M. Orbe: "Euskal kulturak faborezko tratua behar du"


1989ko uztailaren 30an
M. Orberi elkarrizketa

M. Orbe: "Euskal kulturak faborezko tratua behar du"
ARGIA.–UEU eta UPV dikotomiatik atea, zertan da euskal unibertsitate barruti bakarraren afera?
M. ORBE.–Orain zenbait urte gauza asko bezala esango nuke unibertsitate girotik kaleratutako arazo bat dela. Barrutiaren bidez pentsatzen zen zenbait unibertsital arazo bideratu zitezkeela; halako esparru edo fronte zabal bat zeguen honen inguruan eta azken urteetan isildu egin dena bai unibertsitatean bai kalean. Beharbada nire ustez badago hemen halako paralelismo bat beste zenbait arazoek izan duten bilakaerarekin.
Euskal Herriak eman duen egituratze bidean, zenbait gauza iadanik eginak daudela onartzen da. Komunitate autonomo eta Nafarroaren banaketa gauza egintzat hartzen da. Hor dago EHU-UPV eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa, biak onartzen dira barrutiaren arazoa ukitu gabe. Eta arriskutsua da, konformatu egin bait gara. Prozesu honen balorazioa ezkorra dela esango nuke. Nahiz eta esan gauzak ezin direla politizatu, onartu egin behar da politikak baduela eraginik, are gehiago gure herrian. Honezaz gainera, ez dut uste euskal kulturaren inguruan proiektu zabal bat badagoenik. Badira zenbait arlo, euskal batasunaren auzia pizten dutenak eta zokoratuak izan direnak. Beste ekintza batzu legez, UEU ere ez da baloratzen. Politikarien aldetik huts nabarmena da.
A.–Badirudi UEU UPVren apendize euskalduna dena, nolabait aurpegia garbitzen diola.
M.O.–Ez nuke definituko UPVren apendize bezala. UEUn egon da bilakaera bat. Lehen mementuan pentsatzen zen izan zitekeela euskal unibertsitatearen hasiera, geroztik hori ez du inork sinesten. UEU gabezi handi batetik sortu zen, eta orain beste egoera bat bizi du. Onartu egin behar da UPVk hainbat gauza egin dituela, baina ez dut ikusten proiektu orokorrik duenik; mementuko beharrei erantzutera mugatzen da. Alde honetatik, bai uste dudala UPVren gabeziaren erakusle bat dela, bi funtzio betetzen dituelarik: bata, UPVn ematen ez diren zenbait zerbitzu betetzea, eta bestetik, zirikatzea. UPVk onartu egin beharko luke UEUren lana eta ez arerio bezala ikusi.
A.–UEU eta "Cursos de Verano"ren artean dirulaguntza diferentzia bat bada...
M.O.–Egoera objetiboa uste dut iraingarria dela. Azken batean, gure egoeraren ispilu bat gehiago da: erdal kulturaren nagusitasuna alderdi guztietatik aipoiatzen da, dirulaguntzen banaketan argi erakusten duten bezala. Ez dut nik inola ere onartzen demokraziaren arrazoia erabiltzea, gehiengo eta gutxiengoaren arrazoia erabiltzea. Historia hor dago eta borondate minimo bat duenak ikusi behar du zapalkuntza eta egoera horri erantzuteko beharra. Euskarak, euskal kulturak eta euskal gizarteak faborezko tratua behar du, diskriminazio positiboa. Onartezina da kontrako diskriminazioa eta hori salatu egin behar da.
LOREA AGIRRE SABIN MAKAZAGA
54


GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
PertsonaiazORBE1
EgileezAGIRRE9Gizartea
EgileezMAKAZAGA2Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude