argia.eus
INPRIMATU
TXANPON-TRUKE
1999ko martxoaren 14a
TXANPON-TRUKE
Senideak elkarteak berriro
eskatu die Lizarra-Garaziko akor-
dioa sinatu zuten alderdi eta
taldeei euskal presoak Euskal He-
rrira ekar ditzaten ekimen zehatzak
bultzatzeko. Urtarrileko mani-
festazio erraldoiaren ondoren,
beste gai batzuek irentsi dute
presoena. Senideen ustez, ordea,
hauen egoerak hobera baino okerrera
egin du. Geldi dago –egon ohi den
moduan– espetxe politika eta hau-
teskundeak ez dira horren urruti.
Ez litzateke arritzekoa datozen
hilabeteetan keinuren bat egotea
presoen beste hurbiltze gutxi
batzuekin. Ohi legez, txanpon
truke dira presoak.

LABek 3.000tik gora ordezkari ditu.

Gipuzkoako Diputazioari eragin dio epaiak.