DENA PREST, EGURALDIA EZIK

  • ez gara konturatzen Olano edo Pantaniren erasoak ikus ditzagun, atzean suitzar ordulari baten adinako zehaztasuna behar dela. Horretan, ETBko lantaldeak ez du inoren inbidiarik.

1999ko apirilaren 04an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Helikoptero bat, bi moto zuzeneko irudiak lortzeko, hirugarren moto bat esatariarentzat, eta beste bi gaueko laburpenerako. Halaxe egiten dute txirrindulari denboraldi osoa ETBkoek, jendearen onespena jasoz; Eurosport-ek ere zuzenean emango ditu etapak.

«Ez gara munduko onenak izango baina duintasunez egiten dugu
» esaten digu Mikel Olazabal ETBko kiroletako buruak.


TOURRA GAINDITUZ.

Halaber, apal- apal baina Tourrari berari aurre hartuz, bi gauzatan aitzindariak izan dira ETBkoak; alde batetik, «bideo-finish» delakoaren bidez, alegia, sprintetan kamera bat jarrita noren tubularra sartu den lehenengo jakiteko. Bestetik, ETBk hemengo enpresa batekin batera, sistema berria asmatu du aldi oro jakiteko ihesaldiak zenbateko zuloa duen tropelarekiko, GPS (satelite) eta programa informatiko bati esker motoen arteko distantzia neurtzen dute, txirrindulariei ezin baitzaie halako tramankulurik jarri. Kontuak kontu, iaz Tourrak aipatu sistema hori eskatu zion ETB-ri.


FRANTZIARREKIN IKASTEN.

Hasierak aldiz, ez ziren hain samurrak izan. Lehenengo urtetan, telebistako emanaldia Frantziako Tourreko zerbitzu berezi bat alokatuta egiten zen, SFP enpresa, alegia, teknologia aldetik zerbitzu esklusiboa zuena.

«Lauzpabost aldiz etorri ziren, baina behin urte horiek igarota, pentsatu genuen bazela garaia guk geuk teknologia horri heltzeko; pixkanaka hasi ginen loturak eta motoetan jarri beharreko tresnak finkatzen, ahal den koordinaziorik onena lortzearren gaur egun arte. Egia esanda aste honetan lanez gainezka ibiliko gara, Euskal Herriko Itzuliaz gain, beste bi proba zuzenean egingo baititugu: Lizarra eta Zornotzako sariak».

LAINOEN GAINETIK.

Hastapenean arazo franko izan zituzten, batik bat Euskal Herriko orografia erraza ez delako, inguru menditsuak, ordeka gutxi, eguraldia ia beti arerio zutela.

«Gogoan dut lehen bazegoela Ibardinen amaitzen zen etapa bat, ba, beti erauntsia genuen
». Izan ere, etapa amaieran behelainoa baldin badago zailtasunak egoten dira irudiak helikopteroraino helarazteko. Hori gerta ez dadin, aurten, esaterako, Herrera mendatean kamera autonomo bat izanen da. Nolanahi ere, egun bada teknologia bat hori konpontzen duena, baina hagitz garestia da. Mikelen esanetan:

«Gure aurrekontuak ez du horretarako ematen. Hegazkin bat laino gainetik bidalita GPS eta radarren bitartez posible du jakitea lasterketa nondik doan eta motoek harturiko irudia hegazkinera doa zuzenean. Giro eta Tourrean egin izan dute; Espainiako Itzulian ere eginhalak egin dira
».


HELIKOPTEROA BEHERA.

Anekdotak ere ez dira falta; alaiak nahiz tristeak. Duela hamabi bat urte, Ibardinen bukatzen zen etapan, helikoptero bat autopistako kable bat jota behera etorri zen; ondorioz, pilotoa hil eta Andoni Basabe eta Lauzirika lankideak larriki zaurituak izan ziren. Hori ahaztuta,

«sarritan, epaileak gure unitate mugikorrera etortzen dira sprinta kamera geldoan erakuts diezaiegun
» gehitzen du Olazabalek. Beste hainbatetan, motoko gidariak despistatu izan dira,

«baina ez kanpoko itzulietan adina. Tirreno Adriaticon adibidez, duela gutxi ihes egindako tropela okerreko bidetik eraman zuen gidariak
». Desio bakarra dute: eguraldiak lagun gaitzala. Hain juxtu ere, jendeak uste duenaren kontra, okerrena ez baita euria edo hotza izaten, haizea eta behelainoa baizik. Itzulia Tolosan hasi eta Aiako San Pedron amaituko denez, espero dezagun zeruko zaindariak ortzia oskarbi mantenduko duela


Azkenak
Txikiren eta Otaegiren mural bati eraso egin diote Durangon

Durangoko Ernaik salatu du Txiki eta Otaegiren muralaren kontrako erasoa. Ostegun arratsaldean murala berregiteko dei egin dute.


Nazien kontzentrazio esparruetan palestinar zapia ezin dela jantzi ebatzi du Alemaniako epaitegi batek

Turingia estatuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Buchenwald konzentrazio esparruko memorialak eskubidea duela kufija daraman edonori sarbidea ukatzeko, "judutar ugariren segurtasuna" arriskuan jarri baitezake.


AEBek beltzez margotu dute Mexikoko mugaren hesia haren tenperatura igo eta migratzaileak pasatzea saihesteko

Mexikoko mugako hesia beltzez margotu du AEBetako Gobernuak. Lehenengo brotxakadak ematera bertaratu da Segurtasun Nazionaleko idazkaria bera, Kristi Noem. Neurri horren bidez, hesiaren tenperatura igo nahi dute, eta horrela migratzaileen pasabidea zailtzeko.


Ibai Iturria Garmendia, mendi gidaria
“Jende asko ez da modu egokian joaten mendira, kezkagarria da”

Garmendi mendi gidaritza zerbitzuaren bitartez zeharkaldi eta ateraldiak antolatzen ditu Ibai Iturriak. Argitara eman diren datuekin kezkatuta, mendian "kontzientziaz eta arduraz" jokatzearen beharra azpimarratu du.


2025-08-21 | Gedar
Zumaiako Bedua jatetxeko esplotazioaren testigantza gehiago bildu dituzte

Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.


Israelek Gaza hiria okupatzeari ekin dio, Hamasek azken su-eten proposamena onartuta ere

Erakunde palestinarrak astelehenean jakinarazi zuen ohar batean Egiptoko eta Qatarreko bitartekariek proposatutako su-eten akordioa ontzat jo duela. Israelgo armadak, ordea, dagoeneko inguratuta dauka Gaza hiria, eta han dauden palestinarrei urriaren 7ra arteko epea eman die... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Israelek Espainiako Vueltan parte hartzeko eskubidea daukala esan du txapelketaren zuzendariak

Espainiako Vuelta abuztuaren 23tik irailaren 14ra izango da, bertan, Israel-Premier Tech taldeak hartuko du parte. Txapelketaren zuzendari Javier Guillének esan du "ezin dituztela kanporatu, puntuazioa dela eta parte hartzeko eskubidea" irabazi baitute.


Jon Sarasua
“Ikusi behar dugu zenbateraino komeni zaigun sententzia judizialen akzio-erreakzio jokoan sartzea”

Euskararen biziberritzeari buruz asko hitz egiten ari azken urteetan eta horren inguruan ari da lanean Euskaltzaindiko talde bat. Talde horretan dago Jon Sarasua ere eta galdetu diogu zeregina zertan den. Galdetu diogu, halaber, udaberrian idatzi zuen Puprilusoko artikulu... [+]


Komunikazioa errazteko eta mintzamenaren errehabilitazioa lantzeko IA-Speak tresna garatzen ari dira Nafarroan

Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.


Aste Nagusia manteroen erreparaziorako eta justiziarako aukera gisa

Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.


Sexu-indarkeria Antartikako ikerketa-base estatubatuarretan

AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Eguneraketa berriak daude