"Horrela jarraitzen badu, prozesua lehertu egingo da".


1995eko maiatzaren 07an
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Gerry O'Hara (SF)-ri elkarrizketa Irlandako bake prozesuaz
"Horrela jarraitzen badu, prozesua lehertu egingo da".
Gerry O'Hara, Sinn Fein alderdiko bozeramailea Ipar Irlandako sei konterrietan
Sinn Feinen bere auzoko bulegoan harrapatu dugu, Derryn. Lanpetuta dago -elkarrizketan zehar telefonoak zaunka jardun du-, baina hartu egin gaitu. 41 urte eta azken zazpiak zinegotzi lanetan Derryn. IRAren su-etenaren azalpenak emateaz arduratu zenetako bat izan zen
Bederatzi hilabete su-etenean eta Sinn Fein ez da bildu ministro britainiarrekin.
Ezin gara pozik egon prozesuarekin: su-etena eman aurreko urtean guk argi ikusten genuen ingelesak arazoaren sustraietara zuzenduko zirela. Goi mailako funtzionariek, tartean Ipar Irlandarako ministroak, egoerak guztiz aldatuko zuela iragarri ziguten. Gero ikusi dugu ingelesek benetan gura dutena su-etena luzatzea dela, baina ez dute bake izpiriturik. Su-etena aldarrikatzean, elkarrizketak hiru hilabetera hasiko zirela iragarri ziguten; funtzionario soilekin berba egitea lau hilabete kostatu zitzaigun. Pasatu dira bederatzi hilabete eta oraindik ez dugu ministroarekin biltzea lortu.
Utziko al zaio Sinn Feini iragartzen ari den alderdi guztien arteko elkarrizketetan parte hartzen?
Gobernu britainiarrak bere ministroekin berba egiteko zein prozesuan parte hartzeko IRAk armak eman ditzala eskatzen du; eta gu ez gaude horretarako prest. Guk erroko aldaketa eta eskubide zibilak eskatzen ditugu. Bestalde, desmilitarizazioa izugarri geldo doa: orain arte 19.000 soldatutik 800 besterik ez dituzte erretiratu. Guk elkarrizketa horietan parte hartzea baimentzen zaien beste indar batzuk baino boto ordezkaritza handiagoa dugu; beraz, demokratikoki jokatuz gero guk parte hartzeko eskubide berdina dugu. Boto guztiei balio berdina eman behar zaie.
Eta Erresuma Batuko Gobernuarekin izandako elkarrizketetan zertan jardun duzue?
Gobernu ingelesak ez du aurretik adostutako agenda ukitu gura, IRAk armak entrega ditzala errepikatzen du behin eta berriro, baina guri ez digu uzten desmilitarizazioaren gaia mahai gainean jar dezagun. Funtsean, su-etena luzatuz britainiarrek nazionalisten arteko banaketa bilatzen ari dira. Honen aurrean, protesta eginez, Sinn Feinek jarrera gogorragoa hartuko du eta ingelesei aurre egingo die.
Giro errepublikarretan britainiarrek astebetera Sinn Feinekiko elkarrizketak iragarriko dituztela entzuten da.
Baina ez gaituzte gure herriaren etorkizunaz berba egitera gonbidatu, IRAk armak eman ditzan eta jarrerak neurtzeko gonbitea da. Bitartean, Major gainerako alderdiekin bilduko da.
Kalean entzuten denez, errepublikar asko ez dago ados su-etenarekin, «britainiarrak jolasean» ari ei dira.
Etsipen eta deskontentu maila handia dago, egia da, denbora aurrera doa eta ez da aurrerapenik ikusten. Gu jendeari eusten saiatzen gara baina prozesuak denbora luzean horrela jarraitzen badu, egoera lehertu egingo da.
Dena den, gobernu britainiarra prozesua luzatzen saiatzen bada, hain zuzen da jakin badakielako denbora gehiago pasatu ahala IRAri gaitzagoa izango zaiola armak hartzea.
Nik uste dut IRAk hori aurrikusia duela eta horretarako prestatua dagoela. Oraintsu adierazi duenez, Bazko Egunean, IRAk su-etenarekin aurrera jarraitzeko prestutasuna agertu du. Sinn Feinek eta IRAk garbi zuten prozesua luzea izango zela.
Izan liteke hori, akaso, Sinn Feinek eta IRAk badakitelako zer gertatzen den eta kaleko jendeak ondoegi ez dakielako?
Ez, diferentzia bakarra da IRAk eta Sinn Feinek prozesuaren luzapenaz ikuspegi errealistagoa daukagula; baina ez da ezer gordetzen.
Hego Irlandako Gobernuak presionatzen al du nahikoa britainiarra?
Daukazunarekin egin behar duzu lan. John Bruton ez da Reynolds bezain abertzalea, baina bake prozesuarekin konpromezu sendoa du. Nazionalisten blokean guk aurretik joan behar dugu, baina alde berean guztiok egin behar dugu aurrera elkarrekin.
Mugitzen al dira zerbait unionistak?
Oso gutxi. Belfasteko Shankill auzoko protestante langile talde batzuk prozesuaren alde agertu dira, baina ez dute oihartzunik. Unionistak Londrestik agintzen dietenean bakarrik mugituko dira.
Unionisten betoa hor dago oraindik; zein estrategia du Sinn Feinek berori apurtzeko?
Unionismoa desberdintasunean oinarritzen da, orduan britainiarrek unionistak Sinn Feinekin berdintasun mailan jartzera behartzen badute unionismoa, suntsitua geratuko litzateke.
Mugimendu errepublikarraren helburu nagusia Irlanda osoaren batasuna da. Ba al da alternatibarik?
Ez, baina funtsezkoena da irlandar guztiek mahai baten inguruan biltzea eta autodeterminazio eskubidea indarrean jartzea. Hortik ateratakoak izango du balioa.
Nazionalisten aliantzak eutsi ahal izango dio prozesu honetan izan daitezkeen tentsio une gogorrei?
Nazionalistontzat, gatazkari aurre egiteko modua berorren sustraietara begiratzea da, eta britainiarrak mugitzen ez badira, guztiok pentsatzen dugu gatazkara berritzuliko garela. Ahalik eta gehiena egingo dugu: britainiarrek jarraitzen ez badigute bakerako aukera ezin hobea galduko da.
LETONA, Xabier
18-19

GaiezPolitikaNazioarteaGerra/IraulIpar Irland
PertsonaiazO'HARA1
EgileezLETONA1Politika

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazioartea
2025-10-10 | Axier Lopez
Espainiako kolonialismoaren zuriketa Donostian: Colón eta euskaldunak

Urriaren 19ra arte dago ikusgai Donostiako Kaian Amerikako konkista eta arpilatzeari bandera berdea eman zion itsas-espedizioko itsasontzi baten erreplika: Cristobal Colónen Santa Maria. Espainiarrek segitzen dute haien loria inperiala gorazarre egiten, bertoko agintari... [+]


Marwan Barghouti ez dute aske nahi Israelgo agintariek, preso palestinarrik karismatikoena

Israel eta Hamas negoziaketa betean dira, Trumpek proposatutako su-etenerako planaren harira. Ekialde Hurbileko zenbait hedabidek informatu dutenez, bahitu israeldarren trukean askatu behar dituen preso palestinarren izenen zerrendan jarri zuten Marwan Barghouti, baina... [+]


Maria Corina Venezuelako oposizioko buruari eman diote Bakearen Nobel saria

“Venezuelako herriaren eskubide demokratikoen alde egindako lan nekaezinagatik” eman diote 2025eko Bakearen Nobel saria María Corina Machadori, Jorgen Watne saria eman duen batzordeko lehendakariak ostiral honetan Oslon jakinarazi duenez.


SAPAk AEBetako armadaren 7.000 tankeren ekoizpenean hartuko du parte

AEBetako armadak SAPA Placencia, Aperribay familiaren enpresa, aukeratu du 7.000 tankeren transmisio-sistema hornitzeko. Programa berri horrek 5.000 milioi eurotik gorako diru sarrerak ekarriko dizkio hamabost urteko epean. Borrokarako ibilgailuen flota berritzeko ekoizpena... [+]


Peruko kongresuak Dina Boluarte presidentea kargugabetu du

Hilabeteko protesta jendetsuen ondoren heldu da erabakia. Segurtasun faltaren eta pentsioen erreformaren aurka altxatu dira gazteak eta garraio publikoko langileak. 2022an ere izan ziren protestak, Boluarte boterera heldu zenean; eta ordukoan 60 lagunetik gora hil ziren... [+]


Israel hasi da armada erretiratzen eta herritarrak hasi dira itzulera prestatzen

Donald Trumpek ostegun goizaldean iragarri zuen Hamas eta Israelen arteko akordioa eta ostiral goizaldean berretsi du Israelgo Gobernuak. Oraindik, alabaina, ostiral goizean Gazan Israelgo okupazio armadaren erasoak gertatzen ari ziren, besteak beste Khan Younis hirian.


Asteasuko Mecanocaucho enpresak harremanak eten ditu Israelgo arma fabrikarik handienarekin

Elbit Systems enpresa Israelgo arma fabrika handiena eta armadaren hornitzaile handienetakoa da. Mecanocauchoren erabakia “elkartasun internazionalistaren garaipena” dela iritzi dio BDZk.


2025-10-10 | Irutxuloko Hitza
EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman ditu EHU-Palestinak

EHU-Palestinak agerraldia egin du gaur, Ignazio Barriola ikasgelategian; sarearen jardueraren berri emateaz gain, EHUko errektoretzarekin izandako harremanak jakitera eman nahi izan dituzte, eta emaitza horien inguruko posizionamendua ezagutarazi.


Israelgo enpresen hiru medikamenturen kontratuak ez ditu berrituko Nafarroako Gobernuak

Nafarroako Gobernuak Israelgo Estatuarekin edozein harreman hautsiko zituela iragarri ondoren, Osasun Sailak adierazi du ez dituela luzatuko Israelgo enpresen hiru farmakoren kontratuak.


2025-10-09 | ARGIA
CAFen Beasaingo enpresa barnean pintaketak egin ditu GKSk, Jerusalemgo tranbiaren aurka

Gazte Koordinadora Sozialistak Beasaingo CAF enpresaren barnean pintaketak egin ditu, enpresak “kolonizazio prozesuarekin lotura” duela seinalatuz, prentsara igorritako oharrean. Sare sozialetan zabaldu dute bideoa.


Hainbat ekintzaile nafar polizia-etxera deituak, Vueltako protesten harira

Atxilotuek uko egin diote polizia-etxera joateari. Palestinarekin Elkartasuna plataformak eta BDZ Nafarroak babesa adierazi diete ikertutako pertsonei eta mobilizazioak iragarri dituzte atxiloketak gertatzen badira.


Montxo Martínez etakidea 1975ean poliziek hil zutela erakusten duten frogak aurkeztu dituzte

Bertsio ofizialaren arabera, ETAko militante Montxo Martínez Antiak 1975ean bere buruaz beste egin zuen Madrilen, Poliziak inguratuta zuen eraikin batean. Eusko Jaurlaritzak bertsio horri eutsi zion 2015ean. Orain, GEBehatokiak ikerketa egin du eta ondorioztatu du poliziek... [+]


2025-10-09 | Patxi Aznar
Estatu Batuen gainbehera, eta arrisku nuklearra

Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:

Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]


Bartzelonako Ekonomia Solidario Migratzaile eta Anitzaren azokan oldartu da Polizia

Bartzelonako Coòpolis Ateneo Kooperatiboak bultzatzen duen Migrazioaren eta Ekonomia Solidarioaren Zirkuluak joan den urriaren 4an Katalunia Plazan antolatu zuen azokan sartu zen polizia. Ekitaldia aurrera eramatea eragozteaz gain, antolatzaileek eraso fisiko zein... [+]


Hamasek eta Israelek onartu dute su-etenaren lehen fasea

Hamasek 48 bahitu askatuko ditu astelehenerako, eta Israelek 2.000 preso. Ostegun honetan dute izenpetzekoa lehen faseari buruzko akordioa; bigarren faseari buruzkoaz, ordea, ezjakintasun eta hauskortasun handiagoa nabaria da.


Eguneraketa berriak daude