Maskarada: «Antzerkia kalera atera nahi dugu»


2021eko uztailaren 19an
Maskarada: «Antzerkia kalera atera nahi dugu»
ARGIA. "Marxkarada"ren arrakastaren ondotik, zeintzu dira urte berrirako zuen proiektuak?
MASKARADA. Luze joko du oraindik gure azken lanak. Izan ere, erdarazko bertsioa egiteko asmoa dugu Estatuko zirkuitu zailean sartu ahal izateko eta Euskaditik kanpo ere gure izena ezaguna izan dadin.
Buruan darabilgun proiektua Lekeition herriko jendearekin produkzio berria egitea da, kalean bertan, uztaileko jaiekin batera. Zarautz eta Zumaian burutu diren herri-antzerkien modura.
Urte amaierarako, berriz, Kukubiltxo taldearekin batera, esperientzia berriari ekin nahi diogu, hots, bi taldeen arteko koprodukzioari, "Malintxe madarikazioa". Ertameriketako mitoaren izenpean, lan amankomun honen bidez euskal antzerkigintzari dimentsio berria emateko eta honelako iniziatiba interesgarriak bultzatzeko.
PATXI SARRIEGI RITXI LIZARTZA
57


GaiezKulturaAntzerkiaTaldeakMASKARADA
EgileezLIZARTZA2Kultura
EgileezSARRIEGI1Kultura

Azkenak
Lan mundua euskalduntzeko ere Herri Akordioa

Lan munduaren euskalduntzea euskararen normalizazio-prozesuaren erronka nagusietakoa dena diagnostiko partekatua da euskalgintzan eta eragile euskaltzaleon artean. Hamarkadatan belaunaldi berriak euskalduntzen egindako inbertsio guztia (hor ere egiteko asko geratzen dela ahaztu... [+]


2024-05-17 | UEU
37 euskal ikertzailek hartu dute parte Txiotesia7 lehiaketan

37 euskal ikertzailek hartu dute parte asteartean Txiotesia7 lehiaketan. Mastodon eta X/Twitter sare sozialetatik zabaldu zituzten beren ikerketa lanak, euskaraz.


Estatuaren indarkeriaren biktimei aitortza ekitaldia eginen die Nafarroako foru gobernuak

Maiatzaren 30ean eginen dute Estatuaren eta eskuin muturraren indarkeriaren biktimen aitortza ekitaldia, Baluarten. Biktima zehatzei egiten zaien molde honetako lehen ekitaldi publikoa izanen da, eta 2019ko legearen babespean gauzatuko da.


Gose greban hil da Thailandiako monarkiaren aurkako preso politiko bat

28 urteko Netiporn Sanesangkhom preso politiko thailandiarra hil da asteartean, gose greban 110. egunbete dituenean. Urtarrilean atxilotu zuten eta epaiketarik gabe zeukaten gatibu. Monarkiaren aurkako irainak egin izana egotzi zioten, 2020an eginiko protesta batean parte... [+]


Eguneraketa berriak daude