Txema Ramirez: "Informazioa asko homogeneizatu da"


1990ko irailaren 30an
Txema Ramirezi elkarrizketa.

Txema Ramirez: "Informazioa asko homogeneizatu da"
ARGIA. Nolatan heldu zenion lan honi?
T. RAMIREZ. Kezka sortu zitzaidan hauteskundeetako emaitzak ikusterakoan. Medio bakoitzean tratamendu ezberdina jasotzen zuela alderdi bakoitzak. Hauteskundeak amaitu eta berehala sartu nintzen horretan buru-belarri. Sei-zazpi bat hilabete pasa nituen datuak jasotzen. Egunez egun, zentimetroz zentimetro... Gero gorputz teorikoa hautatu beharra neukan, Kayser-en metodologia eta beste teoriko batzurena kontutan hartuta metodologia propio bat osatzeraino.
A. Egunkari abertzaleak, navarristak eta españolzaleak bereizten dituzu lanean.
T.R. Interesgarria da ikustea medioen konzentrazioa nola dagoen Euskal Herrian. 'El Diario Vasco' eta 'El Correo Español'en artean zabalkundearen %60a biltzen dute bien artean bakarrik.
A. Zergatik españolek hainbesteko arrakasta?
T.R. "El Correo" fenomenoa aipa daiteke. Transizio garaian 'La Gaceta del Norte' zen gehien saltzen zuen egunkaria. Laurogeitapiko mila ale. 'El Correo' esparru ideologiko berean zegoen nahiz eta gutxiago saldu. Zer gertatu zen? 'La Gaceta'ko zuzendaritzak joera erabat itxia hartu zuen eta 'El Correo'n, Jabier Ibarra hil eta gero, ireki egin zen neurri batean, errealitatera gehiago egokituz. 'Diario Vasco'rekin ere antzeko zerbait gertatu zen. 'La Voz de España' zen Gipuzkoan gehien saltzen zen egunkaria eta itxi egin zuten hau bestearen mesedetan.
A. Honekin batera beste lan bat ere egina duzu, 'Albisteak baloratzeko sistema kuantitatiboa'.
T.R. Ez dauka zer ikusirik aurrekoarekin. Metodologiaz eta ezberdina da, baina oso interesgarria da lan hau prentsa bulegoetan eta erabiltzeko. Horrek aukera ematen dizu kuantifikatzeko prentsaurreko baten islada egunkari ezberdinetan. Oso erraz egin daiteke horren arauera.
A. Eta orain tesia prestatzen ari zara. Zein da tesia?
T.R. Nire tesia azken lan horren ildotik doa. Prentsa bulegoen eragina gaurko sistema komunikatiboan. Ze, azken hamarkada honetan toki guztietan sortu dira prentsa bulegoak: instituzioetan, alderdietan, herri mugimenduan... Horrek ere ondorio oso zuzenak ekarri ditu informaziora. Informazioa asko homogeneizatu da. Kazetariak prentsa bulegoak iturri bezala identifikatzen ditu. Instituzioetan daudenez legitimitatea daukate... Eta informazioa ez da kontrastatzen.
Ikerketa diferentea da. Bi zati dauzka: alde batetik, aportazio teorikoarena, nahiz eta gutxi egon dagoena atera, eta bestetik, ikusi orain 10 urte instituzioei buruz argitaratzen ziren albisteetatik zeintzuk zetozen prentsa-bulegoetatik eta oraingoekin alderatu. Hor ikusiko da eragin hori zenbatekoa den eta azkenean albisteak dagoen status quoa legitimizatzen duela.
Joxe Mollarri
14

GaiezPolitikaEuskal HerrBozketakHauteskunOrokorrak
PertsonaiazRAMIREZ1

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
2024-04-30 | Gedar
Pertsona afroamerikar bat erail du Poliziak AEBetan, belaunarekin lepoa estutu ostean

Istripu batetik ihes egin zuela aitzakiatzat hartuta, taberna batera sartu, lurrera bota eta buruz behera lotu zuten poliziek 53 urteko gizona. Zortzi minutuz izan zuten lurrean.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude