Ander Gillenea: «Lan handia eskatzen du Funtzioak»


1991ko martxoaren 31n
Ander Gillenea, ETBko lankideari elkarrizketa
Ander Gillenea: «Lan handia eskatzen du Funtzioak»
Kamara aurre eta atzeko langileez osatu binomio funtsezkoaz sarri mintzatu izan gara atal honetan. Oraingoan, ixila bezain beharrezkoa den atzekalde horreteko baten txanda da. Donostiarra izatez, Miramomen grabatzen diren programa gehienetan parte hartu eta amets handiena argazkilaritza duen Ander Gillenearekin aritu gara.
ARGIA. Jose Luis Morenoren programa grabatzen ziharduzuela izandako istripuan egondako bat zara zu, hain gertutik ikusita susto ederra hartuko zenuen...
A. GILLENEA. Bai motel! Baina pasatu zait. Gainera, dagoeneko bi hilabete inguru badaramatzate plato hori berriz ere konpontzen eta dotorea utzi behar dutela dirudi.
A. Plato aldetik nahiko larri omen zabiltzate gainera, gauzak dexente arinduko dira orain itxita dagoen hori berriz ere zabaltzen denean...
A.G: Bai noski. Miramonen hiru plato daude momentu honetan grabaketak egiteko, handi bat eta bi txiki. Handian "Funtzioa" eta "Hau da A.U." bezalako programak grabatzen dira eta txikietan "Hitzetik Hortzera" esate baterako. Batzuk plato handia eskatzen dute dekoratu eta montai aldetik baina beste batzurentzako nahikoa dira beste txiki horiek. Dena den, ez da kalterako izango noski beste handi hori ostera martxan jartzea.
A. Medio aldetik ere ez omen zabiltzate ondoegi, zer moduzko medioekin aritzen zarete lanean?
A.G. Beste telebistak ez ditut ezagutzen eta ezingo nizuke esan. Ni bakarrik argi kontuetaz mintza naiteke eta alde horretan ezin da esan behar handirik dugunik, fokoren baten beharra edo beste. Medioak baino jende gehiagoren beharra dago akaso.
A. Miramonen grabatzen diren saio gehienetan diharduzu laguntzaile tekniko lanetan, zeintzuk dira bertan grabatzen diren saioen artean lan gehiena ematen dutenak?
A.G. «Funtzioa» zalantzarik gabe. Zuzenean grabatzen denez ondo egiten ahalegindu beharra izaten delako eta egun berean montatu eta desmontatu beharragatik. Lan handia eskatzen du "Funtzioa"k. Bestalde, ez badirudi ere, «Bilin Bolonka» bezalako saio batek lan handia eskatzen du ere, makina bat gauza txiki bait dira bertan egin beharrekoak. Errazenetakoa «Kalejira» da, telebistan ikusita bestelakorik ematen badu ere.
77


GaiezKomunikabidTelebistaETBTeknikoak
PertsonaiazGILLENEA1
EgileezAZPILLAGA2Komunikabid

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude