«Corcuera legearen printzipio batzuk oso kezkagarriak dira»


2021eko uztailaren 19an
EAEko drogaren aurkako fiskala den Javier Hueteri elkarrizketa
«Corcuera legearen printzipio batzuk oso kezkagarriak dira»
JAVIER HUETE
E uskal Autonomi Elkarteko drogaren aurkako fiskala da. Ez du lan erraza, beraz. Azken bost urteotan langintza horretan aritua, berak onartu digunez, drogaren aurkako borroka ez da, «Miami Vice» telesailean bezala, oso ikusgarria. Badaki aski ondo zeintzuk diren sistema judizialaren hutsune eta ahultasunak drogaren arazoari dagokionez. Dena den, ziur gaude elkarrizketa honetan ez dela Javier Huetek dakien guztia ageri.
ARGIA. Ezinbesteko galdera batekin hasiko gara. Zer gertatuko litzateke droga legeztatuko bagenu?
JAVIER HUETE. Zer da legeztatzea? Kontsumoa ez zigortzea? Inoiz ez da Espainian kontsumoa zigortuta egon. Liberalizatu behar al ditugu, beraz, trafiko ekintza hauek? Ez zigortzearen ondorioa droga dohainik banatzea da eta honela sustantzia horiek merkatzea. Legeztatzearen alde daudenen ustez, droga trafikoa liberalizatzen badugu botere gune garrantzitsuek dirua eta beraz boterea galduko dute. Baina tabako kontrabandoan aritzen direnek boterea galdu ote dute? Petrolioaren inguruko sare boteretsuak desagertu al dira akaso? Sustantzia baten arautzeak ez du esanahi arazoa bukatuko denik, eta legeztatzeak ezin ditu narkotrafikari taldeak desagertarazi. Neurri honekin, agian, jabegoaren aurkako delituak bukatu ahal dira, baina argi izan behar dugu drogak legeztatuta alkoholarekin ditugun arazo berak izango ditugula: pertsonen aurkako delituak _tratu txarrak adibidez_, marginazioa, eta abar.
A. Zein da orduan irtenbidea, penala eta polizi alorrekoa?
J.H. Zigorra eta errepresioa ez dira inoiz irtenbidea, hauek soilik estatuaren baliabideak dira. Benetan ikasi behar duguna zera da, drogekin bizitzen, hauen ondorioak zeintzuk diren jakin eta gizarte heziketaren bidez drogak baztertzea, drogak ez hartzea. Legeztatu ezinak eta zigortuak izan behar diren ekintzak daude. Ezin dugu horrelako ekintzak izan daitezen utzi. Narkotrafikoak hor jarraituko du, trafikariek berdin jokatuko dute eta.
Irtenbideak? Aurrikuspena, informazioa, heziketa, beldurrik gabe garbi hitz egitea. Aldatu daitezkeen alderdiak? Zaharkituak gelditu diren kontzeptu batzuk berraztertu beharko ditugu: droga biguinez ari naiz. Edozein medikuk esango dizu droga guztiak _legeztatuak eta legez kanpokoak_ kaltegarriak direla, baina beti ere, haxixarekin adibidez, kontsumoaren araberakoa izan daiteke.
A. Hala ere, orain arte egin diren aurrikuspen kanpainak ez dira oso eraginkorrak izan.
J.H. Orain arte egin diren kanpainak beldurrean oinarritu direlako, heroinaren aurka, batez ere. Eta, alde honetatik, HIESak ere kontsumo joerak aldatu ditu. Baina arazoa askoz ere zabalagoa da, alkoholetik hasita. Anfetaminek eta kokainak oso prentsa ona daukate, dirudienez, jabegoaren aurkako delituak ez dituztelako eragiten. Baina suntsipen psikiko eta fisiko beldurgarriak eragiten dituzte. Badirudi hori ez dela arazoa. Nire ustez, ordea, magnetofoi larrurketa baino kezkagarriagoa da.
A. Zeintzuk dira irizpideak ikerketa judizial batean: narkotrafikariak, banatzaileak edo kontsumitzaileak atxilotzea?
J.H. Maila desberdinetan, denak atxilotzen saiatzen gara. Ikerketa kriminalak ere baliabide maila desberdinak ditu: poliziaren egiturak, adibidez, ekintza desberdinak barneratzen ditu. Polizi ekintzaren zati garrantzitsu batek maila txikiko trafikoa erreprimitzen du, hau ikusgarriena, zabalena eta harrapatzen ere errazena da. Baina trafikoaren piramide horretan gorantz jarraituz gero, drogarekin harremana galtzen da eta gero eta zailagoa da zerikusia dutenak atxilotzea. Alde batetik, pertsona kopurua txikiagoa delako, babestuagoak daudelako. Bestetik, trafiko frogak ez daudelako, hau da, gorengo mailetan ez dago drogarik baizik eta hortik atera den diru beltza.
A. Maila horietan nabaritzen al dira sistema judizialak dituen hutsuneak eta ahultasunak?
J.H. Sistema demokratiko batean bizi gara, eta narkotrafikariek sistema horrek eskaintzen dituen babesak baliatzen dituzte. Honek polizia eta legearen eraginkortasun handia eskatzen du. Sistema ezin dugu ukitu, ezin ditugu askatasun eta garantiak murriztu eraginkortasuna lortzeko. Beraz, ikerketa mekanismoak hobetu beharko ditugu. Dirudienez, errepresioa da jorratzen den bide bakarra, gorengo mailetan hain eraginkorrak ez garelako. Hori horrela da, ezin dugu ukatu. 10 kasutik bakarra aurrera eramanez gero eraginkorrak gara.
A. Zeintzuk dira goian daudenak, drogaren euskal `jauntxoak'?
J.H. `Jauntxoak' izen handiegia da. Nire ustez, eta poliziak pasatutako txostenen arabera, klanak eta taldeak ezagutzen ditugu baina pertsona hauek ez dira hemen bizi, euskal mugetatik kanpo baizik. Eta honen arrazoi garrantzitsuenetakoa Euskal Herrian honen aurka dagoen presio soziala da. Oraingoz, gune horiek kanpoan daude. Noski, barruan ere badaude. Kontuan izan behar dugu pasagune geografiko garrantzitsua garela, baina ezin ditugu gure eta Galiziako egoera alderatu.
A. Pepe Reik idatzitako «La Red Galindo» liburuaren arabera, Goardia Zibileko buru asko narkotrafikariak dira.
J.H. Irakurri dut liburu hori, baina nik ez dakidana da zein den eleberri horren dokumentuzko oinarria. Nik sinetsiko banitu hor agertzen diren gauza asko, nire baliabideak martxan jarri beharko nituzke. Dokumentu horiek azterketa judiziala behar dute. Egia da argitaratutakoaren ondorioz diligentziak zabaldu direla eta hauek ez dutela emaitza baikorrik eman. Agian, Pepe Reik erabili dituen dokumentuak ez dira gerora auzitegiek erabili dituztenak, eta zentzu honetan balioa duen bakarra justizia administrazioak ikertu duen egia da. «Pertsona honek trafikatzen du» esatea ez da txorakeria. Honek ikerketa judiziala eskatzen du eta honen arabera, ez dira datuak egon ekintza hori leporatzeko.
A. Inoiz pentsatu izan da Euskal Herrira droga sartu duena Polizia izan dela. Zer deritzozu?
J.H. Ez dut uste hartzera behartzea hain erraza denik, horretarako sustantziez gain, beste gauza batzuk behar baitira. Ez dut uste hori horrela denik, baina egia da nik ez dudala inoiz eskua inor dela eta sutan jartzen.
A. Espetxeetara droga nola sartzen da?
J.H. Pakete zerbitzuen bidez, vis a vis-etan, hirugarren graduan daudenen bitartez... Mila bide ditu. Oso gune itxia da, adiskidetasun handiak dituena, eta esparru hau zabaltzea oso zaila da. Funtzionariak ere batzuetan nahastuak agertu izan dira, baina ez da bide bakarra. Zigortuta dauden funtzionariak baditut eta horregatik ez dut nire lana edota erantzukizuna utzi.
A. Zer gertatzen da «Necora» operazioaren makro-epaiketarekin?
J.H. Ez zait batere gustatzen. Honelako makro-epaiketak urtu egiten dira, ezertan gauzatu gabe. Damutu baten aurkako pin-pan-pun-a dela dirudi. Sei edo zazpi pertsona epaiketa batean bildu direnez, badirudi pertsona baten hitzek dutela balioa; eta hori ez da horrela. Gizartera zabaldu den irudipena da erdi txantxetan ari ote diren. Epaiketa hori gauza oso serioa da, maila honetako trafikariei egiten zaien lehenengoa. Oso zaila da azpilan osoa egituratzea, are gehiago epaiketa paraleloak egiten badira.
Eta gainera narkotrafikariak lasai daude, babestuak egongo balira bezala. Frogak baliogabetzen dira, lekukoak gutxietsi... Nire ustez, askoz ere gogorragoak izan behar dute epaileek honelako kasuetan, eta ekintza zehatzak bultzatu.
A. Corcuera legea ibili dute denek hitzetik hortzera. Aurrerako pausoa da, edo atzerakoa?
J.H. EAEn ez da ia erabili. Auzitegi Konstituzionalaren erabakia, errespeto handienez diot, ez zait egokia iruditzen. Aipatu diren arau biak, erretentzioa eta ateko ostikadarena, edo biak dira Konstituzioaren araberakoak edo ez dira. Ezin da erretentzioarena Konstituzioaren araberakoa jo eta bestea ez. Corcuera legea ez da arriskutsua, baina baditu printzipio batzuk, elkartze eskubideari dagokiona adibidez, nahiko kezkagarriak. Corcuera legearen ikuspuntutik, ahalmen batzuk askotxo murriztu dira, eta atean ostikada ematearena, garrantzi gutxienekoa da horiekin konparatuz gero. Egokiagoa zen Enjuiziamendu Kriminalerako Legea eraldatzea.
A. Badirudi espetxe arautegi berriak aldaketa asko ekarriko dituela.
J.H. Espetxe arautegi berriak gauza on asko ditu, eta beste batzuk ez hain onak. Alde batetik, zigorren murrizketa. Hau da, zigor errealak jarriko dira, azken batean 30 urtekoa izango da zigor nagusia. Faltsukeria da zigor gogorrak jartzea gero edozein mekanismo dela medio murrizten baditugu. Zigorren mekanismo alternatiboak ere aurrikusten dira, tratamendu terapeutikoak... Tipologia deliktiboari dagokionez, agian batzuek esango dute zabalegia dela, adibidez abortoari dagokionez, ala intsumisioaz... Alderdi bakoitzeko kritikak egongo dira baina, nire ustez, beharrezkoa zen.
Myriam Gartzia
32-36

GaiezGizarteaDrogaNarkotrafik
GaiezGizarteaJustizia
PertsonaiazHUETE1
EgileezGARTZIA3Gizartea

Azkenak
2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


2024-09-20 | Gedar
Balmasedako Glefaran enpresak etengabe gainditu ditu ezarritako kutsadura-mugak

2016tik 2023ra bitartean, Pastguren paper-fabrika izandakoa erraustegi modura erabili zuen Glefaranek, elektrizitatea ekoizteko. Zazpi urte horietan zehar, errauts-partikulen isurketa-mugak urratu zituen, eta "gizakien eta ingurugiroaren osasuna arriskuan jarri" zuen... [+]


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


2.500 euroko isuna ezarri die Ertzaintzak sei aiaraldearri, iazko greba feminista orokorragatik

"Mozal legea" baliatuta jarri ditu poliziak isunak. Tubacexen eginiko piketegatik izan dira zigor gehienak.


Eguneraketa berriak daude