Vaclav Havel txekiarra antzerkilari disidentea


1989ko uztailaren 30an
Vaclav Havel antzerki idazle txekiarrari elkarrizketa.

Vaclav Havel txekiarra antzerkilari disidentea
54 urteko Vaclav Havel txekiarraren obrak Berlin, London, Paris edota New York-en jokatzen dira egun. Antzerkiak idazten ditu... edota idazten zituen, egun okupatuegi bait dauka politikak.
–Denbora luzean ez duzu ezer argitaratu. Zure disidentzia lanak denbora dena jaten al dizu?
–Ez daukat idazteko denborarik. Jokatzen dudan paper politikoak lan militante handia eskatzen dit, bisita mordoa. Sortu ahal izateko Praga utzi eta nire datxan sartu behar naiz. Han ere ez naiz gauza ez eta artikulu labur bat idazteko ere. Udazkenean hasi nuen obra bertan bera utzi nuen. Urtarrilean gartzelaratu ninduten eta lau hilabete pasa ditut, beste egonaldi batzutan baino konfort handiagoz.
–Ez al zara zerorri zeuk askotan eskenaratutako militante sinboloaren preso bilakatu?
–Arrazoia duzu hori azpimarratzerakoan bilatu gabeko egoera kontraesankorrean jauzitako idazlea nauzu. Nire profesioa idazle izatea da. Ezin dut besterik izan. Baina kulturgintza guztia itota dagoenez Txekoslobakian, dena politiko bilakatzen da. Areago idazketa. Egia hitzez idaztea Estatuaren mezuaren aitzinean. Obra batek botere totalitario bati kontrajarritako jendearen eritzia agertzen duenean, egilea ardura berezi batez zamaturik kautsitzen da nahigabe bada ere.
–Txekeraz besterik ez duzu idazten, eta duela hogei urtetik hona, debekaturik zaude zure herrian. Ez al da beste zama bat?
–Ez da guztiz egia esatea nire testuak ez direla ezagutzen Txekoslobakian. Samizdat moduan agertzen dira edota mendebaletik txekeraz emititzen duten irratietan irakurtzen dute. Askok eta askok entzuten dute. Nire obraren hizkera ahozkoa da erdia, idatzizkoa beste erdia. Baina benetazko handikapa ez da txekeraz idaztea. Ni naizen dramaturgo horrentzat okerrena eskena txekiarretan ezin antzeztu ahal izatea da. Antzezlan bat ez da nobela: eskanaratzen ez den bitartean ez da, ez dago.
-Aipatu dituzun zailtasun guztiak kontutan hartuta ere ez duzu Txekoslobakiatik irten nahi, ez herbesteratu moduan, ez eta egun batzutarako ere. Zergatik?
–Txekoslobakiatik ateraz gero ez ninduteke sartzen utziko. Herbestea ez da nire aukera. Ez deritzot gaizki Milan Kundera eta Milos Forman atzerrian bizitzeari. Ni ordea 'txekiar pelma' –guk diogun moduan– horietako bat naiz. Juduak, armeniarrak eta poloniarrak ez bezala ez nintzateke moldatuko. Uste dut nire ama-hizkuntza nire amaren herrian baino ezin ahalko nuela erabili.
J.M. HERITZ
63


GaiezKulturaAntzerkiaIdazleak
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakHAVEL1
PertsonaiazHAVEL1
EgileezHERITZ1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude