"Kultura behar dugu salbatu modu batera edo bestera"


1991ko abenduaren 29an
Bertsolaritzaren alde egin duen lanarengatik, Bertsolarien Lagunak Elkarteak Emile Larre, euskaltzaina eta "Herria" aldizkariko zuzendaria omenduko dute.
Emile Larre, omenaldiaren ezustean:
"Kultura behar dugu salbatu modu batera edo bestera"
ARGIA.Nola sentitzen zara omendua izango zarela jakitean?
EMILE LARRE. Ez nuen sekula pentsatu. Uste dut bertsolaritzan, omenaldiak sariak bezala direla. Nere ustez, gainera, sariketak edo txapelketak injustizia handia dira. Ni maiz ibili naiz mahai buruan edo bertsolariekin, baina zer dakit nik bertso bat beste bat baino hobea den ala ez jujatzeko? Ez da pilotan bezala, pilotak marran edo marra azpian jo duelarik falta dela. Bakoitzak bere moduan jujatzen bait du, zuzen edo makur. Istilu asko izaten da Bertsolaritza Txapelketan, baina, behar dira, hala ere bultzada handia ematen dutelako. Bertso saio edo pilota partiduek ez dute jende asko bilduko baina, txapelketara aldiz, jende asko joaten da. Jendeak hori behar baldin badu eman diezaiogun. Horregatik, egin behar bada egin behar da.
A. Hala ere, pozik sentituko zara...
E.L. Bai, hori bai, baina nik ez nuen pentsatzen. Orain arte, hori, bertsolariekin egin izan da. Egundaino ez zen egin bertsozale eta bertso laguntzaileekin. Gauza bera gertatu zait pilotan; pilotariekin pelotari izan gabe eta bertsolariekin bertsolari izan gabe. Baina, horrela behar baldin bada, goazen!
A. Nola ikusten duzu bertsolaritza gaur egun?
E.L. Gu zoratuak gaude Hego Euskal Herrian gazteekin zenbat lan egiten den ikusirik. Lehenago, bertsolaria denborarekin egiten zen, izpirituaz ohituz; eta zaletasuna ere horrela etortzen zen. Orain berriz, dopatuak direla iruditzen zait teknika aldetik. Hala ere, horrek, gazteak bultzatu eta laguntzen baditu, zergatik ez? Xalbadorrek esaten zuenez dohaia eta lana behar dira. Gaur egun, Hego Euskal Herrian bereziki, bertso eskolak bultzatuz lan handia egiten da bertsolaritzaren alde. Hala ere, hau ez da nahikoa izango, beharko luke herrian ere segitu, eta arlo guztietan bezala orain profesionalizatzen edo artifizializatzen dira gauzak. Orain artifizialki egiten dira lehen naturalki egiten zirenak. Baina nolabait behar da bizierazi, iraunerazi. Kultura behar dugu salbatu modu batera edo bestera. Nahiz eta ahaleginak egin, Ipar Euskal Herrian kezka handian gaude. Xalbador eta Mattin izan genituen bi bertsolari handi eta ondoren hasi diren gazte batzuk laguntzen ditugu. Giroa hemen galdu zen eta hemengo bertsolariak 30 unetik gorakoak dira. Pozten naiz Donostian, omenaldia Hernandorenarekin batera izatea, hura bait dugu denen maisua, maisuen maisua, Ian handia egin zuena. Bestalde, Hego eta Ipar Euskal Herriaren artean harremanak izaten jarraitu behar dugu. Muga kentzeak ere lagunduko gaitu. Guretzat, Hego Euskal Herrikoak zarete orain salbabidea. Hala ere, bakoitzak badu bera baino ttipiagoaren beharra. Horrela behar dugu jarraitu.
Joxi Goikoetxea
53

Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Bertsolaria\LARRE1
Gaiez\Kultura\Bertsolarit\Ekitaldiak\Omenaldiak
Pertsonaiaz\LARRE1
Egileez\GOIKOETXEA7\Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude