«`EAEko Unibertsitatea" askoz izen zehatzagoa litzateke»


1996ko otsailaren 25ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Pello Salaburu EHUko errektore berriarekin elkarrizketa
«`EAEko Unibertsitatea' askoz izen zehatzagoa litzateke»
Pello Salaburu
Abenduaren 20an hautatu zuten, bigarren bozketan, eta urtarrilaren 17an hartu zuen ofizialki EHUko errektore kargua. Dagoeneko egoeraz jabetu dela eta galtzak bete lan dituela adierazi digu. Izan ere, ez dira gutxi aurrean dituen erronkak: irakasle kaleratuen auzia, euskalduntzea, deszentralizazioa... Puntu horiek eta beste zenbait gai gehiago aletu ditugu Leioan egindako elkarrizketa honetan.
Sarrera hitzaldian EHU Europa eta Amerikako unibertsitate onenen artean jarri nahi zenuela esan zenuen. Zein da egun EHUren maila?
Helburu hori jarri nuenean banekien hori ezin dela lau urtetan egin, urte asko behar da, baina unibertsitate honek etorkizunean aurrera jo behar baldin badu lehiatu egin beharko du, lehian sartuak baikaude. Europan gaude, eta Europan unibertsitateak onak izango dira izan dezaketen finantziazioaren arabera. Finantziazio hori Europak eman dezakeen diruak baldintzatuko du. Guk unibertsitate eredu napoleonikoa dugu. Nik ez dut esango hori ona den edo ez, baina hori da guk dugun eredua, gizarte honek berak aukeratua. Horrek baldintza handiak ezartzen ditu lehiakortasun kontuan. Hemen 60.000 ikasle izan beharrean 30.000 bagenitu errazago izango litzateke lehiatzea.
Irakaskuntza besteen mailaren parekoa du, eta ikerkuntza mailan izan dugun eboluzioa Espainiakoekin konparatuta haiena baino askoz hobea izan da.
Sarrera hitzaldian esanikoekin jarraituz, lau urteren buruan derrigorrezko ikasgaien % 65 euskaraz eskaintzeko asmoa ere baduzuela adierazi zenuen.
Hemen badira bi gauza: batetik plangintza egin behar dugu hori hala izan dadin. Plangintza hori egitea gure esku dago. Baina plangintza horrek kostu bat izango du, eta hori Hezkuntza Sailarekin eztabaidatu behar dugu. Bi kontu horiek bateratuz gero lehen aipaturiko helburua lortzea posible izango da. Gainera, badirudi Hezkuntza Sail honek jarrera berezia duela euskarareriko.
Zeintzuk dira orain arteko lorpenak unibertsitatearen euskalduntzean, eta zeintzuk erronkarik behinenak?
Ezin da ukatu orain ikasle gehiagok ikas dezakeela euskaraz. Hori lorpen handia da. Zeintzuk dira puntu beltzak? Sartzen zaizkigun irakasleak gaztelaniazkoak baino askoz gazteagoak direla, zentzu akademikoan, eta batzuetan egin gabe daudela. Bestetik, batzuetan ez da erraza irakasleak aurkitzea. Uneotan, atera diren plazetatik badakit batzuk hutsik geratu direla jenderik aurkeztu ez delako. Euskarazko materialaren falta ere nabarmena da.
Azkenik, ikasle askori zail egiten zaio ikasketa batzuk euskaraz hasi eta gaztelaniaz bukatu beharra; ez baldin badute bost urteak euskaraz egiteko segurtasunik, batzuk erdarara doaz. Zenbait tokitan euskal ikasleak erdal lerroetara pasatzen ari dira politizazio kontuengatik.
Irakasle kaleratuen asuntuak bere horretan dirau...
Horretaz unibertsitateak esan du esan behar duena. Bakoitzak ikusiko du zer aukera egiten duen, baina horiek aukera guztiak izan zituzten irakasle bezala sartzeko, ez zuten onartu eskaini zitzaien kontratua, eskain genezakeen bakarra, eta orain nire ardura da nire esku dauden baliabideak erabiltzea hemen eskolak izan nahi dituenak izan ditzan eta eskolak eman nahi dituenak eman ditzan.
Dena den, funtzionaritzaren alternatiba modura aldarrikatutako irakasle kontratudunaren figuraren alde agertu zarete zuek ere...
Nik uste dut, benetan, LRUk (unibertsitatearen lege nagusia) zoritxarrez hankaz gora bota dituela autonomi estatutuan agertzen diren zenbait konpetentzia. Nik uste dut gauza askorengatik ez dela ona unibertsitateak funtzionaritzaren bidea baino ez bultzatzea. Bide bakarra baino gehiago bultzatu beharko lirateke. Egokiena unibertsitateak bere irakasleak izatea litzateke. Bai bide batetik bai bestetik kalitatea segurtatu beharko litzatekeela.
Egin ezin dudana da beste bide bat bultzatu -eta hori gainera ez dago nire esku, Gobernuaren esku baino-, bide horren atzean unibertsitateko irakasle izateko modu errazagoak edo kalitate eza gordetzen badira.
Protecsako zinpeko zaindarien presentziak eta euren jokabideak ere zeresan askotxo eragin dute...
Beharrezkoa da horrelako enpresa bat egotea, hemen milioi asko dagoelako. Niri neuri bi aldiz lapurtu didate autotik. Errektoretzan bertan bi lagun bahitu dituzte. Seguritate neurriak izan behar direla uste dut. Neurri horiek horretarako erabili beharrean beste zerbaitetarako erabiltzen baldin badira, beti galtzaile aterako gara. Ahaleginak egin behar dira hori ez egiteko. Niri ere unibertsitatean Protecsako kiderik ez izatea gustatuko litzaidake, baina behar diren artean hemen izango dira. Zenbait gauza segurtatu beharra daukat: nahi duenak eskubide osoa dauka bere adierazpen askatasunaz baliatzeko, hemendik paseatzeko, eskolak hartzeko, eskolak emateko (beti ere hemengo irakasleak baldin bada, jakina)... Hori da nik babestu behar dudana. Etortzen baldin bazait norbait eta etortze horren ondorioz berak eskolaren bat ematea eragozten baldin badu, nik ahaleginak egin behar ditut eskola hori hartu behar dutenek eskola izan dezaten.
Deszentralizazioaren inguruko eztabaida bero-bero dago Gipuzkoan.
Deszentralizazioa bultzatu beharreko lehenbiziko gauzetakoa da, baina oso zaila da praktikara eramateko. Esate baterako, kanpusetako gerenteordeak aurkitzeko izugarrizko lanak ditugu. Dena den, hori da bidea, ez dut inolako zalantzarik, eta berehala hartuko ditugu neurriak.
Iazko apirilean egin zen UEUren lehen kongresua, eta bertako txostenen bilduman aipatzen denez EHUn euskara egoera diglosikora kondenatuta dago. Horregatik eta beste kontu batzuengatik (lurraldetasuna, esaterako) euskal unibertsitatearen premia aldarrikatzen dute. Zer deritzozu?
Euskara egoera diglosikoan dago, hemen eta gizartean ere. Bide batetik segitu behar dugu; honek segurtatu behar luke lehenbiziko neurri bezala unibertsitatea elebidun egitea eta jendeak euskaraz eta erdaraz askatasun osoz egin ahal izatea. Hortik pentsatzera hemen euskaraz bakarrik egingo dela... Beste eztabaida batean sartzen gara. Eztabaida hori unibertsitate ereduaren kontuarekin lotua dago. Agian beste ereduei buruz hitz egitean pentsatu beharko da aukera ez dela hiru kanpus, bat teknologikoa, beste bat ez dakit zer nolakoa eta bestea auskalo zelakoa, baizik eta kanpus bat euskalduna eta bestea ez. Hor sar liteke euskara hutsez funtzionatuko lukeen unibertsitatearen eztabaida. Niri gustatuko litzaidake unibertsitate euskalduna izatea, baina, errealistak izanik, momentu honetan ez dut uste inolako baldintzarik denik euskalduna bakarrik izateko.
`EAEko Unibertsitatea' ez al litzateke Euskal Herriko Unibertsitatea baino izen egokiagoa?
Bai, nik uste dut hori askoz izen zehatzagoa litzatekeela. Euskal Herriko Unibertsitatea deitzen zaio honi baina egia da Euskal Herria erkidego hau baino handiagoa dela. Gertatzen dena da niri EHU izena bera asko gustatzen zaidala, baina bestea errealistagoa da.
Iaz Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP) lankidetza hitzarmena sinatu zenuten, eta barruti bakarra ere hizpide izan zen. Zertan gauzatu liteke hori?
Hura sinatu zen, baina harrezkero hango taldea eta hemengoa aldatu egin dira. Nik ez dakit hango taldea prest dagoen orain horrekin aurrera egiteko. Gauza batzuetan uste dut baietz. Etorriak dira, eta esperientziak elkartrukatu ditugu. Nik, nafar bezala, ahaleginak egingo ditut horrekin aurrera segitzeko, baina haien borondatea ere ikusi beharko dut. Hor esaten zen gauzetako bat zen barruti bakarrarena. Honek bi irakurketa izan ditzake: batetik, barruti bakarra jarrera ideologikoagatik justifika liteke; bestetik, argumentazio akademiko hutsetik ere bai, ezen gure erkidegoan biztanle gutxiegi baitago lehiakortasuna bultzatzeko. Zenbat eta zabalagoa izan barrutia orduan eta jende hobea ekarriko da. Argudio hau oso indartsua da. Hori da bidea, eta ni ahaleginduko naiz NUPekoekin honetaz hitz egiten.
Ba al dago elkarlanik Euskal Herrian ditugun unibertsitateen artean?
Hitzarmen zabalena NUPekin dugu. Gero gauza asko egin ditugu, bai Deustukoarekin bai besteekin. Gauzak egiten dira, baina ez dago elkarlan arauturik. NUPekin zenbait gauza egin daitezke: elkarrekin doktoretza ikasketak eskaini, irakasleak trukatu eta abar. Momentuz, ordea, elkarlan hori ez da gauzatu.
Unibertsitatea eta gizartearen artean desfase nabarmena dagoela dio zenbaitek.
Eliteak formatzea da unibertsitatearen zereginetako bat. Gizarte honek aurrera aterako duen jendea behar du eta jende hori lortzea da unibertsitatearen helburuetako bat. Horrek ez du esan nahi, inolaz ere, gizartetik kanpo egon behar dugunik. Nik bultzatu nahiko nuke maila batean enpresekin-eta lotura, hemengo enpresek oraindik nekez jotzen baitute gugana.
Elkarrizketan zehar behin eta berriz aipatu diguzu lehiakortasunaren kontua. Heziketa eta lehiakortasuna ez al dira termino kontrajarriak? Ez al da mugatu unibertsitatea sistemak behar dituen produktuak ekoiztera, kritikotasuna bazter utzita?
Non gauden jakin beharra daukagu. Ezagutzen dugun gizarte eredua konpetentzian oinarritzen da. Konpetentzian oinarritzen ez diren ereduek porrot egin dute. Baldintza horren barnean saiatu behar gara, dudarik gabe, horri erantzuna ematen eta jende kritikoa sortzen, eta bi gauza hauek ez dira kontrajarriak.
AITOR ZUBEROGOITIA
31-35

GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaEHUErrektoreak
PertsonaiazSALABURU1
EgileezUBEROGOIT2Gizartea

Azkenak
Hainbat pertsona atxilotu dituzte eraso sexistak leporatuta Bilboko Aste Nagusiko lehenengo bi egunetan

Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".


2025-08-18 | Dabid Martinez
Metaren eta adimen artifizialaren kolonialismo digitala

Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]


2025-08-18 | Sustatu
ZelaiHandi, euskarazko testuen korpus handi eta (ia) libre bat

Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.


Denon lepotik barre egin dute beste behin ere Donostiako Piratek

Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia. 


Sozialismorako Mugimenduak Bolivian agintzeari utziko dio 20 urteren ostean, eskuinari lekua utzita

Igandean eginiko presidentetzarako hauteskundeetan berretsi da ezkerreko koalizioaren porrota eta eskuinaren gorakada: PDC Alderdi Kristau Demokratikoko Rodrigo Paz Pereira senatariak eta Jorge Quiroga presidente ohiak (2001-2002) lehiatuko dute presidentetza... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Urkulluk gogorarazi du Txikik eta Otaegik errespetua merezi dutela biktima aitortuak direlako

Iñigo Urkullu lehendakari ohiak adierazi du Txiki eta Otaegi Eusko Jaurlaritzak aitortutako biktimak direla, eta hala "errespetua" merezi dutela. Haien biktima izaera ezin dela zalantzan jarri azpimarratu du.


2025-08-18 | Leire Artola Arin
Salpress berri agentzia
El Salvadorko gerrillaren arma ezkutua

Kontatzen ez dena ez da existitzen. Oso barneratuta daukagu lelo hori, baita informazioa boterea dela eta eragiteko gaitasun handia duela ere. Are gehiago gerra edo gatazketan, batik bat oraindik tresna digitalak asko garatu gabe zeudenean, informazioa ez baitzegoen hain eskura... [+]


11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Eguneraketa berriak daude