"H.B gabe euskal nazionalismoa espainiar erregionalismoa izango litzateke"


1995eko azaroaren 19an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Jakes Abeberri, Miarritzeko auzapeordea ezker abertzaleaz hizketan
"H.B gabe euskal nazionalismoa espainiar erregionalismoa izango litzateke"
Jakes Abeberri, Miarritzeko auzapeordea
Orain 65 urte Miarritzen sortua. Iparraldeko euskal politikagintzan gizon seinalatua. EBko batzordekidea da, eta Miarritzeko Herriko Etxean hautetsi: Borotra auzapezaren ondokoa. Enbata mugimendu politikoaren sortzaileetako bat, goardia zaharreko militante abertzale nekaezina eta kritikoa.
Nondik dator Euskal Batasuna alderdi politikoa, eta nora doa?
1987an eratu zen. Enbata sortuz geroztik _hots, 1963tik_ EMA sortu zen arte _1986an_, Iparraldean ez zen abantzu erakunde politikorik izan; EHAS fenomeno politikoa izan ezik. Bitxia izan da hori. Izanik ere, abertzale eremu bat bazegoen, nahikunde berezia zuena baina, gutxiengo izanagatik politikan sinesten ez zuena.
EMA Iparretarrak talde armatuak bultzatua sortu zen, espresio politiko bat izateko baitezpadako beharra baitzuen. Euskal Batasuna, berriz, ETAren inguruak bultzaturik eratu zen. Euskal Batasuna, neurri batean, IKren jokaera anbiguoaren kontrakarrean eratu zen.
Gerora, ordea, espresio politiko horrekin bat etorri zarete Abertzaleen Batasuna koalizioa osatuz. Zertan da zuen ekimena?
EMA sustrai sakoneko mugimendua da; gu haien hurbil gaude, eta bai eurak bai gu ohardun gara elkarrekin aritu beharraz, hauteskundeetan, esaterako.
EBko azken kongresuan, EMA eta EBren arteko ardatzak lehentasuna duela adostu arren, aldi berean, gainontzeko indar abertzaleei edozer gauzatarako prest gaudela aditzera eman genien. EBn izpiritu ireki bat dago, eta harremanetan gaude gaineratiko indar abertzaleekin: Patxa eta Oldartzen, hala-nola Gazteriak talde berriarekin ere.
Eskuineko alderdi abertzaleekin, EAJ eta EArekin, zailagoa da, ordea. EAJrentzat bereziki, biolentziaren sustengurako koalizio bat baino ez gara, eta horrela zaila da elkar aditzea. Erran behar da, halaber, haiek alderdi sukurtsalista baino ez direla hemen.
Hauteskundeak aipatu dituzu. Azkenekoen ondotik, zer ikasi duzue hurrengoei begira?
Hauteskundeetan erdietsi ditugun portzentaietatik gorago egiteko, abertzale guztiok bildu beharko dugu: lehen ikaspena. Goiti ari gara, emeki-emeki alta. Gorakada berria ezagutu beharra daukagu, indar politiko eragile gisara arituko bagara. Abertzale guztiok batean aurkezteko gauza ez garen neurrian nekez, ordea.
EBn badago gogoeta eta estrategia berri bat, eta da: jende abertzale ez den askorekin bat egitea. Funtsean, abertzale izan gabe Iparralderako instituzio berezko baten alde herritar anitz baitago; auzapez eta hautetsi franko barne.
Enbata sortu zenetik, abertzaleok ia-ia diskurtso bera erabiltzen dugu. Guk segitzen ahal dugu abertzale izaten, baina urte luzeetako borrokaren ondoren, oraindik ere Euskal Herriak izaterik ez dauka. Gure buruan eta sentimenduetan bai, baina legez ez da existitzen. Eta izan dadin, gizarte zibilean gure aliatuak aurkitu behar ditugu, egon badaude eta.
Miarritzen, Borotra frantses zentristarekin hori guztia gauzatzen ari al zarete?
Baiki. Miarritzen, euskal kontzientzia arras ahula zen hiria izaki. Miarritze Bestelakoa izeneko udal taldean, abertzale eta abertzale ez direnen nahiak biltzen dira. Borotrarekin akordioa sinatu genuenetik, bere programa barruan ari gara lanean. Emaitzak hor ditugu: ikastola berria, 100 ikasle dituena, eta laster bikoiztea espero duguna.
Badago udal komisio berezi bat, bestalde, euskal kulturaz arduratzen dena. Herriko Lizeoan, frantsesarekin batean euskara ikasi beharrekoa izanen da. Euskal Kultur Erakundearekin harremanak ditugu elebitasuna aitzinatzeko. Alabaina, gogoan izan behar dugu ez aspaldi esaten zela Miarritze Gaskonia zela eta ez Euskal Herria.
Ardanza eta Otanok sinaturiko protokoloa batetik, Lamassoure eta Suduperen arteko harremanak bestetik. Zertan da lurraldetasunaren arazoa, Iparraldearekin ba al dago zer eginik?
Mugaz gaindiko harremanetan, Iparralderik ez dagoela erran behar da; Akitaniako gobernu barruan Iparraldeak ez du izaerarik. Lamassoure mintzatuko da Suduperekin, baina, Miarritze, Angelu eta Baionaren izenean baino ez; bera BABeko presidentea ez beste da. Iparraldeko bizilagunen erdia bertan bizi badira ere, BAB delakoa ez da Iparraldea ordezkatzeko instantzia.
Iparraldeko euskaldunok, gure lurraldea bereziki defendituko duen instituziorik ez dugu. Ez dezagun gure burua engaina. Akitaniako gobernuarekin, edota BAB bezalako erakunde batekin nolabaiteko harremanak daudelako. Euskal Herria legez, Iparraldean, ez da existitzen, eta berau azaltzen delarik, interes zehatzei erantzuteko azaltzen da.
Bere sorreratik HBrekin posizionatu izan zara. Nola ikusten duzu HB gaur egun, baita hegoko gainontzeko indar abertzaleak?
Sentimentalki ene aukera politikoa HB da, baina, beti ere kritika politikoa eginez. Ni ez nator guztiz bat Herri Batasunarekin, globalki bai, ordea. Gaurko eszena politikoa ezin da HBrik gabe ulertu: euskal nazionalismoa espainiar erregionalismo bat izango baitzen aspaldi, izan ere. EAJ eta EA alderdien egungo espresioek ez lukete zentzu bera HBrik gabe; honen borrokaizpiritua funtsezkoa baita Euskal Herrirako.
Ni HBren alde egonik ere, kritikoa naiz praktika armatuarekin. Ni ez naiz hango bizitza politikoan ordea, eta nekez emanen dut iritzi objetibo bat. Ni elkarrizketa garatzearen alde nago, baita Patxi Zabaletak proposatzen duen alde bateko su-etenaren alde; bat nator jokabide horrekin. Herri Batasunan jokabide horrekin guztiz ados ez direnak ulertzen ditut halaber, zeren eta ETAk alde bateko su-etena behin zabaldu baitzuen, eta esperientzia ez zen onuragarria izan. Aljeriako elkarrizketez ari naiz.
Ikusten al duzu epe laburrean irtenbide negoziatua?
Demagun ETAk alde bateko su-eten bat iragartzen duela, batetik ezker abertzalea, eta bestetik espainiar-zaleak eseritzen direla. Une horretan garrantzitsuena da jakitea non kokatzen diren EAJ eta EA alderdiak, zenbateraino dauden prest negoziaketa politiko horretan engaiatzeko. EAJk bereziki, konpromezu handia baitauka negoziazio politikoaren erronkan.
Bai ETAn bai ezker abertzalean, negoziazio politikoa aitzina eramateko benetako nahimena badagoela uste dut nik. Behar den malgutasun guztia jarrita ere, oso zaila da oraingo egoera honetan negoziazioa duintasunez gauzatzea, halere. Etsaiak gibelasmoz jokatu baitu orain arte, eta halaxe jokatuko ere. Gakoa, negoziazioa hasi aitzin, indar abertzaleen arteko paktu bat erdiestean datza.
Ipar Euskal Herrira etorriz, zein da etorkizuna IK eta bere inguru politikoarentzat?
IKren garaia pasatu zen jada. Bere garaian euskal arazoa agertarazteko balioa aitortu behar zaio, haatik. Euskal Batasunatik ez dugu bere ekimena kondenatuko, nahiz politikoki erraten dugun bere estrategia erratua dela. Gure ustez, euskal gizartea are eta gehiago garatuko da IK gero eta ahulagoa izanen den heinean. IKren etorkizuna, eta orobat Iparraldekoa, Hegoaldean bake ondorengo egoera batetik argituko da.
GAL frantsesaz mintzo da azkarki, baita Joel Cathala komisario buruaren inplikazio posible batez. Zer deritzozu?
Begi bistakoa da, polizia frantziar zenbaitek GALekin zuzenki lan egin zutela. GAL babestua izan zen, garaian garaiko frantziar gobernuen politikak; sozialisten aldetik lehenik, eta areago Pasqua Barne ministroa izan zenean.
Bi poliziek lankide politika bat gauzatu zuten. Diru kontuan, akordio doilorrak izan ziren Espainiako eta Frantziako polizien artean. Joel Cathala publikoki salatu izan denean, prozesu publiko bat zabalduko duela erran du; auzitegira joko duela. Non dago prozesua, ordea?
GAL afera Frantzian auzibideratuko balitz, agerian geldituko lirateke bi polizien arteko harremanak eta hobentasuna. Maleruski, lehendik ere ezagutu izan dugu egoera hau, Aljerian kasu, baina egungo ez da deus epaitu ez zigortua izan.
MIKEL ASURMENDI
ASURMENDI, Mikel
8,9-10,11


Gaiez\Politika\Euskal Herr\Taldeak\Alderdiak\EB
Pertsonaiaz\ABEBERRI1
Egileez\ASURMENDI1\Politika

Azkenak
Onintza Enbeita eta Feli Madariaga
“Azokako mahaiaren bestaldetik desprezioa ikusten da, asko”

Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]


Poliziarekin istiluak izan dira Baionan, “dena blokatzeko” egunean

Protesta eguna da gaur Ipar Euskal Herrian eta Frantzian, François Bayrou lehen ministro ohiak egindako aurrekontu proposamenen aurka altxatu dira gizarte eragileak. Goizean goizetik, Baionako sarrerako biribilgunea blokatzeari ekin diote. Jada hogei manifestari atxilotu... [+]


Frantziak lehen ministro berria du
Zein da Sébastien Lecornu? Antinuklearren etsaia, ehiztarien laguna, Macronen zale fidela

François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]


Zinemaldi Alternatiboak zinema sozialaren bidez ehunduko ditu Donostiako auzoak

17. edizio honetan hamar proiekzio antolatu ditu Donostiako Zinemaldi Alternatiboak, beste horrenbeste eragilerekin elkarlanean. Helburua, urterokoa: "Zinemaren bidez hausnarketa kritikoa sustatzea, hainbat gizarte-gai eta -gatazkari buruzko lanak proiektatuta eta... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude