Senideak elkarteak berriro
eskatu die Lizarra-Garaziko akor-
dioa sinatu zuten alderdi eta
taldeei euskal presoak Euskal He-
rrira ekar ditzaten ekimen zehatzak
bultzatzeko. Urtarrileko mani-
festazio erraldoiaren ondoren,
beste gai batzuek irentsi dute
presoena. Senideen ustez, ordea,
hauen egoerak hobera baino okerrera
egin du. Geldi dago –egon ohi den
moduan– espetxe politika eta hau-
teskundeak ez dira horren urruti.
Ez litzateke arritzekoa datozen
hilabeteetan keinuren bat egotea
presoen beste hurbiltze gutxi
batzuekin. Ohi legez, txanpon
truke dira presoak.