebaki baino, lehertu egin behar da. Sagarra jotzearen sekretua mamiak duen gelatxo txiki horien lehertzea da, sagarraren azala errespetatuz, horrela honek gero prentsatzerakoan iragazki edo filtro gisa egingo du. Antzina, hotz handia eginez gero edota sagarra hotzegia egonez gero, sagarra jo aurretik berotu egiten zuten. Sagarra jo ondoren ateratzen diren zatiei patsa deitzen zaio.
Ohikoa den matxakak motortxo bat du, hortz batzuei eragiten diena, sagarrak horien artean pasatzen direlarik. Tresneri horrek inbutu bat dauka gainean, sagarrak biltzen dituena lehertu aurretik. Hori guztia lau azkaz eutsita dago eta horien artean jotako sagarra erortzen da.
Antzinako matxakek motortxo bat izan beharrean, ondoan gurpil handi bat zuten, eskuz eragiten zena. Gaur egun beste sistema aurreratuagoak erabiltzen dira.


PRENTSA MOTAK.

Bi motatako prentsak erabiltzen dira, ore handikoak eta ore txikikoak. Antzinako prentsak ore handikoak ziren, gaur egun erabiltzen direnen tankerakoak. Orain berriz motor neumatiko baten bidez estutzen da patsa eta lehen berriz eskuz eragiten zitzaion.
Ore handiko prentsa egurrezkoa zen, gaur egun berriz porlana erabiltzen da, karratua den kaxa baten tankera dauka eta erdian torlojodun ardatza du tente. Honek txapel itxura duen tramankulu bati eusten dio. Tramankulu horrek kaxarekin bat egiten du eta torlojoaren bidez igo edo jaitsi egiten da, patsa estutu edo sartu-ateratzeko. Mugimendu hori gaur egun makinen bidez egiten da. Patsa estutzerakoan, kaxa horrek dituen zirrikituetatik muztioa kanporatzen da eta hortik upelerako bidea hartzen du. Patsak halako estualdi batzuk behar izaten ditu daukan zuku guztia aska dezan. Prentsa aldi bakoitzeko patsa moztu egin behar izaten da, hau da, patsa barruan zuku-poltsak sortzen dira, kanpora irteteko biderik aurkitu ez dutenak. Endai baten bidez patsari bira ematen zaio, poltsa horiek hausteko, eta hurrengo prentsa aldian zukua kanporatzeko.
Ore txikiko prentsa mahatsa estutzeko erabiltzen den prentsaren tankerakoa da, borobila, erdian torlojodun ardatza du eta azpian oin gisa zukua jasotzen duen ontzia. Patsa eskualdi bakoitzeko sare bat jartzen da iragazki modura. Horrela, muztioak errazago aurkituko du kanporako bidea. Prentsa honetan, eskuz edo motor txiki baten bidez estutu daiteke. Patsa ondo estutzeko hainbat prentsa aldi egin behar da eta horretarako prentsa aldi bakoitzeko patsa atera eta sartu behar da. Nekatzeko aukera eskaintzen du lan honek. Uneotan, bestelako prentsak ere agertzen hasi dira, neumatikoak adibidez. Dena dela, oraindik ez dira asko zabaldu Gipuzkoan.
Patsa beratua patsa lehorrera pasatzeko prozesuan, prentsa zaharrak erabiliz harek zukua galtzen zuen (% 60-70 bitartean). Orain, tartean motorrak eta laguntza mekanikoa dagoelarik % 75 edo % 80 muztioa lortzen da. Beraz patsa lehorragoa ateratzen da.
Gaur egun sagardogintzan erabiltzen den tresneria egurrezkoa edo herdoilezinezkoa da. Dena den, antzina egurrezkoak soilik erabiltzen baziren, orain ohikoena herdoilezinezkoa erabiltzea da. Material berekoak izaten dira baita ere upelak. Datorren astean helduko diegu edariaren bilguneei

Sagardoak suteak itzaltzeko uraren tokia hartu zuenean

Sagarraren kasuan bezala, foruak eta ordenantzak nahiko babeskorrak izan ziren sagardoarekiko. Antzina sagardoa etxeko kontsumorako omen zen. Gero, «herri sakanabatuak» «herri bilduak» bihurtu zirenean, sagarra eta sagardoa negoziatzen eta beste produktuekin trukatzen hasi ziren. Portuak eta bide berriak eraiki zituztenean, sagardoa merkaturatzeko modu berriak erabiltzen hasi ziren.
Lege bera edo antzekoa izaten zen udal batetik bestera, hau da, nahiz eta udal bakoitzak bere legeri independentea izan, azkenean herri bateko eta besteko legeak antzekoak ziren. Adibidez, kanpoko sagardoa ezin zen herrira sartu bertako sagardoa bukatu arte. Hala ere, kanpoan saltzea baimenduta zegoen, hau da, Tolosak ezin zituen sagarra edo sagardoa Hernanitik jaso, baina produktu horiek Hernanin saldu zitzakeen. Halaber, Hernanik Tolosan saltzerik bazuen, baina debekatuta zeukan handik ekartzea. Egoera honek anitz auzi sorrarazi zuen eta Batzar Nagusien parte hartzea beharrezkoa gertatzen zen.
Hernaniko ordenantzen barruan, A atalean, 9. bulegoan, I. seriean, 1542. urteko ordenantzen arabera zenbait espediente burutu zen. Lehendabiziko espedientea (1. liburua, 1. espedientea), Esteban de Ollok, Artigako San Sebastian el Antiguo parrokiako biztanleak, Hernanin bere sagardoa saldu nahi izateagatik ireki zen.
Atal bereko 3. espedientean, Olaberriagako burdinolari dukado bateko isuna ordaintzeko, ohe-estalki baten bahitzea aipatzen da. Hernaniko agintariek Urnietatik ekarritako sagardoa burdinolan aurkitu zuten, 1583. urteko ordenantzak zioenari jaramonik egin gabe.
6. espedientean zera esaten da: 1651 eta 1681 urteetan, sagar urritasuna zela eta, Hernaniko udalak baimena eman zuen sagardoa kanpotik ekartzeko. Halaber, bertako sagarra edo sagardoa kanpora saltzea debekatua zegoen.
XIX. mendera arte behintzat, sagardoaren salmenta guztiz arautua izan zen Euskal Herrian. Denboraldi bakoitzaren hasieran, udaletako agintariek sagardotegien irekiera arautzen zuten, baita upelen irekiera eta txandaketa ere. Gaur egun, sagardogileak nahi duenean irekitzen ditu upelak. Garai batean ordea, sagardotegi gehiago zeuden eta lehiakortasun handiagoa zegoen eta erregulazioa beharrezkoa zen. Udaletxeetan sagardo arduradun bat izendatzen zuten eta horrek sagardotegi guztietako sagardoak dastatzen zituen. Ondoren, upelak zigilatu eta zozketa bat egiten zuten upelan irekialdia sailkatzeko. Denboraldi hasieran behin upelak zenbakitu eta gero, sagardogile guztiak biltzen ziren eta zozketari ekiten zioten: zilarrezko bi pitxarretan upelak adina papertxo sartzen ziren. Ateratzen zituzten papertxoek upelak irekitzeko segida jartzen zuten.
Lehendabiziko bi upelak zortzi egunez irekitzen ziren, ondoren beste biak, hauek ere beste zortzi egunez, eta abar. Honela gertatu zen Tolosan 1758. urtera arte. Bitxikeria bezala, aipa dezagun Gipuzkoako Foruan XXXIX tituluan, 2. kapituluan, suteei buruzkoan zera esaten dena: «Sutea izan eta ur falta gertatuz gero, ardoa eta sagardoa sua itzaltzeko erabiltzea onartzen da, baita etxeak botatzea ere, kalte-ordaina beharrezkoa balitz ere»


Azkenak
2025-05-29 | Gedar
Cintruenigon, besoz beso mobilizatu dira Frente Obrero eta Vox

"Delinkuentziarik gabeko Cintruenigo" aldarrikatu dute, ohi bezala, pertsona migratuak kriminalizatuz.


2025-05-29 | Hala Bedi
Zahartzearen negozioa agerian utzi dute Gasteizen

Zaharren egoitzen negozioa salatzen duten iragarkiak jarri dituzte Gasteizko hainbat markesinatan. Iragarkiok "Gizarte Ondoezerako Foru Erakundea”-ren sinadura daramate.


Fusionatuko diren bi ikastetxeren proiektu berria argitzeko eta adosteko eskatu diote gurasoek Jaurlaritzari

Gasteizko Adurtza eta San Ignacio ikastetxeek fusionatuta hasiko dute datorren ikasturtea, baina eskola berriaren proiektua eta plangintza falta dutela salatu dute gurasoek, beraien ekarpenak noiz eta nola egin jakin nahi dutela. “Parte hartu nahi dugu, guretzat... [+]


Hamasen buruzagia hil du Israelek, Netanyahuk baieztatu duenez

Mohamed Sinwar Gazako Hamaseko burua hilik agertu da, Israelgo armadak Gazan egindako bonbardaketa batean. Hamasek oraindik ez du baieztatu Sinwarren heriotza.


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


Gutxienez zazpi migratzaile hil dira, Kanaria Uharteetan beren ontzia hondoratu eta gero

Kanaria Uharteetako El Hierro irlan gertatu da ezbeharra: itsasertzetik bost metrora zeudela eman du buelta ontziak. 160 pertsona inguru zihoazen ontzian.


Arabako Foru Aldundia zentral eolikoak inposatzeko “eskumenak inbaditzen” ari dela salatu du Aiaraldeko Mendiak Bizirikek

Herri plataformak adierazi du 'Mendi' zentral eolikoak Orozkon (Bizkaia) ere lurrak hartzen dituela eta plan bereziko onarpenerako aurretiko izapidea abiatzea agindu duela Arabako Foru Aldundiak.


Hiru palestinar hil ditu Israelek, laguntza humanitarioa banatzen ari zitzaien bitartean

Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi dute asteazkenean ez dutela laguntza humanitariorik... [+]


2025-05-28 | ARGIA
Hiltzeko laguntza jasotzea baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanbleak

Eutanasia edo suizidio lagundua gisako hitzak nahita saihestuta, “hiltzeko laguntza aktiboa” baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak. Senatuaren oniritzia jasoz gero, 2027an sartuko litzateke indarrean legea, kasurik azkarrenean.


Energia eta telekomunikazio sistema “erresilientea” sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek

Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.


Erregeen sukaldaria eta sukaldarien erregea

Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.  

Baina Carême gorteko luxuetatik urrun jaio zen, Pariseko... [+]


Eguneraketa berriak daude