Gau hotzaren ondorengo antzigarra Baztan eta Baigorri haranetan

  • artean muga eginez Arrigorri gailurra dugu. Autza mendi garai eta dotoreak (1.304 metro) Baztan eta Baigorriharanen bazter paregabeak eskaintzen dizkigu. Bigarrenak, Arrigorrik, altuera umilxeagoa du, 1.113 metrokoa,baina bere bihotz berezia agertzen digu. Konglomeratuz osatua egoteaz gain, Arrigorrik Baigorriko haranaribere izaera sedimentarioa erakusten dio. Eki isurialdean sustratua agertzen du. Harri konglomeratua,hau da, zementuak baturik, harri-puskatxoz eratutako harri sedimentario detritikoa.

2000ko urtarrilaren 30ean
Izpegiko gainetik hasiko dugu txangoa. Hemen, Baigorri aldera begiratuz, ezker-eskuin ditugun mendiek Nafarroa eta Nafarroa Beherea mugatzen dute. Ezker aldera, Iparlararte, Tuturru, Pausugaiztoko Kaskoa, Laordena, Ubedo eta Atalazko Kaskoa. Eskuin aldera, aldiz, Olate, Arrigorri, Sakana, Burdingurutx eta Argañetako haitza. Bertako aparkalekutik, zutoin adierazgailuak marra hori eta berdeekin agertzen digun bidea jarraituko dugu. Berau, pagadian barneratzen da. Hamaika aldiz ikusi ditugu mendira igotzerakoan pagadiak. Hala ere, behin eta berriz liluratzen gaitu eguzki izpiren bat azpimarratzen duenean edo baso azpiko goroldio, ardagai eta likenek emaniko kolore eta formengatik. Ardagaiak, oinik gabeko onddoak izanik, zuhaitz enborretan txertatzen dira. Berau deskonposatuz lortzen dute behar duten energia. Arbol bizarzuri deituriko likenak ere zuhaitzen adarretatik zintzilik agertzen dira. Kolore berde oso argia du eta adarretatik bizar moduan erortzen diren ilez osatua dago. Garai batean oinetako zartadura eta erredurak sendatzeko erabiltzen zen, beraien izaera antibiotikoa dela eta. Baina liken hauek ez dute egurra deskonposatzen eta sustratu modura erabiltzen dute zuhaitza.
Bidezidorra jendearen joan-etorriekin garbi mantentzen da. Aurreraxeago ordea ez da garbi bereizten eta gorantz jarraitu behar da, zurarekin lur lokaztua eskailera bihurtu duten bidetik. Arroken biluztasuna estaliz, zartaduretan hauts eta partikula organikoak pilatzen diren guneetan garatzen dituzte sustraiek harrautsiak (

Saxifraga hirsuta
). Berauek lurzorua eratzen laguntzen dute, eta lur gehiago pilatzean txilarraren haziak ernetzeko gai dira. Honela, aurreko landareak baldintzak aldatzen dituenean, baldintza hobeak dituen beste landare bat sortzen da.
Bidea jarraitu eta konglomeratuzko harkaitzak nagusitzen dira berehala. Zementu gorriskan (hankapean ekarri dugun lurzoruaren kolore berekoa) harri puska borobilduak batzen dira. Urak leunduriko harriak ikus ditzakegu konglomeratu hauetan, gaur egun erreka eta ibaietan aurkitzen ditugun harri kozkorren modukoak.
Eta pagadian kaskabeltz eta txontek bertatik bertara ihes egiten digute. Sai arreak, aldiz, urrunetik behatu daitezke. Mokotik isatsera metro bateko luzera duten sai arreak erraz bereizten dira urrutira ere. Zazpi eta hamaika kilo bitartean pisatzen dute. Hegoak zabaldurik pisu hori guztia airean mantentzea ere ez da gutxi.
Aurreraxeago haritz bakarti bat nabari da. Zurtoineko azal ximurtua eta adar kixkurtuak dauzka, pagoen zurtoin zilarkara eta adar zuzenetatik erraz bereizten da. Ezkur-hirinaz eginiko ogiak 1709ko gosetetik hainbat eta hainbat libratu zuen. Haritz bakarti hau utzi eta Nekaitzeko lepora helduko gara. Bertan, lupetzetan hazitako ihidiaren alboan, teilatua eroria duen artzain txabola bat dago, harresi eta guzti. Aurrean, Autza, baina gailurrera iristeko apur bat falta zaigu eta horretarako Xorilepora hurbilduko gara (4 km). Larre hauetan, zaldi eta behorren zintzarri artean sortzen diren errekatxoak zeharkatuko ditugu.
Hemen Bankara doan pista eta orain arte jarraitu ditugun marra hori eta berdeak utziko ditugu. Ondoren, maldan gora zuzen jarraituz, Arrigorri azpian dagoen pagadian barneratuko gara. Ezkerrerantz eginez, malda gogorrena igoz, Arrigorrira helduko gara. Pagadia behean utzi eta Autzako gailurrera iritsi aurretik, azken lepora iritsiko gara. Hemen, neguko hotz eta haizeek ez dute landaredia asko garatzen uzten eta goi mendietara ohituta daudenak soilik lortzen dute bizirautea. Malda zuzenean jarraitu eta 200 metrotako desnibela igo ondoren, gailurrera helduko gara (5 km). Gailurretik Baigorriko harana ikus dezakegu, atzean Munhoako gaina gailentzen delarik. Bestaldean, Baztango harana, Erratzu eta mendiaren magalean Xorroxingo urjauzi dotorea. Itzulera etorritako bidetik egingo dugu, baina hasierako maldan harriak solte daudenez, arreta osoz emango ditugu pausoak, hanka non jartzen dugun erreparatuz
Elurrak ingurunean eragin onuragarriak ditu

Atmosferako hozberoa bat-batean jaistean, hodeietako ura ez da likido egoeratik igarotzen. Honen ondorioz, ur partikulak izotzezko kristal bilakatzen dira. Desorden egoera batetik egitura oso ordenatu batera igarotzean beroa askatzen da eta prozesu honek inguruneko hozberoan eragin dezake. Honela, elur-ekaitz bat izateko tenperatura baxuak behar baditugu ere, ekaitz honek berak tenperatura igotzea eragin dezake. Hau jakiteko ez da termodinamika ikasi behar; aspaldidanik dakigu elurra egin ondoren epeldu egiten duela. Izotzezko kristal hauek sei alde izaten dituzte. Lurrera heldu baino lehenago disolba daitezke, edo elurbusti eran hel daitezke; kristal hauek izar formako elur ale mikroskopikoak eraiki ditzakete; edo guztia zuritzen duten elur malutak eratu ditzakete. Haize hotzak gogor jotzen duenean, aldiz, harri zein landareei lotzen zaizkie izotz kristalak, eta lantxurda edo antzigarra eratzen da. Zuhaitzak zuriz janzten ditu antzigarrak; ura gardena izan arren, kristal honek dituen milaka geruzek eguzki izpiak islatzen dituzte. Honek ematen dio elur edo lantxurdari kolore zuria.
Elurrak baditu ingurunean eragin onuragarriak. Neguan landare zein animaliak babesten ditu haize hotzetik. Landare ugari neguan elurpean gordetzen dira eta udaberrian, elurra urtzean, fotosintesia egiten jarraitzen dute. Animaliak, aldiz, elurrarekin babesten dira tenperatura baxuko haizeetatik.
Izotzak (likido egoeratik solido egoerara igarotzean urak hartzen duen formak) ere oso ezaugarri bitxiak ditu. Izotzak urak baino dentsitate txikiagoa du eta ur gainean mantentzen da. Honek izotz azpiko urak eta bertako izaki bizidunak kanpoko tenperaturetatik isolatzen ditu. Hainbat laku eta ibaietan bizitza mantentzearen arrazoietako bat da hauxe, azaleko izotz geruzaren azpitik ura 4 gradu zentigradu inguruan izaten baita.
Udaberriko lehorteak saihesteko eta ura metatzeko modu hoberik ez da. Tenperatura oso hotzak mantentzen diren inguruneetan elurra edo izotza ez dira ur iturri. Nahiz eta ura izan, eskuragarri ez egotean lehortea jasaten dute landare zein animaliek. Bizitza ezinezko egiten da muturreko baldintza hauetan


Azkenak
2025-05-29 | Gedar
Cintruenigon, besoz beso mobilizatu dira Frente Obrero eta Vox

"Delinkuentziarik gabeko Cintruenigo" aldarrikatu dute, ohi bezala, pertsona migratuak kriminalizatuz.


2025-05-29 | Hala Bedi
Zahartzearen negozioa agerian utzi dute Gasteizen

Zaharren egoitzen negozioa salatzen duten iragarkiak jarri dituzte Gasteizko hainbat markesinatan. Iragarkiok "Gizarte Ondoezerako Foru Erakundea”-ren sinadura daramate.


Fusionatuko diren bi ikastetxeren proiektu berria argitzeko eta adosteko eskatu diote gurasoek Jaurlaritzari

Gasteizko Adurtza eta San Ignacio ikastetxeek fusionatuta hasiko dute datorren ikasturtea, baina eskola berriaren proiektua eta plangintza falta dutela salatu dute gurasoek, beraien ekarpenak noiz eta nola egin jakin nahi dutela. “Parte hartu nahi dugu, guretzat... [+]


Hamasen buruzagia hil du Israelek, Netanyahuk baieztatu duenez

Mohamed Sinwar Gazako Hamaseko burua hilik agertu da, Israelgo armadak Gazan egindako bonbardaketa batean. Hamasek oraindik ez du baieztatu Sinwarren heriotza.


2025-05-28 | Joan Mari Beloki
Istanbul II

Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]


Gutxienez zazpi migratzaile hil dira, Kanaria Uharteetan beren ontzia hondoratu eta gero

Kanaria Uharteetako El Hierro irlan gertatu da ezbeharra: itsasertzetik bost metrora zeudela eman du buelta ontziak. 160 pertsona inguru zihoazen ontzian.


Arabako Foru Aldundia zentral eolikoak inposatzeko “eskumenak inbaditzen” ari dela salatu du Aiaraldeko Mendiak Bizirikek

Herri plataformak adierazi du 'Mendi' zentral eolikoak Orozkon (Bizkaia) ere lurrak hartzen dituela eta plan bereziko onarpenerako aurretiko izapidea abiatzea agindu duela Arabako Foru Aldundiak.


Hiru palestinar hil ditu Israelek, laguntza humanitarioa banatzen ari zitzaien bitartean

Israelek AEBetako enpresa bati eman dio laguntza humanitarioa banatzeko ardura, eta NBEk salatu du laguntza banaketako irudiak “oso larriak” direla. Israelek defendatu egin du banaketa sistema. Jakinarazi dute asteazkenean ez dutela laguntza humanitariorik... [+]


2025-05-28 | ARGIA
Hiltzeko laguntza jasotzea baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanbleak

Eutanasia edo suizidio lagundua gisako hitzak nahita saihestuta, “hiltzeko laguntza aktiboa” baimentzen duen legea onartu du Frantziako Asanblea Nazionalak. Senatuaren oniritzia jasoz gero, 2027an sartuko litzateke indarrean legea, kasurik azkarrenean.


Energia eta telekomunikazio sistema “erresilientea” sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek

Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.


Erregeen sukaldaria eta sukaldarien erregea

Saint-Cloud (Frantzia), 1810eko apirilaren 1a. Napoleon enperadorea Maria Luisa Austriakoarekin ezkondu zen, eta eztei-tarta ikusgarria Marie-Antoine Carême (1784-1833) sukaldari ospetsuak egin zuen.  

Baina Carême gorteko luxuetatik urrun jaio zen, Pariseko... [+]


Eguneraketa berriak daude