«Euskara da euskaldunok inoiz egin dugun poemarik ederrena»


1996ko urtarrilaren 14an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
"Urdinkara" poesia liburuaren xehetasunak
«Euskara da euskaldunok inoiz egin dugun poemarik ederrena»
Jose Angel Irigarai, «Urdinkara» poesia liburuaren egilea
Bilboko Kafe Antzokian egin dugu topo Jose Angel Irigarairekin; lanean atseden une bat hartu eta telefono elkarrizketa bat bukatu ostean, mintzatzen hasi zaigu. Hiztun ona da, argi hitzegin digu, gozo. «Urdinkara»rekin hasi eta poesigintzaz bukatu dugu, hizketan.
Zerk bultzatuta atera duzu, zure hirugarren poesia liburua den «Urdinkara»?
Betiko oldeak bultzatuta idatzi dut liburu hau. Nik beti idazten dut, nere moduan, maitale batekiko harreman mota dut poesiarekin, orain idatzi, orain utzi. Espresabide bat da, eta sortu ahala metatzen dira olerki batzu, eta bereizketa bat eginez, erabakitzen duzu argitaratzea. Azken liburua argitaratu nuenetik, «Biziminaren olerkina», 1986an, ordutik hona idatzitako olerkiak dira, ez denak, hautatutakoak baizik.
Horrenbeste denboran zehar idatzitakoak badu loturarik?
Bai, azken batean, beti liburu guztiak, bidaia iruditzen zaizkit. Norberak egiten duen bidaia, norbera eramaten duen bidaia. Nik nire azken olerki liburuan erraten nuen, azken olerkian; «Josepa ederraren bidean barna banoala, adio eta ez naiz hala». Bide horretatik abiatu nintzen, bide iluna zen niretzat, beltz antzekoa. Baina pixkanaka ohartu nintzen argitzen zihoala iluntasun hori, eta anitzetan urdina agertzen zen nire bidean. Urdina enetako osotasunaren kolorea da. Berez urdina esanahi anizduna da. Nik metafora bezala erabiltzen dut, osotasuna adierazteko. Urdinkara berriz, osotasunera hurbiltzen ari den zerbait da. Nolabait beltzetik urdinera noa. Eta oraingoan ere Joxepa ederrari eskeintzen diot olerkia.
Nor da ba Joxepa eder hori?
Joxepa ederra Bidasoaldeko ipuin mitologikoetan agertzen den pertsonaia. Niretzako emetasunaren metafora da, emetasun ausartarena. Gauerdiz artajorran zeudelarik Bidasoan neska mutikoak, ur bila joan behar zuten mendian zegoen oihaneko iturri batetara; nehor ausartu ez eta bera izan zen ausartu zen bakarra. Ausartu eta joan zen, deitzen zioten eta erantzuten zuen, baina zenbat eta urrunago erantzuna mendreagoa. Azkenean ez zuen erantzun, gauak irentsi zuen. Han ahots bat entzun zen: «Gaua gauekoentzat, eguna egunekoentzat, eta Joxepa ederra guretzat». Nik beti hori metafora moduan hartu dut, emetasunaren ausardiarena. Beti erabiltzen dut, ni mailan eta gu mailan.
Emetasun horrek eta urdin koloreak bat egiten dute zuretzat?
Joxepa ederra emetasunaren irudia da, eta urdina aldiz osotasunarena. Hau agian bidai bat da, non urdinaren bila abiatzean emetasun horrekin elkartu nahi dudan. Joxepa ederraren irudia beti agertzen da, nahiz eta batzutan zeharka agertu. Indar erakargarria da batzuetan eta erangikorra bestetan. Idazteko eta bizitzeko dudan olde nagusi bat da hau. Herioaz tronpatzeko erabiltzen ditut metafora hauek, ustez osotasunaren jabe izanik ez nintzatekela herioaren beldur.
Ez duzu uste poesian heriotza eta maitasuna direla gai eta erreferentzi ia bakarrak?
Nik uste dut munduan eman diren kreazioak eta sormenezko lanak oro gertatu direla libido horrek, olde horrek eraginda. Bizian barna beti dago herioa, eta bizi nahia. Nere poesian agian funtsean dago hori, baina hala ere, ez da beti ageri.
Poesia gehien bat ez da errealitateaz mintzo, baizik eta zinezko errealitatearen biziaren munduaz. Nire ustez, bizitza da bizitzeko eta ez literatura egiteko, literatura egiten hasten garen ber, poesia esatebaterako, kezka sortzen zait ez ote garen bizitzaren poesia galtzen ari. Olerkia idazten hasten naizenean badut halako bikoitza den tentsio bat, ezin bizi hori egin gabe, baina nik nahi dut poetikoki bizi eta ez bizitzaz poesia bat egin.
Hiru olerki liburu plazaratu dituzu orain artean, ba al dago beraien arteko loturarik, bidai bakar bat osatzen al dute hirurek?
Nik uste baietz, azken finean nire biziaren eta ni naizenaren isla badira, nire taupaden eta nire printzak eta oihartzunak badira, derrigor izan behar dute ni naizen bezala. Arte mota orok behar du izan bizitza ikuspegi, sentimolde batzuen islada. Tematikoki badira aldakuntza batzuk, baina, agian, liburuen arteko tentsio hortan murgildua nago orain iluntasunean eta orain argitasunean. Beti ere argitasun horren bila.
Euskal olerkigintza zelan ikusten duzu?
Nire ustez olerkigintza beti izan da euskalgintzaren erarik nagusienetariko bat. Eta ez da kasualitatea gure lehen liburua, Etxeparerena, olerkiz osatutakoa izatea. Mendeetan zehar ere gauza oparoenak ere ez ote dira olerki bidez etorri. Euskaren baitan badago horrelako olerkitasun bat eta euskara bera ere, nire ustez, euskaldunek inoiz egin dugun poemarik ederrena da. Inongo zalantzarik gabe esaten dizut. Bada olerkigintzarekin bizitzeko era bat.
Egungo olerkigintza ere nahiko oparoa iruditzen zait, literatura bezalaxe. Kuriosoa da baina, niretzat, euskal literaturaren bizia haundiagoa da euskaren bizia baino. Nire ustez literatur mailan produzitzen dena gehiago da.
PATXI GAZTELUMENDI
42-43

GaiezKulturaLiteraturaIdazleakIRIGARAI1
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur l
PertsonaiazIRIGARAI1
EgileezGAZTELUMEN1Kultura

Azkenak
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
“Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko”

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Soldaten eta etxebizitzen prezioaren arteko amildegia, sekulan baino handiago Nafarroan

CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.


Poliziarekin istiluak izan dira Baionan, “dena blokatzeko” egunean

Protesta eguna da gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, François Bayrou lehen ministro ohiak egindako aurrekontu proposamenen aurka altxatu dira gizarte eragileak. Goizean goizetik, Baionako sarrerako biribilgunea blokatzeari ekin diote. Jada hogei manifestari atxilotu... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Irati Zubia. Jakintzari begirunez
“Laguntasuna iruditzen zait sekulako potentzialitatea daukan harreman mota, Akaso horizontalagoa delako”

Amonarena zen etxean bizi da Irati Zubia duela urte batzuk, lagunekin. Donostiako atari zaharren usaina dauka atariak. Zaintza existitzen ez den mundu batean izan nahiko luke zaintzaile eta eskarmenturik ez zaio falta: irribarre zabalaz hartu nau etxean Aste Nagusi betean, sofa... [+]


Eguneraketa berriak daude