«Adarjoleak azkenean jota geratzen dira»


1992ko abenduaren 27an
Amaia Moral, «Ordu txikiak» irratsaioko 'sorgina':
«Adarjoleak azkenean jota geratzen dira»
ARGIA. Iragana, oraina eta etorkizuna irakurtzen al dituzu?
AMAIA MORAL. Ez, arazo bati buruz galdetzen didate eta horren inguruan jarduten naiz.
A. Nola egin daiteke lan soilik ahotsaren erreferentziarekin?
A.M. Ez dakit, normalean deitzen dutenen ahotsa entzuten dudanean, beraiek ezer esan baino lehenago badakit nondik joango den galdera; osasuna, amodioa, dirua... Nahi gabe igertzen dut.
A. Nortzuk deitzen dute gehiago gizonezkoak ala emakumezkoak?
A.M. Gehienbat emakumezkoak hots egiten dute, baino gizonak ere ez dira atzean geratzen.
A. Zein gaitaz galdetzen da gehien?
A.M. Lana edo ikasketak, amodioa eta osasuna. Jende gutxik galdetzen du diruari buruz.
A. Igertzen al da norbaitek adarra jotzeko deitzen duela?
A.M. Batzuetan bai, baina gero jota gelditzen dira.
A. Lantzen al duzu beste teknikarik tarot-az aparte?
A.M. Eskuarena. Baina, eskua irakurtzeko aurrez-aurre egon behar da pertsonarekin.
A. Deitzen dutenek gauza hauetan sinesten dute?
A.M. Batzuek hasieran ez, baina gero harrituta gelditzen dira.
27


GaiezGizarteaientziaientzi Par
PertsonaiazMORAL1

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude