1999AK KULTURAN EMANDAKOA BILDU DU ARGIAK URTEKARIAN

  • kulturan jazotako gertakari garrantzitsuenak hamazazpi atal nagusitan bildu ditu. Gertaerekin batera sortutako iritzi esanguratsuenak eta elkarrizketa deigarrienak ere bertan daude.

2000ko otsailaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Labetik atera berria da «Euskal Kulturaren Urtekaria 2000». ARGIAko erredakzioak urtero taxutzen duen liburuak hamaseigarren edizioa du aurtengoa, eta ohi legez, aurreko urtean euskal kulturan gertatutakoa biltzen du. Hamazazpi atal nagusitan sailkatua, bakoitzari dagozkion kronologia, iritziak, elkarrizketak eta arloa ezagutzen duen kolaboratzailearen sarrera orokorra aurkituko ditu irakurleak. Baina hau 300 orrialde inguruko liburuaren lehen zatia baino ez da. Honekin batera, Euskal Kulturaren eta Hizkuntza Gutxiagotuen Aurkibide eguneratu eta eraberrituak kontsultagai daude.
1984an sortu zenetik, informazio tresna erabilgarria izatea du helburu «Euskal Kulturaren Urtekaria»k, bai sailez saileko edukiekin, bai Euskal Kulturaren eta Hizkuntza Gutxiagotuen Aurkibidearekin. Azken honetan hogeitik gora herrialdeetako erreferentziak bildu dira. Euskal Kulturaren Aurkibidean kultur eremu guztietako pertsona eta elkarteren helbide, telefono eta azken boladan izugarri hazten ari diren helbide elektronikoak ere bildu dira. Aurkibide honek lantokitan ez ezik etxeetan ere duen erabilpenaz oharturik, ahalegin berezia egin da azken hauek, helbide elektronikoak, eskuratzeko eta, noski, zaharkituak geratu diren telefono eta helbideak eguneratzeko. Guztira 7.300 erreferentzia baino gehiago bildu dira. Aipagarria da, halaber, bi aurkibideok Interneten ere kontsultagarri daudela. Sareko ARGIAn (www.argia.eus) sartzea besterik ez da.


SAILEZ SAIL.

Administrazioa (Malores Etxeberria), Antzerkia (Iñaki Larrañaga), Artea (Ismael Manterola), Bertsolaritza (Iñaki Murua), Dantza (Oier Araolaza), Euskalduntze-alfabetatzea (Gotzon Hermosilla), Hizkuntzalaritza (Imanol Esnaola), Irakaskuntza (Joxe Mari Auzmendi), Irratia (Xabier Lasa), Kulturgintza (Elixabete Garmendia), Literatura (Aitor Zuberogoitia), Musika (Andoni Tolosa), Normalizazioa (Iñaki Arruti), Prentsa (Pello Zubiria), Telebista (Edorta Arana), Unibertsitatea (Baleren Bakaikoa) eta Zinema (Xabier Portugal). Horra «Euskal Kulturaren Urtekari»ko hamazazpi sailak eta bakoitzaren urteko laburpen-sarrera egiteaz arduratu direnak.
Gasteizko Legebiltzarrak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia onetsi izana edota Arabako Foru Aldundiak Euskara Zerbitzua desagertarazteko hartutako erabakia dira, besteak beste, lehen atalean nabarmentzen diren albisteak. Antzerkian ez da aparteko obrarik taularatu, eta euskarazko produkzioa urri joan da. Artean, Kursaala eta Euskaldunaren inaugurazioak nabarmendu dira, Txillidaren atzerabegirakoa ere egin dute Guggenheim-en, eta Zarauzko seme kuttun izendatu Oteiza. Bertsolaritzari dagokionez, txapelketa berezia, herriartekoa, antolatu zuten Gipuzkoako bertsozaleek, «Basarri» zendu zen, Lopategi omendu zuten Durangon eta Antonio Zabala «honoris causa» doktore izendatu Deustuko Unibertsitatean.
Zortzi milioi pezeta inguruko (320.000 libera) aurrekontu lotsagarria bideratu zuen Eusko Jaurlaritzak dantza sorkuntzara 1999an, Jon Maiak beste bi aurresku txapelketa bereganatu zituen, baita «Upeletan erronka» ikuskizun berritzailea oholtzaratu ere. Euskalduntze-alfabetatzean, Korrika 11ren ospakizuna eta HABEk Oinarrizko Kurrikulua aurkeztu izana aipa genitzake. Hizkuntzalaritzak hiztegigintza izan du albiste pasa den urtean: UZEI, Elhuyar eta Bostak Baten sinonimoen hiztegiak, Gizarte-Laneko Hiztegia... Irakaskuntzan, Seaskaren 30. urteurrena, lehendakari berri (Itxaro Borda) eta guzti, Ermitagañako 17 haurren gurasoen aldarrikapena edota PPk Gasteizen ezarri nahi duen eredu elebidun bakarra dira aipagarri.
Irratian, beste urtebetez, Iruñeko Euskalerria Irratiak jarraitzen du albiste izaten. FMko lizentzien banaketa ikertu zuen batzordeak besterik bazioen ere, ez da lehiaketa berriro errepikatuko. Kulturgintzaren eremu zabalean Zarautzen topatutako IX. mendeko hilerria museo bilakatuko dela aipa genezake. Literaturan, Atxaga (aurki Jose Irazu), Lertxundi eta Izagirreren sariekin batera, euskarazko argitalpenek gora egin zutela jakin genuen. Besteak beste, Lin Ton Taun, Su Ta Gar, Skalariak, Etsaiak, Kashbad eta Fermin Muguruzaren lan berriak ezagutu genituen musikan. Normalizazioak Kontseiluaren Plan Estrategikoa finantzatzeko kanpaina edota Chirac-ek Hizkuntza Gutxituen Eurokarta sinatzeari emandako ezetza ekarri zituen.
«Gara» egunkaria, «Zabalik» astekaria, «Putz» eta «Bazka» aldizkariak jaio ziren eta «Aizu» hilabetekaria berriturik azaldu zitzaigun. Telebistan, EITBko zuzendari nagusia izendatu zuten: Andoni Ortuzar, ez iskanbila gutxi eta gero. Unibertsitateari dagokionez, UEUk, AEK-k eta Ikastolen Elkarteak «Ikasgu Nagusia» unibertsitate-ikastetxea sortzeko asmoa azaldu zuten. Zineman, azkenik, film laburren urtea izan da, zinean euskara sustatzeko Tinkoren ekimena ahaztu gabe. Ez dira, noski, hauek gertakari garrantzitsu guztiak baina erreferentzia moduan balio dezakete.
Gertakari hauen azalpen kronologikoari iritziak eta elkarrizketa esanguratsuak gehitu zaizkio, guztira 160 orrialde osatuz. Aurki liburudendetan izango da, 2.100 pezetatan, eta ARGIAko harpidedunek etxean jasoko dute


Azkenak
NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Hamabost migratzaile bizi ziren kanpaleku bat hustu du Getxoko Udalak

Algortako Larrañazubi inguruan dago kanpalekua, eta Getxoko Udaltzainek hori husteari ekin diote ostegun goizean. Alkateak adierazi du han bizi ziren pertsonen "segurtasuna" bermatzeko eta "ingurune natural hori zaintzeko" desegin dutela. Getxoko EH Bilduren... [+]


Zizurren ikasleak komun eta aldageletan grabatzen zituen irakasleak 180 urteko zigorra jaso dezake

Zizur Nagusiko institutu batean 41 pertsona grabatu zituen eta haietako 30 bere ikasleak ziren. Argazki batzuk sare sozialak erabilita lortzen zituen eta adimen artifizialarekin aldaketak egiten zituen.


Jaurlaritzak babestu du Jerusalemgo kolonoentzat CAF egiten ari den tranbia

Beasaingo enpresaren akzioen %3ren jabe da Eusko Jaurlaritza, eta adierazi du CAFek nazioarteko legedia errespetatzen duela. BDZ Euskal Herriak gogorarazi dio gobernuak derrigortuta daudela okupazioa bultzatzen duten proiektuen aurka egitera.


Irungo ‘auzokide patruilen’ atzean, islamofobia, xenofobia eta erailketarako deiak

Maiatzaren 5ean “Lo Vimos en Irun” WhatsApp taldea sortu zenetik, 700 lagun baina gehiago bildu dira larunbatetan patruilak antolatzen dituen taldera. “Segurtasuna bermatzeko” eta “delituak prebenitzeko” aitzakien gibelean, gorrotoaren haztegi... [+]


2025-06-20 | Gedar
Basauriko Sidenorrek 1.207 tona altzairu bidali dizkio arma-ekoizle sionista bati

Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.


Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


Eguneraketa berriak daude