Utikan: "Gustokoena dugun soinua atera dugu orain artean"


1989ko azaroaren 19an
Utikan musika taldekoekin elkarrizketa.

MAKETA-DUN TALDEAK EZ DITU INORK GELDI ERAZIKO (7)
Utikan: "Gustokoena dugun soinua atera dugu orain artean"
Oraindik oso gazteak badira ere, 15-18 urte bitartean, duela bost urte hasi omen ziren musika jotzen. Taldeko partaide batzuk ospa egin eta berriz entsaiatzen hastekoak dira, baxu eta bateria berriekin. Gabonetarako maketa berria grabatu nahi dute, "ze bestela bukatuta gaude".
Aspermenari aurre egiteko ikastolatik irtetean musika jotzen hasi ziren, ideia handiegirik ez bazuten ere. 'Orion' deitzen zen taldea, eta kitarra klasikoaz eta kubo batzurekin egindako bateriaz bertsioak jotzeari ekin zioten,
"poperoak, ezer seriorik ez; musika oso kutrea, genekiena jotzen genuen, Rolling...".
Garai hauetan denetarik entzuten bazuten ere, euskal rock erradikala indarrean jartzean hemengo taldeak gustatu zitzaizkien. Lagun batekin instrumentoak jotzen ikasi,
"akorde pare bat baino ez"
eta piskanaka ekipoa erosi ondoren taldea ganoraz hartzea erabaki zuten, izena ere aldatuz. 'Utikan' sortu eta Gipuzkoan zehar aritu izan dira,
"hemengo giroak eragindako masika eginaz".
Ska eta punkaren inguruan
Maketa orain bi urte grabatu zuten 'Musikarte'n, beraiek sortutako kantekin, ska eta punka tartekatuz. Estiloa nahiko mugatua da, akordea-estribiloa-akordea egitura errepikatuz,
"eta horrela egin dugu ez konplikatzeagaitik, baina gehien gustatzen zaigun soinua atera dugu orain artean".
Berriki ordea partaide batzuk 'Utikan' taldea utzi dute, beste musika mota bat egiteko;
"gauzak nahiko garbi geneuzkan, beraiek hardcore egin nahi zuten eta geuk aurreko estiloarekin segi".
Hala ere, añorgatar hauek ondo konpontzen dira elkarrekin, eta ekipoa txandatuz ibili dira entsaiatzen.
Musika landuagoaren bila
Arkaitzek eta Rafak jarraitu zuten 'Utikan'en, eta Beñat baxua eta Trepi bateria fitxatu berri dituzte. Taldea osaturik entsaioei eusteko asmotan dira,
"eta ziur musika aldatuko dugula, ze jende nahiko ezberdina gara. Hauekin ideia berriak sortuko dira eta gogor entsaiatu behar dugu; ea zer ateratzen den".
Baxu berria nahiko skatikoa omen da, eta hortik bidera daiteke hain gaztea ez den gazte talde honen musika. Musika landuagoa egin nahi dute,
"ze orain arte akorde berdinak erabili ditugu",
eta giroa zaila badago ere, beren esku ikusten dute aurrera ateratzea.
"Lehenik piloa entsaiatu behar dugu, eta musika ona joz aurrera egiten badugu, nik uste aktuatzeko eta deituko gaituztela".
Aurrera egiteko ordea ezinbesteko ikusten dute partaide berriekin maketa grabatzea;
"ez dakigu ze dirurekin, baina gabonetarako grabatu nahi dugu".
Letra nahiko sinpleak egin izan dituzte, zerbaiten alde ala aurka; Ximaurraren bertsio bat dute, 'Gazte talde bat gara', gazteriari buruz,
"baina musika bezala letrak gehiago landu nahi ditugu, agian kanta luzeagoak eginaz".
Honetatik ezin dutela bizi ikusi arren, taldeko gehienek ez dute lanean hasteko gogorik, eta oraingoz musikari eutsiko diote.
"Helduko da agian lana eta taldearen artean aukera beharreko garaia, baina espero dugu horretarako urteak pasatzea; oraindik gazteak gara".
XABIN MAKAZAGA
51

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakUTIKAN
EgileezMAKAZAGA2Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude