Irazabalbeitia: "Unibertsitatea eta lurraldetasuna"


1989ko uztailaren 30an
Irazabalbeitiari elkarrizketa.

Irazabalbeitia: "Unibertsitatea eta lurraldetasuna"
ARGIA.–Zertan ikusten duzu gaur egun euskal unibertsitate barruti bakarra?
IRAZABALBEITIA.–Gaia ahaztuta dago, piska bat zokoratuta, agian gure herriaren errealitate politikoak markatzen duelako eta epe laburrera hori lortzea ezinezko jotzen delako. Orain urte batzu borroka bat izan zen, EHU-UPVren sorreran, Nafarroa ere sartzeko, baita euskal instituzioen barruan kokatzeko ere, baina borroka hori galdu egin genuen eta uste dut etsitu samar gaudela. Egun, unibertsitatea eta lurraldetasunaren kontua aipatzen dugun bakarrak UEUkoak gara, eta beharbada geuk ere oso gutxitan. Ez Hegoaldeko lau probintzietarako, garai batetan egiten zen bezala, baizik eta Euskal Herri osorako.
A.–UEU UPVren mutur euskalduna dela dirudi, aurpegia garbitzen diona.
I.I.–Ez nago ados, ez eta gutxiago ere. Honen erakusle EHU-UPVrekin izan ditugun istiluak. Bere apendize izango bagina ez genukeen istilurik izango, eta ez izateagatik izan ditugu istiluok. Beraiek gure bidez garbitu nahi zuten euskararen arazoa eta ez genuen onartu nahi izan EHU-UPVren apendize izatea diru truk. Gainera ideia faltsua da hona datorren ikaslegoaren gehiengoa EHU-UPVtik datorrena; %30a baino gehiago ez dira bertatik datozkigunak.
Bestalde, bi helburu ezberdin ditugu. UPV tituluak ematen dituen unibertsitatea da, profesionalak formatzeko ikastaroak ematen dituen unibertsitatea. UEUren funtzioa bestelako da, jende bat biltzea euskaraz gain batzuren inguruan lan egiteko, azken helburua delarik Euskal Unibertsitatea erdiestea. UEU ez da horretan bilakatuko, eragile izango da, UPV ere bilakatuko ez den moduan. Guk jendea prestatu eta akuilu gisa jokatzen dugu, eta honek min egiten dio UPVri, ikusten bait du ez dela hau egiteko gai. Nahi izan zuten UEU UPVren sistemak irenstea, egiten dugun denuntzia lana desagertarazteko.
A.–Dirulaguntzak? Bada desorekarik UEU eta "Cursos de Verano" horien artean.
I.I.–Kontutan izan behar da Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Diputazioak gehiena ordaintzen dutela. Ikusi egin behar da hori nola jaio zen. Bestetan egiten zirenez, UPVk ere Udako Ikastaroak egin behar, eta are gehiago Donostian, kultur hirirako. Labaien zen alkate eta mementu turistiko propagandistikoa izan zen. Eboluzionatu egin dute maila kultural handiagoa duten ikastarotaruntz, eta saio oso interesgarriak ere badaude.
Sortu zirenean konpetentzia bezala ikusi genituen, baina ez dira gertatu erdaraz egiten diren bitartean, Euskal Unibertsitateari eta euskararen kontzientzia eta beharra sentitzen duen unibertsitariari ez bait dio ezer eskaintzen. Ez dute betetzen UEUk duen funtzio soziala. Gainera parte hartzera ikasle berriak etortzen zaizkigu eta dinamika dagoen seinale da guretzat.
Bestalde, nik uste instituzioetan UEU marjinal moduan ikusten zutela, zerbait alternatiboa, sistemaren aurka doana... Baina UEUn jende asko biltzen da, era guztitakoa. Eta konturatu dira UEU hori baino askoz ere inportanteagoa dela. Azken batean instituzioek herri honen beharra eta eskakizun puntualak bete behar dituzte. Hala ere, diru gehiena bestera badoa ere, geuk egiten dugun lana askoz inportanteagoa dela uste dut.
LOREA AGIRRE SABIN MAKAZAGA
55


GaiezGizarteaIrakaskuntzUnibertsitaUEU
PertsonaiazIRAZABALBE1
EgileezAGIRRE9Gizartea
EgileezMAKAZAGA2Gizartea

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude