EUSKAL IRAKASKUNTZAREN ERRADIOGRAFIA (1)


1999ko urtarrilaren 17an
Ezaguna da hezkuntza sistema herri ororen eraikuntzaren ardatz eta zutabe nagusietakoa dela. Zer esanik ez Euskal Herriaren kasuan. Azken hamarkadotan ikastolen mugimenduak Euskal Herriko hezkuntzan izaera propioa duen eredua gauzatzeko bidean egin dituen ahaleginak inork gutxik jar ditzake zalantzan. Begi-bistakoa da urte hauetan guztietan Euskal Herriko haur eta gazteen heziketa-lanean etengabe hobetzen eta heltzen ari den kalitatezko hezkuntza euskalduna garatu duela, inoiz Euskal Eskola –hezkuntza-sistema propio gisa hartuta– gauzatu dadin.
Baina herri honen bilakaera historikoak egun bizi dugun egoera administratibo-politiko zatitu batera eraman gaitu, non hiru ente juridiko-administratiboren menpe aurkitzen garen. Honek eragin zuzena izan du Hezkuntza Sisteman, eta zatiketa administratiboaren zipriztinak ere ikastetxeetaraino heldu dira.
Unibertso honen bihotzaren taupadek ere errealitate administratibo-politiko baten bizi-konstante irregularrak agertzen dizkigute. Horren lekuko adierazgarriena da euskal irakaskuntzaren itsaso zabalean aurki ditzakegun hezkuntz sistema, sare desberdin, erakunde zopa nahaskor eta hezkuntz proiektu anitzen laborategi desberdinak. Errealitate eta egoera korapilotsu baten isla.
Nafarroa, Euskal Autonomi Erkidegoa, Iparraldea; sare pribatua, publikoa, kontzertatua; Partaide, Ikasbatuaz, Eusko Ikastolen Batza, Hezibide, EIEF-FERE, Euskal Eskola Publikoa, Ikastolen Elkartea; Seaska, Nafarroako sare publiko zein pribatua, Nafarroako ikastolak, alegalak...
Euskal Herrian guraso kontzientziadun izatea buruhauste iturri behar du izan, uneoro garrantzi biziko erabakiak hartzera behartuta egon baitaiteke.
Aipatu nahaspila horren barruan badago, ordea, zehar-lerro bilakatu den garrantzi biziko gakoa; sare, erakunde eta sistema osoan berebiziko indarra eta eragina duena gaur egun: euskara. Azken bi hamarkadotan Euskal Herriko hizkuntzak egundoko iraultza eragin du irakaskuntzaren eremuan, jarraian azalduko dugun bezala. Baina zikloi horrek zeharkako ondorioak ere ekarri ditu irakaskuntzaren egunerokotasunean eta haren etorkizuna definitzerakoan. Publikoan zein pribatuan, ikastoletan zein beste ikastetxeetan, euskarak autoritatea irabazi du eta eta gorpuztuz joan da.
Gero eta ahots eta iritzi gehiagok hartzen du Euskal Eskola helburu moduan. Helburuen inguruan erakunde bakoitzak egiten dituen aurreikuspenak antzekoak direla esan genezake, baina lehentasunak eta premiak agintzen ei dute, errealitatea sarritan distortsionatuz eta bestelako irudiak erakutsiz. Irakaskuntzan Euskal Eskolarantz goaz, politikagintzan autodeterminaziorantz joateko asmoa ei dagoen bezala. Euskara eta irakaskuntz eredu propioa lirateke bide hori egiteko tresna nagusiak. Adostasuna uste baino zabalagoa da. Egunerokotasunak eta herri honen bilakaera politiko-administratiboak eragindako dinamika desberdinak bihurtu dira eragozpen nagusi. Euskara bilgune izanik, euskal irakaskuntzaren unibertsoa zalantzaz josiriko etorkizunaren aurrean daude.
Inork gutxik aldarrikatzen du euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren aurkako proposamenik. Euskarak berak irakaskuntzan hartu duen indarrak eragotziko luke edozein eraso. Baina hortik aurrera egin beharrekoen aurrean oso estrategia eta iritzi desberdinak daude.
Erreportai honetan, modu xume batean bada ere, euskal irakaskuntzaren erradiografia egin nahi izan dugu, argazki osatuena eskaini. Eta korapilo berezi bezain interesgarri horretan barrena igerian ibili gara. Euskal irakaskuntzaren kolore guztiak –edo gehienak behintzat– aztertu nahi izan ditugu eta ondorio interesgarriak atera ditugu.


D EREDUA NAGUSI.

Euskal eskolaren oinarrizko erronka euskarazko irakaskuntzaren ezarpena da eta azken bi hamarkadotan euskal irakaskuntzan gertatutakoa bere osotasunean hartzen bada, ezin uka daiteke aurrera pausu nabarmenak eman direnik irakaskuntzaren euskalduntze prozesuan. Erritmoak desberdinak izanda ere, hiru lurralde administratiboetan aldeko joera bizi da. Datuek eta estatistikek agertzen diguten bezala, oztopoak oztopo eta zailtasunak zailtasun, gurasoek euskarazko irakaskuntzaren aldeko jarrera argia erakusten dute. Euskal Autonomi Erkidegoko joera oso nabarmena da sare publikoan zein pribatuan. Iparraldeko zein Nafarroako egoerek ez dute EAErekiko parekotasun gehiegirik, euskalduntzearen alde egiten ari diren ahaleginak izugarriak bezain meritugarriak badira ere.
EAEn B eta D ereduetan ari da konzentratzen nagusiki eskaera. Lurralde honetan sare pribatuaren bilakaera ere adierazgarria da, izan ere B eredua A ereduari gaina hartzen ari zaio apurka. Hala ere, salbuespenak salbuespen, Nafarroan zein Iparralden sare pribatuak A ereduaren gotorleku izaten jarraitzen du.
EAEko sare publikoan 98-99 ikasturtean 3 urteko haurren % 71,8k aukeratu du D eredua, % 23k B eredua eta % 7ak soilik A eredua. Lurralde bakoitzak argazki jakin bat agertzen du eta hizkuntza-hezkuntzari dagokionez, ñabardura eta erritmoak desberdinak dira. 1982-83 ikasturteko datuekin alderatuta oso nabarmenak dira ikaslegoaren baitan emandako aldaketak. Orain 18 urte, EAEko ikaslegoaren % 60,68k A eredua aukeratu zuen eta % 12,16k bakarrik hautatu zuen euskarazko aukera (D). Sare pribatuan ere B eredua nagusitzen ari da urtetik urtera, A ereduari lekua hartuz. % 24k A eredua aukeratu du ikasturte honetan, % 37k B eredua eta % 39ak D eredua. DBHko lehen ikasturteari dagokionez, sare publikoan D eredua nagusitzen da. Pribatuan, aldiz, A ereduak jarraitzen du indartsuen izaten.
Iparraldeko eta Nafarroako egoerak oso bestelakoak dira. Nafarroaren kasuan esaterako, Vascuencearen Legeak hainbat zangotraba ezartzen dio euskalduntze prozesuari, eskualdeen araberako eskubide ezberdinek desoreka handiak sortzen dituztelako. Iparraldean ere, legerik zein onarpen ofizialik gabe, oso egoera desberdina bizi dute.
Dena den, Nafarroako erdialdean eta baita Erriberan ere A eta B ereduek gora egin dute azken ikasturte honetan. Eta datu hau oso aipagarria da kontuan hartzen bada hemengo ikastetxe publikoetan euskara ikasteko beste aukerarik ez dagoela, inguru ez euskalduna delako eta D eredua debekatuta dagoelako. Sare publikoan, bestalde, B eta A ereduak nagusitu dira Lehen Hezkuntzan: matrikulazioen % 68ra iritsi dira . Iruñerrian dagoeneko Lehen Hezkuntzako ikaslegoaren % 70ek D eredua aukeratu du. Erriberrin, Zangozan eta Marcillan, besteak beste, guraso gehienek A eredua aukeratu dute. Horrek nolabait agerian jartzen digu euskalduntzearen aldeko kontzientziak atzera egin beharrean gero eta sentsibilitate handiagoa lortzen ari dela hizkuntzaren ofizialtasuna legez onartu gabe dagoen eremuetan.
Foru Erkidegoaren bi herenetan ez dago lekurik D ereduarentzat, Vascuence Legearen arabera. Baina gurasoek gero eta D eredurako joera nabarmenagoa agertzen dute Iruñerrian zein zonalde euskaldunean, eta emeki-emeki lehen pausotzat har daitekeen A eredua gune berriak irabazten doa Erribera aldean. Euskararen arrastorik ez duen G ereduak, aitzitik, beherakada nabarmena bizi du azken urteotan.
Baina apustu nagusia Iruñerrian jarri dute Eskola Publikoko arduradunek, zonalde mistoan hain zuzen ere. Iruñea euskalduntzea erabakiorra da herrialde osorako. Jadanik D eredua nagusitzen ari da Iruñerriko Lehen Hezkuntzan –sare publikoan– ikaslegoaren % 42ra iritsiz.
Iparraldean ere eskola elebidunetako eta Seaskako ikasle kopuruak gora egin du ikasturte honetan. Hiru probintzietako eskola elebidunetan 2.100 ikaslek eman dute izena, iaz baino 150 gehiagok. Seaskan ere kopuruak gora egin du. Iaz 1.220 haur matrikulatu ziren eta aurten 1.300.
Iparraldean, 97-98 ikasturtean Lehen Hezkuntzan % 86k frantses hutsezko eredua aukeratu zuen eta % 14k euskarazko-elebiduna.


EREDUEN EZTABAIDA.

Euskal gizartearen zenbait sektorekiko haustura eta gatazka soziala ez erraztearren, A-B-D hezkuntz ereduen «asmakizunarekin» bizi behar izan dugu (Nafarroan eta Iparraldean G eta X ereduak ere badaude) azken bi hamarkadotan –eta jadanik jarraitzen dugu egoera horretan–. Hainbaten ustez, administrazioek irakaskuntza mailan bere hizkuntz politika finkatzeko erabili duten tresna nagusia hizkuntz-ereduena izan da, EAEn zein Nafarroan; ereduen planteamendu hau ez litzateke onuragarria izango euskalduntze prozesurako.
Egoera honek, halaber, izugarrizko koste ekonomikoa izan du sare publikoan eta, aldi berean, Hezkuntza Sailaren aurrekontua erabat hipotekatuta utzi bide du. Irakasle erdaldun asko euskaldundu dira sekulako erraztasunak emanez. Gaur egun, aldiz, irakasle multzo handi batek erdaldun izaten jarraitzen du (euskaldundu ezinean eta irteera profesionalik gabe). Datuen arabera, politika honek ez du antzeko tratamendurik izan eskola erlijiosoetan, hauen euskalduntzea ikastetxeetako titularren borondatearen esku baitago.
Arestian aipatu den bezala, ikastolek funtsezko zeregina izan dute Euskal Herriko eskolen euskalduntze prozesuan. Ikastolen Elkarteko zuzendari Iñaki Etxezarretaren ustez,

«eskola publikoaren kasuan zein erlijiosoenean, ikastolen presentziak eta lehiakortasunak azkartu dute ikastetxe horien barruko esnatzea euskalduntzearen mesedetan».
Irakaskuntzaren egungo erradiografiak dioenez, egindako lana ez da batere alferrikakoa izan


Azkenak
Mutil-dantzak indartu eta babesteko deia luzatu du Plazara Dantzara elkarteak

Baztango lehen festak hastearekin batera, mutil-dantzak dantzatzera bultzatu nahi dituzte baztandarrak; hala adierazi dute Plazara Dantzara elkarteko kideek publikatu berri duten prentsa-oharrean. Aurreko urtea Baztanen bazterketarik gabeko lehenengo urtea izan zen eta horri... [+]


Gazako osasun zentroan %80 zerbitzuz kanpo dago

Gazako osasun sistema kolapsatzeko zorian dagoela jakinarazi du Osasun Ministerioak, erregai faltaren eta erasoen ondorioz. Urriaren 7tik 500 mediku eta 138 erizain hil ditu Israelek, eta 33 ospitale suntsitu. Rafah-tik 300.000 pertsonak egin behar izan dute ihes azken egunetan,... [+]


Heziketa perfektuaren sindromea: nekeak jotako gurasoak eta presioak itotako haurrak

Heziketa perfektua jasoko duen seme-alaba perfektua izateko nahiak eta espektatiba eta lorpenetan oinarritutako kulturak estresa, antsietatea eta jarrera arazoak sortzen dituzte, eta zabalduta dagoen fenomenoa da gainera. Hala dio ikerketa berri batek.


Ezinbesteko egoera

Apirilaren 2 eta 3an Parisen iragan zen epaiketa, dudarik gabe, judizialki memento historikoa izan zen. Lehen aldikotz euskal afera judizialetan, defentsa eta estatuaren ordezkariak aho batez mintzatu ziren.


Hil egin da Lizarrako langile bat, gidatzen zuen kamioian istripua izan ostean

51 urteko garraiolariaren kamioia irauli egin da Ejea de los Caballerosen (Aragoi). 2024an hiltzen den 23. langilea da.


Eguneraketa berriak daude