J.A. Herrero: "Urtean 20 filme on ikusiz gero, balantzea baikorra da"


1989ko irailaren 17an
Donostiako Zinemaldiko hautapen batzordeko kidea den J. A. Herrerori elkarrizketa.

J.A. Herrero: "Urtean 20 filme on ikusiz gero, balantzea baikorra da"
Kresalako zine-klubeko zuzendari izatetik, 79ean zinemaldiko hautapen batzordeko kidea izatera ailegatutako 41 urtetako donostiarra dugu J.A. Herrero. Ordundik hona ehundaka pelikula ikusiak ditu, urtero zinema emaitza bikainena Donostiako jaialdira ekartzeko asmoz
ARGIA.–Nola gauzatzen da hautapen batzordearen lana?
HERRERO.–Lana bikoitza litzateke, urritik otsaila bitarteko hilabetetan burutzen dena, eta hortik aurrerakoa. Informazio bilketa da aipaturiko lehen etaparen funtsa, oraindik filmeak ez bait daude ikusgai. Benetako hautapen lana, otsailetik aurrera gauzatzen dena da, herrialdez herrialdeko pelikula ikusketaz hain zuzen ere.
A.–Zenbat pelikula ikusten dituzue urtean zehar?
H.–Batzordean lau kide izanik, zehazki hautapenerako 450 bat filme ikusten ditugu bakoitzak, lauetarik bik pelikula guztiak ikusten ditugularik; beraz orotara 850 bat filme ikusten ditugu.
A.–Hautapena egiteko orduan, zein dira erabiltzen dituzuen erizpideak?
H.–Zinemaldiaren arauek asko murrizten dute hautapena, gainontzeko jaialdietan aurkeztu gabeak, urtekoak, fikziozkoak, 35 mm.takoak... izan behar bait dute filmeak. Geratzen den esparruaren barruan, interesgarrienak, zirrara sortzen dutenak hautatzen saiatzen gara.
A.–Kriterio geografikoa kontutan hartzen al duzue?
H.–Printzipioz ez, baina nazio berdin batetako filme kopuru handi baten presentzia ekiditen saiatzen gara. Dena den, ez gara nazio guztietako filmeak ekartzen saiatzen, kalitatearen araberako hautaketa egiten dugu.
A.–Zinemaldiaren gaia alde batetara utziz, nola ikusten duzu zinemaren gaur egungo egoera?
H.–Interesgarria suertatzen den filmeen bataz bestekoa nahiko txikia dela esan daiteke. Kalitate eskasa duten pelikula kopurua bikainak suertatzen direnak baino ugariagoa da. Urtean zehar interesgarriak diren 20 filme ikusten baldin badituzu, balantzea baikorra da, txarrak direnak ahaztu egiten bait dira.
A.–Eta euskal zinemari dagokionez?
H.–Euskal zinemaz hitz egin daitekenaren leloa aspaldidanik datorren leloa da. Neri egokiago iruditzen zait euskal filmeez hitzegitea. Gauza orotan gertatzen den bezala, urte hobeak eta txarragoak daude. Aurtengoari dagokionez, ez dut uste txarrena denik, baina ez gara ere baikorregi azaldu behar.
MIKEL ARRIETA
59


GaiezKulturainemaLehiaketak
GaiezKulturainemaBesteak
PertsonaiazHERRERO2
EgileezARRIETA4Kultura

Azkenak
Aroztegiko epaiketaren kronika (bosgarren eguna)
Frogarik gabe, zigor eskaera gogorra auzipetuen gainean

Fiskalak eta akusazio partikularrak zazpi auzipetuen zigor eskaerak berretsi dituzte, 46 hilabeteko kartzela zigorra eta 56.000 euro enpresei egindako kalteen ordain gisa. Auzipetuen abokatuek absoluzioa eskatu dute. Epailearen eskuetan geratu da erabakia.


Arabako zentral fotovoltaikorik handienari baimena eman dio Espainiako Gobernuak

231.000 panel jarriko dituzte, Arabako hego-mendebaldeko ehun hektareatan zehar: Armiñonen. EUskal Herriko bigarren eguzki parke handiena izango da.


2025-05-23 | Gedar
Preso politikoei harrerak egitea debekatzen saiatuko dira berriz Espainiako Estatuan

PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.


2025-05-23 | ARGIA
Arantxa Tapia fitxatu duen enpresak diseinatuko du Jaurlaritzaren mila milioi euroko inbertsioa

Maiatzaren 22an EAEko Legebiltzarrak mila milioi euro zorpetzeko lege proiektua onartu du “zientzian, teknologian, enpresan eta industria sektorean eragiteko”. Naiz hedabideak jakitera eman duenez, Eusko Jaurlaritzak KPMG Asesores SL enpresari eskatu dio plana... [+]


2025-05-23 | Irutxuloko Hitza
Aldi baterako alokairu kontratuen “iruzurra” salatu du Donostiako Stop Kaleratzeakek

Donostiako Parte Zaharreko maizter batek 11 hilabeterako alokairu kontratua bost urterako legezko kontratu bihurtzea lortu du.


Netanyahuk dio ‘Palestina askatu’ dela gaur egungo ‘Heil Hitler’

Washingtonen Israelek duen enbaxadako bi langile tiroz hilda agertu eta gero egin ditu adierazpenak Netanyahuk. Israelgo Gobernuak zuzenean lotu ditu Washingtongo erasoak eta  Europako zenbait gobernuburuk Gazako sarraskiaren aurka egindako adierazpenak.


Seaskaren baliabideak emendatzeko eskatu diote Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko parlamentariek

Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]


Eibarko Udalak jai batzordeari jarritako oztopoak salatu dituzte

Eibarko San Juanetara begira, Eibarko jai batzordeak udal-gobernuaren eta alkatetzaren aldetik jasotzen ari duen jarrera salatu du. JHH Jaixak Herrixak Herrixandakoak batzordeak luzatu proposamenak "arrazoirik gabe" errefusatu dituztela deitoratzeaz gain, Udalak... [+]


2025-05-23 | Elhuyar
Ipar globaleko konpainia gutxi batzuk dira baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazken arduradun nagusiak

Ehun konpainia multinazional baino ez daude baliabide naturalen erauzketarekin lotutako gatazka guztien % 20aren atzean, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak egin duen ikerketa baten arabera. Ikerketak agerian utzi du iparralde globaleko herrialdeetako konpainiak baliabideez... [+]


“Arau askorekin jaten ikasten badugu, agian ez ditugu gorputzaren beharrak nabarituko”

Mireia Centeno Gutierrez psikopedagogoak haurren elikaduraren inguruko zenbait gako eman ditu; hala nola jatera behartzeak eta jakiak debekatzeak dituen ondorioak aipatu ditu.


Aroztegiko epaiketaren kronika (laugarren eguna)
Taldean erabakita, dena era baketsuan egin zutela esan dute auzipetuek

Ostegunean auzipetuek deklaratu dute, eta haien adierazpenetatik honakoa laburbildu liteke: Lekarozko plazan edo akanpadan biltzen ziren herritarrek taldean erabakitzen zuten zer egin; oro har, obren eremura joan eta makinen aurrean era pasiboan jarri.


Eguneraketa berriak daude