"Susmoa dut zentait autore zahar oso azkar hilobiratu ote ditugun"


1989ko irailaren 17an
Joxe Austin Arrietari elkarrizketa.

"MINTZOEN MINTZAK", JOXE AUSTIN ARRIETAK KALERATU BERRI DUEN 3. POESIA LIBURUA
"Susmoa dut zentait autore zahar oso azkar hilobiratu ote ditugun"
Zazpi liburu dira dagoeneko Arrietaren lumatik agertutakoak, poesiazkoa azkenengoa, duela urte bete edo burutu zuena eta "Mintzoen mintzak" izenburupean Elkar etxeak oraintsu ekarria. Euskal poesigintzari erreferentzia frango egiten dator, hala molde zahar nola berriari.
Zumetaren ilustrazio batez apaindutako 115 orrialdetako liburua dugu "Mintzoen mintzak". Iragan mendeetarik abiatu eta Axular eta Lizardirekin batera, Artze eta Juaristiren erreferentziak irakur daitezke besteak beste, euskal poesiak urteetan zehar eman duena nolabait gogoratu asmoz.
Euskal poesigintzaren inguruko jorraketa sakona entseiatu du Joxe Austin Arrietak, nolabait ere zenbait autore zaharrekiko, batipat Lizardirekiko, maitasuna agertzen duelarik. Halaber, poesiaz sentimendu frango azal daitezkeela azaldu nahi izan du idazle donostiarrak burutu berri duen lanarekin, gai politikoak ere barne direlarik.
ARGIA.–Zein izan da liburu hau gauzatzeko jarraitu duzun bilakaera?
J.A. ARRIETA.–Liburu hau bi kolpetan egina dago, orain dela bi urte bata eta igaz bestea. Aipaturiko bigarren kolpe honetan dexente aldatu nuen hasierako asmoa, poema mordo bat errespetatu baldin badut ere, berri asko gehitu dudalarik. Gerora aipatuko dugun "Mintzo zaharra" eta "Mintzo berria"ren arteko egituraketa bigarren garai honetakoa dugu.
A.–Liburuan zehar egiten dituzun euskal literaturarekiko erreferentzi ugariekin, poesiak nolabaiteko ordenamendu bat behar duela esan nahi duzu?
J.A.A.–Idazle guztiek saio edo liburu berri bat gauzatzeko orduan beti ere erreferentziekin jokatzen dugu, literatur erreferentziei buruzko birkokaketa bat hain zuzen ere. Behar bada liburu honetan aurrekoetan baino nabariago da jokaera hau.
A.–Zer dela eta da joera hau hain nabaria?
J.A.A.–Gure ziklo poetikoetan zenbait autore zahar oso azkar hilobiratu ote ditugun susmoa dut, eta ni Lizardiano peto petoa naizenez, Lizardiren berrirakurketa bat, birkokaketa bat burutu dut.
A.–Nola azalduko zenuke liburuaren zatiketa?
J.A.A.–Aintzin solasa delako lehen zatian, hitz poetikoaren betiko bilaketa, norberaren barrunbeetara bueltatze bat gauzatzen da; ixiltasunetik hitz poetikoaren sorreraren fenomenologia txiki bat egiten da.
Mintzo zaharrak dena delako honetan, gure tradizio poetiko zaharraren, edo ez garaikidearen (nahi baldin bada), errepaso bat dago, nere buruaren kokatze bat. Poesiaren basoaren barrenako gorabeherak lirateke hauek, lupaz edo konplizitatez irakurriz gero aipamen guztiak identifika daitezkeelarik.
A.-"Mintzo berria" delakoaren barruan jokaera ezberdina azaltzen duzu zenbait autorekiko, batzuk maitekiroz eta beste batzuk gorrotoz.
J.A.A.–Poesia ere, zergatik ez, izan daiteke polemikarako, liskarrerako barrunbe bat. Badakit zenbaiti ez zaizkiola egokiak iruditzen egiten ditudan gorabehera horiek, baina nere ustez poesia errealitate mota guztietara iritsi daiteke, eta bide hau jorratuz, terreno ezberdinetara ailatzen saiatzen naiz. Zenbait poemen bitartez kokapen ideologikoa ere ematen da, ez soilik estilistiko edo literarioa.
A.–Bai, aipaturiko erreferentzi literarioez gain, beste hainbat erreferentzi ere badakarzu: Mikel Laboa, Txomin Iturbe...
J.A.A.–Badaude sinbolo batzuk, bakardadetik poemagintzaren esparru teknikotik harantza piskanaka hedatuz doazen zirkulo konzentriko batzuk, errealitatea besarkatu edo birkokatu nahian, eta zirkulo konzentriko horietan nere era guztietako sentimentuetara ailegatzen naiz; sentimentu horien artean atal bat, inolaz ere erriprimitu nahiko ez nukeena, erreprimituko banu ideologia dominanteari amore emango bait nion, abertzaletasunarena da. Poesia azken finean, danetarako hurbiltze bat da.
A.–Eragin nagusienak aitortuko al dituzu hala ere?
J.A.A.–Euskal poesia zale den irakurle euskaldunak segituan atzemango duen bezala, bi dira erreferentzi nagusiak : "Etiopia"ren aipamena batetik eta "Marinel Zaharrak" eta "Marginalia"ren irakurketak eragindako gogoeta eta jarrera hartze literario, ideologikoaren inguruko gogoeta. Baina ez hizkera politiko baten bitartez, baizik eta poesiaren beraren bitartekoekin hurbiltze edo jarrera hartze bat.
A.–Erabilitako hizkuntz poetikoari dagokionez, nola lortu duzu 'mintzo zaharra' eta euskara 'modernoaren' arteko oreka?
J.A.A.–Ez dakit orekarik ba ote dagoen, baina nik uste dut bai nigan eta bai beste lankide askorengan hizkuntzaren kalitatearekiko ardura zentrala dela ezinbestekoa. Zuk aipatu duzunari dagokionez, bi hizkuntza mota horien arteko nahasketa, segun eta zein den erreferentzia, are nabariago da, askotan XVI. mendeko bizkaiera zaharra gaur egungo edozein poetak erabiltzen duen hizkuntzarekin nahasirik azaltzen bait da. Dena den, hizkuntza mota guztiak erabili daitezkeela deritzot, unean unerako hizkera berria egokituz.
A.–Konposaketa teknikei dagokienez, ugaritasuna da nabariena: hitzjokoak, bertso libreak, prosa, tipografia desberdinak, collageak...
J.A.A.–Nik neuk ere orain hitz bitan esateko ez dakit gogoratuko dudan zein izan zen erizpidea, baina arrazoia duzu, denetarik dago. Dena den konstante bat mantentzen saiatu naiz, hizkuntza beraren sonoritatea hain zuzen ere. Ikuspegi horretatik sartuko lirateke, hitzaren beraren erakarpena, hitzen durundioen arabera eginiko hitzjokoak... Azken batean poesia badakigu zer den, zehazki definitzen ez bal din badakigu ere; nik beti pentsatu izan dut poesia literatur generorik mastikagarriena dela, ozenki irakurtzeko egina, aipaturiko durundioetaz gozatzeko.
A.–Beharbada ugaritasun honek liburuaren osotasuna zertxobait puskatzen du?
J.A.A.–Badago nolabaiteko bilakaera bat, aukeraketarako hurbiltze bat badago. Baina gorabeherak baldin badaude ere, ez naute gehiegi kezkatzen, nere ustez liburuak nolabaiteko haria bait du, egiturazko batasuna baduela deritzot. Hari horretan elementu ezberdinak jartzeak ez nau horrenbeste kezkatzen, barruko gogoetaren hari baterakoia puskatzen ez duen bitartean behintzat.
MIKEL ARRIETA
Idezleak dituen literatur erreferentziei buruzko birkokaketa egiten saiatu da. Nagusien artean, "Etiopia", "Marinel zaharrak" eta "Marginalia" aipatu dizkigu.
Joxe Austinen aburuz, poesiak errealitate mota guztietara heldu beharko luke, eta polemika eta liskarretarako barrunbe gisa ere aurkezten dizkigu bere liburuko zenbait pasarte.
64-65


GaiezKulturaLiteraturaIdazleakARRIETA3
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaPoesia
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakLiteratur
PertsonaiazARRIETA3
EgileezARRIETA4Kultura

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


Eguneraketa berriak daude