ANTZINAKO ERAIKINAK: MENDE BATEKO LANAREN ERAKUSGARRI

  • izan du eta monumentu aipagarriak geratu dira historiaren adierazgarri. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak katalogo batean bildu ditu babestu beharreko industri ondare gisa.

1999ko ekainaren 06an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Euskal Herriko zati industrialeneko 17 eraikin bildu dira guztira Euskal Autonomia Erkidegoko Industri Ondorearen Katalogoan, eta euskal herritarron lanaren historia gogoraraziko dute. Horrela, lanari egiten zaion monumentu bat zaindu eta babestu nahi da.
Hori guztia Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak osatu duen euskal industri ondarearen katalogoan biltzen da. Turismo gidetan agertzen ez badira ere, nahiz eta denek ez interes bera eduki, eta batzutan gehiegikeria arkitektoniko eta urbanistikoak izan arren, Hego Euskal Herrian industri iraultzak izandako adierazpenen lekuko dira. Historian zehar, gehienbat XIX. mendeaz geroztik, milaka gizon eta emakume langilek isuritako izerdi eta malkoen isla dira.
Eusko Jaurlaritzak bere katalogoan eraikin, enpresa edo eraikuntza jakin bat sartu izanak, gune horrek historia edo egitura aldetik garrantzi jakin bat duela eta horren ondorioz babes berezi bat izateko eskubidea duela esan nahi du, era horretan ahazduran edo hondakinetan amildurik gera ez daitezen.
Zerrenda horretan lantegi, tailer, zubi eta are itsasuntzi zaharrak aurki daitezke. Batzuk bere jatorrizko jarduerarekin jarraitzen dute, beste batzuk ez dute inolako jarduerarik eta beste batzuk garai berrietara egokituak dira. Guztiek ezaugarri bateraturen bat izatekotan, eraikuntzen soiltasuna izango litzateke. Euskal industri ondarearen katalogoak Bizkaiko zortzi eraikin biltzen ditu (industri aldetik garrantzi handienekoak), Arabako bost eta Gipuzkoako beste lau.


BIZKAIA, OROIGARRI GEHIEN DUENA.

Erraz uler daiteke Euskal Industri Ondarearen Katalogoan Bizkaia izatea monumentu handienak biltzen dituena, lur horietan abiatu baitzen industri iraultza Euskal Herrian.

Altos Hornos de Vizcayako (AHV).
1 zenbakidun labe garaia izan da industri ondarean sartzen azkena. Nahiz eta industri birmoldaketaren ondorioz desagertua den AHV enpresa mendeurrena betetzekotan egon, 1959an inauguratu zen labe hori geratu zaigu, oroigarri gisa.

Bizkaiko Zubia.
1893an eraiki zuen Alberto de Palaciok, eta betidanik zubi zintzilikaria bezala ezagutu izan da. Ibaiaren bi aldeak elkartzen ditu, Portugalete eta Areeta, eta 160 metrotako zabalera du. Inguru hartan hainbeste lantzen zen burnizko arkitekturaren eredu da, handik metro gutxitara antzinako AHV kokatzen zelarik. Honen lekuan gaur egun Bizkaiko Altzairutegi Trinkoa (ACB) dago.

Ercros-en industri pabilioia.
1909 eta 1912 urte artean eraiki zen. Lutxana-Barakaldon dago. Futbol zelai bat baino zertxobait handiagoa da. Ongarriak pilatzen zituen. Eraikina zurez egin zen, burnia eta hormigoia nagusitzen ziren garaian.

La Ceres irin lantegia.
1889 eta 1890 urteen artean, hormigoi armatua erabiliz, eraikia, irin lantegien ohiko egiturari jarraitzen dio (solairukako lantegia). Kristalezko azalera zabal bat zuen. Lantegi hau, Bilboko Antzinako Hirigunearen parean, antzinako kaietan, aspalditik dago geldirik.

Galindo ibaiaren gaineko burdinezko zubia.
Burceñan kokatua, XIX. mendearen bigarren erdialdian eraikia izan zen. Trenbidearen garapenari loturik, ingeniaritzako lanetan burnia sartzen hasi zeneko eredua da. Euskal Herrian egin zen lehen zubi metalikoetakoa da. 65 metrotako luzera duen kutxa bat du. Bilbo-Portugalete trenbidearena izan zen, eta azkenaldian oinezkoentzako erabilera du.

Bilboko Alondegia.
Balio bikoitza du, historikoa eta arkitektonikoa. Hormigoi armatuzko egitura du, eta ardoen biltegi gisa erabili zen, Errioxako ardoen esportaziorako zubi gisa, eta baita olioena ere. 1909an Ricardo Bastidak eraiki zuen. Duela hamar urte baino gehiago utzi zitzaion alondegi bezala erabiltzeari, eta bere garaian, alondegiaren jatorrizko egitura hautsi eta kristalezko kubo handi bat eraikiz, kultura jauregi bihurtzekotan ibili ziren. Eztabaida handia sortu zen honen inguruan. Bilboko erakundeek kiroldegi handi bat egin nahi dute bertan.

La Encartada txapel lantegia.
Balmasedako auzo batean 1892an eratua, Euskal Herriko ehungintza arloaren adierazgarri nagusietakoa da. Gaur egun, XIX. mendeko eskulangintza berberarekin jarraitzen du, ohiko txapela eginez. Enpresa hau buruaskia zen, beretzako behar zuen argindarra berak sortzen baitzuen. Bere ekoizpen gaitasuna murriztu egin da, eta bere erabilera nagusia museo gisakoa da.

Elorrietako Saneamendu Estazioa.
1990ean inauguratu zen Elorrietan (Bilbo), Bilboren hondakin uren saneamenduari irtenbide bat emateko. Espainiako lehen saneamendu modernoa izan zen. Ponpaketarako estazioaren eraikinak (bere tailer eta sutegiekin), berdegunez inguratutako leku batean kokatzen den lurpeko bi deposituk eta bost makina oso berezik osatzen dute Elorrietako Saneamendu Estazioa. Recaredo de Uhagon ingeniariak egina da. Makineria barruan dago oraindik, erabiltzen ez bada ere. Interes berezia dute bi ponpari atxikita dauden lurrinezko bi makinek. Bilbon egitekoa den Ur Museoan sartu nahi da eraikuntza hau

Gipuzkoako ondarea ez dago industriari hain lotua

Eusko Jaurlaritzaren Katalogoan Gipuzkoari dagokionez biltzen den industri ondarea ez dago Bizkaian bezain industriari loturik, nahiz eta bertako gizon-emakumeen lanari oso loturik egon. Horregatik, hain zuzen, ez dago hainbeste eraikin bildurik bertan. Lau dira Gipuzkoaren historiarako geldituko diren lekukotzak: Ormaiztegiko trenbidearen bidezubia, Debako udal azoka, Jaizkibelgo draga eta Donostiako gas fabrika.

Pirinio aldeko zubirik garaiena da Ormaiztegikoa, eta Espainiako garaienetakoa. 292 metro ditu luzeran. 1863. urtean eraiki zuen Eiffelen eskola ospetsuko ikaslea zen Alexander Lavalley ingeniariak.

1910. urtekoa da eta gaur egun oraindik erabiltzen da. Mendearen hasierako arkitektura joera berriak esperimentatuz egin zen. Ertzak eta gorputz nagusia harriz eginak dira, eta gainerakoa hormigoiz. Oinplano laukiluzea du, estalki adintelatua du eta fatxada irekia, puntu erdiko arkuz azoka barnebilduz. Osagai apaingarri gisa erremateko baranda eta zutabeen apaindurak ditu.

Errosario motako untzi hau 1934an eraiki zuten Euskaldunako euskal untzioletan (untziola hau 80ko hamarkadako industri birmoldaketan desegin zen eta gaur egun Musika eta Biltzar Jauregia da, berriki inauguratua). Untzi honi esker lortu zen mende erdi batez Pasaiako Portua lokatzak harturik ez egotea. Bere teknologia burnizko untzi ingeniaritzaren lehen urratsetan oinarritzen da, eta Euskal Herrian irauten duen altzairu errematxatuzko untzi bakanetakoa da. Duela hamar urte inguru arte erabili izan da. Dragak kaiaren hondoko lokatzak biltzen zituen, eta 50 litrotako edukiera zuen zali baten bidez jasotzen zituen, gero itsaso zabalean hustuz.

Lantegi honi esker hobetu zen Donostian oliozko farolen sistema, gasez ordezkatuz (XX. mendeko urte tarte garrantzi batean erabiliak izan dira farola hauek). Fabrika honek energia ekoizteko makineria egitura korapilatsua biltzen du. Oso aipagarria da gasometroa –800 metro kubiko inguruko bonbona erraldoi baten antzekoa–, Lyonen egina eta San Martin auzoan jarria 1890ean. Urte batzuren buruan Morlansera eraman zuten. Lantegi honetan gasomotor alemaniar bat ere badago

Araban, Gesaltza eta Dorletako gatzagak nabarmentzen dira

Araba Euskal Herriko industrian garrantzi historiko txikieneko lurraldeetakoa da, nahiz eta azken urteotan Eibar-Elgoibarreko industri kopuru garrantzitsu bat Arabako hiriburura joan den. Nolanahi ere, Euskal Herriko Industri Ondarearen Katalogoak Arabako hainbat eraikin ere bildu ditu, eta horien artean Gesaltzako eta Dorletako gatzagak nabarmentzen dira. Beste hiruak Gasteizko Goya gasolindegia, Bonilla tailer-etxea eta Arabako azukre-lantegia dira.

Oso antzinako ingurunea da. 822. urtean ere lan egiten zen bertan, Arabako bailararen gainaldean ateratzen den ur gazizko iturburu bati esker. Gaur egun 5.000 baratze geratzen dira, horietako gehienak utziak. Ingurune honi erabilera berri bat emateko moduak aztertzen ari da hainbat erakunde. Gatzaga ingurune hau Euskal Herriko Industri Ondarearen Katalogoan biltzen den ustiapen zaharrena da.

Ingurune hau gatzagez, eraikuntza multzo batez, biltegiez eta galdarez (ura erabat lurrintzen zen arte irakiteko erabiltzen zen) osaturik dago. Ingurunea bailara batean kokaturik dagoenez, eguzkiaren beroa ez zen nahikoa ura lurrintzeko, eta, beraz, distilategi moduko zerbait behar zen. Gatzagak iturburu batetik hornitzen dira. 1331n Arabako herri honen garapen historiko, ekonomiko eta politikoan eragin handia izan zuen.

1935ean eraiki zen Gasteizko hiriburu barruan. Gaur egun ere, oraindik, erabiltzen da era guztietako ibilgailuak gasoleoz eta gasolinaz hornitzeko. Gasteizko ohiko hiri paisajearen osagai bat izan da aspaldian, eta gaur egun ere hala izaten jarraitzen du.

1916an eraiki zen. Berau eraiki zutenak modernismoan oinarritu ziren, eta estilo horretako ia eredurik ez da gelditzen gaur egun Arabako hiriburuan. Eraikina industri jarduera (altzarien tailerra eta erakustokia) eta familiaren etxebizitza bateratzeko helburuz egina da. Gaur egun erabilera horrekin jarraitzen du.

1904n eraikia da. Ia 1966. urtera arte erabili zen azukrea egiteko, eta urte horretan biltegi bihurtu zen. Urte batzuk geroago jarduera erabat utzi zuen lantegiak. Gaur egun ere utzia dago. Ikerketa eta garapenerako gune gisa birgaitzeko proiektu bat dago abian


Azkenak
Astelehenean hasiko dira Zaharraz Harro! jaiak Gasteizko Alde Zaharrean

Astelehenetik igandera askotariko 106 jarduera antolatu dituzte auzoko bizilagun eta eragileek, parte hartzea, auzo harrotasuna eta autogestioa ardatz. Aurten Poliziak bortizki hustu berri duen Korda espazioa izango dute gogoan. Hamazazpigarren edizioa da aurtengoa.


Gasteizko lorezainak hiru hilabete greba mugagabean
“Egoera oso zaila da une honetan, baina langileek borrokari eutsiko diote”

Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainak greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belarrak eta sasiak janda ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean... [+]


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Irati Diez Virto
Askari izena duen haragijale txikia

Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]


2025-06-23 | Jakoba Errekondo
Arrosa basatiaren izen saltsa

Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


NATOren eta Trumpen irizpideen aurka, Espainiaren aurrekontu militarra %5era igotzeari uko egin dio Sánchezek

Oraindik ez dago garbi noiz arte eutsiko dion bere erabakiari Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko lehendakariak, baina korapilo handi samarra sortzen ari da NATOren barruan, honek aurrekontu militarra %5era igotzea arbuiatu ondoren.


Elkarte frankistak debekatuko dituen legea onartu du Espainiako Kongresuak

Espainiako Gobernua osatzen duten PSOEren eta Sumar alderdien arteko koalizioak aurkeztutako lege proposamena onartu dute Kongresuan ostegun goizean, frankismoaren apologia egiten duen edozein erakunde debekatuko edo legez kanpo utziko lukeena


Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


2100. urtean herritarren %60 urak har ditzakeen eremuan biziko dira Eusko Jaurlaritzaren azterketaren arabera

Bero boladak ohikoagoak eta luzeagoak dira, azken bi mendeetan 20 zentimetrotan igo da itsas maila eta EAEko bataz besteko tenperatura 0,3 ºC igo da hamarkada bakoitzean.


Donostiako Gladys Eneako paumei emandako tratu txarrak salatu ditu Eguzki taldeak

Eguzki elkarte ekologistak salatu du Donostiako parkean gertatutakoa. Parkean bizi diren hainbat paumari lumak erauzi dizkiote, odoletan utzita. Beraz, erasoa izan dela ondorioztatu dute eta ez dela hegaztien lumaberritze prozesu naturala izan. Eguzki


Eguneraketa berriak daude