«Bertsolari on asko ahaztu ditugu finaletara iritsi ez direlako»


1992ko abenduaren 27an
Jon Enbeitarekin, txapelketa ondorengo errima zuzen eta erratuez
«Bertsolari on asko ahaztu ditugu finaletara iritsi ez direlako»
Arriagako bezperan hartu gaitu bere etxeko ganbara kutunean. Txapelak nahiz trofroak nonnahi. Bakailaoa prestatzen irabazitakoa omen politena. Gosariari heldu aurretiko solasaldian bere hainbat kezka bota ditu mahai gainean. Oso urduriere ez, lasaiago nahi baina. Abenduaren 20aren gainetik jardun dugu, gure buruak ondorengo egunean jarririk.
ARGIA. Bizkaia-Arabako Txapelketan aurten zerbait azpimarratu baldin bada gazteen parte hartzea izan da, kantitatez nahiz kalitatez. Uzta berezia jaso al da?
JON ENBEITA. Gauza berezia bada, baina Txapelketa honetako sorpresa ez. Konfirmazioa izan da, urterik urte egin den lanaren ondorioa. Orain giro polita dago, eta gainera, atzetik asko datoz.
A. Nola ulertzen duzu hainbeste gazte bertsolaritzara hurbiltzea?
J.E. Lehen gazteak bere sasoikorik ez zuen, eta gaur bere inguruan baditu eta askoz ere gehiago identifikatzen da. Bertsolaritza zer den irakatsi egiten da gainera, eta jendeak zenbat eta gehiago ulertzen duen are barrurago sartzen da.
A. Txapelletok gazte hauek ezagutarazi eta jendaurrera ekartzeko egokiak al dira?
J.E. Helburu hori betetzen dute maila batean. Beste modalitaterik sortzen ez den bitartean jendea ezagutarazteko beharrezkoak dira. Herri honetan gainera, jokoa eguneroko ogia da.
A. Ez al zairu Bizkaia-Arabakoa txikia geratu?
J.E. Handiegia, arrisku aldetik batez ere. Gazteek bertsoak ondo egiten dituzte, eta txapelketako egun batean edozer gerta daiteke. Euskal Herriko final batera lasaiago joaten naiz hona baino, zer galdu gutxiago eta zer irabazi gehiago dudalako.
A. Nola dakusazu Bizkaiko bertsolari gazte eta helduen arteko lotura?
J.E. Gazteak aipatu eta upatzen ditugu urtean zehar. Helduak edo zaharrak eurena egina daikate eta kategoria horretan aurrean dabiltza. Erdian edo dabiltzanak, finaletara iritsitakoak ala ahaztutakoak dira. Bertsolari on asko ahazturik daude. Euren akats bakarra ez gaztea ez zaharra eta finalistak ez izatea da.
A. Bertsolaritzaren gorakadan zer alde on ikusten diozu eta zertan zaude kezkati?
J.E. Gorakada guztiak, berez, onak dira. Jendeak gero eta gehiago ulertzen duela ikusten dut, gainera.
Alde txarra berriz, gazteak boom horretara hurbildu eta gero erretiratzen badira ikusten dut. Bestalde, bertsoa bera, inguruko espektakuluaren menpe geratzen ari den arriskua nabari dut. Ordenarik jartzekotan bertsoa lehenik eta espektakulua bigarren mailan utzi behar da.
A. Jendea gehiegi ohitu al da ikuskizunaren bitartez barre egitera?
J.E. Ez dakit ohitu den edo ohitzen ari garen. Bertsolaritza horretara mugatzen bada kalterako izango da. Argi gorria piztu behar dugu. Gai jartzaile, antolatzaile eta bertsolariekin hitz egin eta ea jaialdien eraketan ondo goazen azter dezagun.
A. Duela gutxi Bertsolarien Elkarteak kezkarik plazaratu du bertso saioetako jardunak betikoez osatzen direla eta aukera berriak sortzeko asmoz. Ez dakit zeure burua klub horren baitan ikusten duzun. Soluziorik ba al duzu egoera honen konpontzeko?
J.E. Ni ez nago klub horretan.
Asko egiten du telebista berak, jendeak ikusten duena hartzen du eta horrek badu eraginik. Martxa hori ona da baina akatsa da martxa horren inguruan beste batzuk geldirik geratzen direla. Telebistako bertso onen bilduma sei edo zortziren inguruan osatzen da. Soluzioa beste bertsolari batzuk sartu eta telebistaren eragina baliatzea litzateke. Seiko taldea izan beharrean hemezortzikoa izatea. Azken batean bidea bertsolariak ezagutaraztea behar luke.
Ez dut uste Euskal Herrian hamar bakarrik direnik bertso onak botatzeko gai. Lau estereotiporekin gabiltza, besteak baztertuz. Hogei estereotipo sortu behar dira.
A. Epe laburrean aldaketarako aukerarik ikusten al duzu?
J.E. Zaila da, baina ez dut uste aldaketa hain traumatikoa izan daitekeenik, edo etxea goitik behera bota behar denik; lehenengo gela bat aldatzen da eta gero beste bat.
A. Patziku Perurenak duela gutxi gipuzkoarrak zilborrari begira aritzen direla aitatzen zuen. Zer diozu?
J.E. Errealitatez, bertsolaritzaren enborra izan da Gipuzkoa; bertsolari izateko giro naturala egina du eta historian oso mimatua izan da zorionez. Pribilegio egoera horrek ez du ixtera eraman behar, ordea. Alegia, Gipuzkoan loreak ia berez irteten badira, irteten ez diren landa horietara jo eta hazia erein.
A. Zure larrutan diskriminaziorik ezagutu al duzu?
J.E. Beharbada giputza izan banintz beste zerbait izango nintzateke. Ez dut batere erraza izan, batez ere Gipuzkoan sartzea. Bizkaitarra izateak lan gehiago eman dit.
A. Bertsolaritzan bizkaiera baztertua dagoela esan izan da, ez dela egiten. Nola ulertzen da hori?
J.E. Hori aurrekoarekin lotuta dago. Giputza Bizkaira etortzen bada, bertsotan gipuzkeraz egiten du eta ez da ezer gertatzen. Gipuzkoan bizkaieraz egiten bada berriz... Beharturik geunden bertsolariak izateko gipuzkeraz egitera edo batuaz. Giputza ez da sentitu bizkaiera ikastera behartuta eta alderantziz bai, eta horrek azkenean mesede egin digu, guri bederen, euskara aberastu dugulako.
J.J. petrikorena
46-47


GaiezKulturaBertsolaritTxapelketakAraba-Bizka
GaiezKulturaBertsolaritBertsolariaENBEITA2
PertsonaiazENBEITA2
EgileezPETRIKOREN1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude