«Ikerlariok ez dugu gauza berririk asmatzen, dagoena merkatu baizik»


1993ko azaroaren 14an
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak
Jose Mari Rodriguez Ibabe ikerlariari elkarrizketa
«Ikerlariok ez dugu gauza berririk asmatzen, dagoena merkatu baizik»
JOSE MARI RODRIGUEZ IBABE
Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako Industri Injineruen Elkargoak urtero omentzen du bere elkargokideren bat euskararen aldeko lana egiteagatik. Anbrosi Zatarain, Txillardegi, Joan Mari Irigoien, Ibon Sarasola eta Andoni Sagarna izan dira orain arte omendutakoak. Aurten, azaroaren 20an, Rodriguez Ibabe doktorea omenduko dute. Ingeniaritza Eskolako irakaslea, CEITeko (Gipuzkoako Estudio eta Ikerketa Teknikoen Zentroa) ikertzailea, nazioarteko aldizkari askotan argitaratu ditu bere lanak.
ARGIA. Elkargoa duela sei urte hasi zen omentzen euskararen aldeko lana egin duten ingeniariak. Belaunaldi aldaketa bat eman da omenduen artean.
J.M. RODRIGUEZ IBABE. Zalantzarik gabe. Gainera, ni bezala omenduak izan direnak, batez ere hizkuntza lantzen ibili dira, arrunta zein teknikoa. Uste dut beraiei esker dela posible gaur egun edozein gai tekniko euskaraz ikastea.
Duela 20-15 urtetik hona batzuek egindako lanei esker posible dut nik edo, besteren batek, euskaraz idaztea.
A. Hizkuntza horren erabileran ere eman al da aldaketarik?
J.M.R.I. Bai, gure konpromezua, hain zuzen, hor datza.
A. Hala ere, ingeniaritza ikasketa garaian konpromezu hori ez zenuen. Zergatik aldaketa hori?
J.M.R.I. Ikasketak 1980n amaitu nituen, erdaraz eginak. Euskara ikasten hasi nintzen, doktoretza lantzen hastearekin batera. Lau urtetan egin nahi nuen tesia.
Nire lan teknikoa euskararen ikuspegitik planteatzea erabaki nuen. Poliki poliki etorri ziren gauzok, eta konturatu naiz CEITen euskaraz dihardudala lanean, eta Ingeniaritza Eskolan euskarazko ikasgai bakarra nik ematen dudala. Hizkuntza garrantzi handiko kontua da niretzat, baina ez nuen pentsatzen hori lanarekin lotzea posible zenik, eta hori da aldatu dena nire buruan. Orain posible baino gehiago, beharrezkoa deritzot lotura horri. Gizarte hau euskaldundu nahi bada, hurrengo eta azken pausoa industria euskalduntzea da.
A. Unibertsitatea al da hori lortzeko zubia?
J.M.R.I. Sistema asko daude hori lortzeko, baina uste dut unibertsitatea euskalduntzeak lana asko erraztuko lukeela. Hori izan da nire arloa. Hau da, unibertsitatean lantegietara joango diren teknikariak prestatzen ditugu. Teknikari horiek unibertsitateko ikasketak erdaraz egiten badituzte, nahiz eta hemezortzi urte arte euskaraz ikasi duten, bost urte horiek nahikoak dira guztiz erdalduntzeko. Eta ez hori bakarrik erdaraz ikasitakoa lantegian euskaratzea oso zaila baita. Lan kontuak erdaraz burutzen dira. Eta horrek ez du batere laguntzen euskalduntze prozesuan.
A. Posible al da euskal adar bat sortzea Ingeniaritza Eskolan?
J.M.R.I. Oso zaila da. Duela lau urte Xabier Urkola eta ni gai bat euskaraz ematen hasi ginen, Metalurgia, laugarren mailan. Euskaraz ematen den bakarra da. Duela lau urte 26 ikasle zeuden. Ikasleen % 20 edo ziren. Egun 70 ikasle ditugu, gelaren herena. Lau urteren buruan aldaketa nabarmenak sumatu ditugu, beraz.
A. Ikertzailea ere bazara. Nola bateratzen dira ikerkuntza eta irakaskuntza?
J.M.R.I. Unibertsitate arloan irakasle hutsa izatea arriskutsua da. Hemendik hamar urtera klaseak ematen jarraitzen badut, eta ez banaiz azken ikerketez jabetzen, oraingo gaiak errepikatuko ditut, eta nire ikasleek gaizki ikasiko dute.
Ikertzailea banaiz, egiten dudan lanaren ondorioa askoz ere hobeagoa izango da nire klaseei begira. Gutxienez, hemen sortzen dena hemen erabiliko dugu.
A. Zer moduzko ikertzaileak daude Euskal Herrian?
J.M.R.I. Denetarik dago. Baina hainbat arlotan bada atzetik datorren lan handi bat, material arloan, adibidez, eta oso lan politak egiten dira.
A. Materialak dira, hain zuzen ere, zure espezializazioa. Altzairua, konkretuki. Zuen lanak izaten al du islarik bertako industrian?
J.M.R.I. Euskal Herriko industria nahiko txikia da. Industriek ez dituzte ikerkuntza laborategiak gehienetan. Duela hamar urte edo, ikerkuntza zentroak sortu ziren leku anitzetan. Hor egiten dugu lan ikertzaileok, eta gure helburua industriarekin harremanak lotzea da, berak aurrera egiteko dituen oztopoak guk gainditzen laguntzeko.
A. Harreman horiek, ordea, ez dira gehiegi gauzatu hamar urteko epe horretan.
J.M.R.I. Oso zaila baita. Batzuetan, zentroetan egiten dugun lanak ez du aplikazio gehiegi gure industrian eta gizartean. Batzuetan gure akatsa izaten da. Besteetan, lantegietan ez dugu interlokutorerik topatzen.
A. Gizartearekiko uharte bat bilakatu al zarete ikertzaileak?
J.M.R.I. Nolabait. Garbi dago industria ezin dela ibili gu legez, bibliografia luzeak irakurtzen. Horregatik saiatu gara ahalik eta lan hobeak egiten eta hori industriari eskaintzen.
A. Dirua ere arazo handia da ikertzaileentzat. Diru publikoa ala pribatua erabiltzen da Euskal Herrian horretarako?
J.M.R.I. Diru publikoa, CEITen kasuan, erdira heltzen da. Gipuzkoako Diputazioak, adibidez, proiektu baten diru erdia berak ematen du, eta beste erdia industriak jarri behar du. Horrekin industria proiektuetan benetan interesa dadin bilatzen da. Uste dut sistema ona dela, baina beharrezkoa da industriak ikertzaileengan konfiantza izatea. Hori da arazoa.
A. Industri krisiak ba al du eraginik ikertzaileongan?
J.M.R.I. Orain arte ez. Lana badugu, gero eta zailagoa den arren.
A. Aurkikuntzak ideia zoragarrien edota lan konstantearen ondorio izaten dira normalean?
J.M.R.I. Ideia zoragarriak izateko lana egin behar da. Lana eginez arlo desberdinetan, gauzak elkarlotzen hasten zara eta horrela heltzen zara ideiara. Esparru bakarra lantzean ezin duzu ikuspegi orokorra izan. Alde horretatik, esan behar da ezin garela inoiz erori funtzionari soilak izatean. Askotan etxera eramaten dugu lana. Asko irakurri behar baita.
A. Zientzilari erorik geratzen al da?
J.M.R.I. Ez dut uste eroak gaudenik. Egiten dugunak zerbaiterako balioko duela sinesten dugu, eta horrek ematen du lanerako indarra.
A. Azken lauzpabost hamarkadetan ikerlari teknikoen lana arma industriarekin lotu izan da, batez ere komunikabideetatik.
J.M.R.I. Hori estatu handien ondorioa izan da. Azkenean, makroestatuak egon direnean, ikerkuntza dirua arlo militarrera bideratu izan da. Dirua zegoen lekura joan izan dira zientzilariak.
Baina Euskal Herrian arazo hori ez dago, inoiz ez baitugu ikerkuntzarako dirurik izan. Eta dagoenean, oso gutxi izaten da.
Ikerkuntza teknologikoa Euskal Herrian _ikerkuntza zientifikoa ere badago, oinarrizkoa, unibertsitatean egiten dena, eta gurea aplikazioari begira egiten da_ oso desberdina da. Adibidez, orain, edarien latak altzairuz nola egin ikertzen ari gara. Aluminioa baino askoz ere ugariagoa da hemen eta birziklaerrazagoa ere bada. Altzairuaren arazoa bere gogortasuna da, eta gure proiektuetako bat aleazio biguinago bat lortzea da. Txorakeriatzat har dezakete batzuek, baina izugarrizko merkatua dago. Aluminioa beti hegazkin militarrekin lotzen da, baina munduko ekoizpenaren ia erdia latetan doa.
A. Automozioan ere lanik egiten duzue.
J.M.R.I. Helburua prezioak jaistea da. Produktu bera egin, baina merkeagoa. Normalean aleazioa edota ekoizpen prozesua merkatuz. Japoniak askotan lortu du. Ikertzaileak produktu berriak sortzen ari gara? Ez, hor zeuden, baina guk merkatu egiten ditugu. Energia aurreztuz. Bestela, beste batek egingo du, eta saldu egingo dizu. Horregatik jakin behar dugu zer egiten den hemendik kanpo.
Amagoia Iban
32-36


GaiezGizarteaientziaBesteak
PertsonaiazRODRIGUEZ4
EgileezIBAN1Gizartea

Azkenak
Bizkaiko Golkoa ia bi aldiz azkarrago ari da berotzen munduko batez bestekoa baino

Naturklima fundazioak kaleratutako Itsasoko eta kostako txostena-k argitara eman ditu klima aldaketa euskal kostaldean izaten ari den ondorioak: Bizkaiko Golkoko uren tenperatuta 0,22 gradu igo da hamarkada bakoitzean, 1981tik 2023ra, munduko uren tenperaturen batez besteko... [+]


Protesta egingo dute Los 40 Summer Live jaialdiaren aurka, Zarautzen

Beste urte batez Los 40 Summer Live jaialdia ospatuko dute Zarautzen, eta horren kontra agertu dira herriko hainbat eragile, haien ustez, garrantzi handiagoa ematen zaiolako ekitaldi horri herriko jaiei baino: "Argi erakusten du gure herrian zeinentzat dauden erraztasunak... [+]


Azterketa %90ek suspenditu dute eta Zupiriak esan du: “Ertzain izateko ikasi egin behar da”

3.600 pertsona aurkeztu dira ertzain edo udaltzain izateko lan eskaintza publikoko deialdira, eta 2.800 hautagaiek ez dute proba psikosoziala edota atal teorikoa gainditu. Segurtasun sailburuak defendatu egin du Polizia izateko "exijentzia maila".


CAF-Elhuyar sariak etetea erabaki dute, “baldintza egokirik” ez daudela arrazoituta

Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".


Nila Heredia
“Evo Moralesek ingurune toxikoa du, eta ezinbestekotzat jo du bere burua”

Boliviako ezkerreko militante historikoa da Nila Heredia, bi aldiz Evo Moralesen Osasun ministro izandakoa. Abuztuan hauteskunde orokorrak izango dituzte, eta herrialdearen egoera politikoa aztertu du elkarrizketa honetan.


Guggenheim Urdaibai Stop plataformak museoaren proiektua bertan behera uzteko eskatu die instituzioei

Joan den astean aurkeztu ziren proiektuaren inguruko entzuketa prozesuaren emaitzak, eta Guggenheim Urdaibai egitearen kontrako iritziak gailendu ziren. Busturialdearen beharrei "arduraz" erantzutea exijitu die plataformak, eta proiektuaren inguruko informazio eta... [+]


Indarkeria matxista gisa ikertzen ari dira 78 urteko emakumearen hilketa, Zizur Nagusian

Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute. 


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


2025-07-30 | Sukar Horia
Dominatzaile pobreak

Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]


Barkamena inprimatzen eta saltzen

Mainz (Alemania), 1454. Johannes Gutenbergek eskala handian inprimatutako lehen liburua argitaratu zuen, Berrogeita bi lerroko Biblia izenez ezagutzen dena. Gutenbergek ez zuen inprenta asmatu; dakigula, Txinan, 1040an, Bi  Shengek asmatu zuen inprimatzeko lehen makina... [+]


Migrazioei buruzko jarrerak gurean

Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]


Euskarak Euskal Herria behar du

Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]


Ergelkeria

Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.

Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]


2025-07-30 | Inma Errea Cleix
Kaka

Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]


Eguneraketa berriak daude