‘Sanbo’ko euskal selekzioa dela ta tripako minak Madrilen


1989ko otsailaren 05ean
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
Euskadiko 'sanbo' selekzioko zuzendari teknikoa den Txema Yañezi elkarrizketa.

Txema Yañez zuzendari teknikoarekin mintzo
'Sanbo'ko euskal selekzioa dela ta tripako minak Madrilen
Nazioartelo txapelketa ofizialetan Euskadiko selekzio gisa parte hartzen duen bakarra da 'sanbo' borrokakoa. Kontu honek ez dio, antza denez, grazia handirik egiten Madrilgo 'Consejo Superior de Degortes'i, eta errealitate hau zapuzteko ahaleginetan dabil berau. Euskadiko selekzioak, hala ere, etorkizuna ziurtatua duela dirudi, Federakunde Internazionalak ez ezik Bulgaria eta Sobiet Batasuna bezalako potentziek ere Euskal Federakundearen aldeko jarrera agertu bait dute.
Hainbat kiroletan badu Euskal Herriak nazioarte mailan punta puntako selekzioa osatzeko gaitasun deportiboa, bizi dugun egoera politikoak, ordea, ez du horrelakorik gerta dadin uzten. Baina bada salbuespen bat. 10 urte baino gehiago dira 'sanbo' borrokako Euskal Federakundea, eta berekin selekzioa, sortu zela. Ordutik, arrakasta deportiboa etengabea izan da –munduko laugarren eta bosgarren onena izatera heldu izan da–, baina Madriletik ezarritako oztopoak ere etengabeak izan dira.
Euskadiko selekzioak esparru internazionalean selekzio nazional gisa partehartzen duela- eta, ez da espainiar selekziorik nazioarteko txapelketetara joaten. Euskal Federakundeak duen status-a aldatzen ez den artean, dirudienez, ez da sanboko espainiar federakunderik eratuko. Eta oraingoz, Borrokako Espainiar Federakundearen barnean funtzionatzen du Espainiako 'sanbo' borrokak, baina ez du 'sanbo'ko txapelketa ofizialik antolatzen -duela hiruzpalau urte antolatu zuen Espainiako Txapelketa, baina euskal borrokalariek ez zuten parterik hartu eta ordutik ez da saiakera gehiagorik egin–.
Arazo politikoa
Egoera honen aurrean, Euskal Federakundea eta Euskadiko selekzioa bertan behara botatzera zuzentzen ditu bere ahaleginak C.S.D.ak, horretarako Borrokako Espainiar Federakundearen laguntzaz baliatzen delarik. Federakunde honetako presidentearekin istiluak izateagatik lau urtetako santzioaz zigortu duten Txema Yañez-ekin hitzegin dugu afera honen gainean. 'Sanbo'ko Euskadiko selekzioko zuzendari teknikoa dugu berau.
Argia.–Zer dela eta ezarri dizute zigor hori?
Txema Yañez.–Iazko azkenengo txapelketan, gure mutil batekiko pertsekusio lotsagabea ikusi nuen eta 'sinverguenza' deitu nuen Espainiar Federazioko presidentea. Kontua da gizon hau Federazioko presidentea ez ezik Disziplina Komiteko eta Konpetizio Komiteko presidentea ere badela, eta Apelazio Komiterik ez dago, bestela bera litzateke bertako presidente ere. Gainera arautegi disziplinariorik ez dago, beraz, nahi izan duen zigorra ezarri dit presidenteak, lau urtetakoa hain zuzen. Santzioa zera da, ezin dudala ez Euskadiko selekzioa ezta Espainiakoa ere inongo txapelketetan ordezkatu borroka libre eta grekorromanoan. 'Sanbo' borrokan, jakina, ezin didate ezer inposatu.
A.– Borrokako Espainiar Federakundearekin dituzuen istilu hauek ez dira berriak...
T.Y.–Denbora asko da halako pertsekuzioa nabaritu dudala euskal borrokalariekiko. Gobernu espainiarrak ezin du gai hau bertan behera bota, aspektu politikoegatik, 'Kirolaren Legea' gaizki landu dutelako edo ez dakit zergatik... Eta politikoki selekzioa ezin dutenez bota, deportiboki ari dira ahalegintzen.
Horretarako Borrokako Espainiar Federazioaren presidentea, Jose Antonio Garcia jauna. ari dira erabiltzen. Gizon honek, Euskadin 'sanbo'ko nazioarteko txapelketek antolatzen diren bakoitzean oztopoak ipintzen iharduten du gobernu zibil eta abarren bidez. Eta, kanpora goazenean, telegramak bidaliz-eta gure presentzia gaitsezten saiatzen da, Espainiar Federakundek parterik ez duela hartzen, berak baino ezin duela bertan parte hartu eta abar esanez.
A.–C.S.D.ak zerikusi handia al du afera honetan?
T.Y.–Bai, gobernuak du zerikusia, C.S.D.ak ordezkatzen duen gobernuak hain zuzen ere. Romá Cuyás buru zelarik horixe gertatzen zen, eta orain, Gomez Navarrorebin, gauza bera gertatzen da. Ez dakit Eusko Jaurlaritza edo nor izan den, baina politikoki gol ederra sartu zaie, eta zaila da beraientzat hau konpontzea.
Munduko laugarrenak
A.–Nazioarteko txapelketa ofizialetan ikurriña aurrean duzuela ibiltzeak norbaiten tripak minduko ditu...
T.Y.–Bai, eta arazoak ere izan ditugu horregatik. Azkenengo Europako Txapelketan esate batera, Leningradon, enbajada mailako presioak egon ziren. Ondorioz, Euskadiko selekzio bezala joan ginen arren, ikurrinarekin desfilatu genuen arren, podium-era igotzean –domina mordoa atera genuen– bandera espainiarra igo zen eta himno espainiarra entzun behar izan genuen. Hau ikusita, ikurrina eskuartean zutela igo ziren borrokalariak. Baina gero ez da arazorik izan, gonbidapen ugari jaso dugu, txapelketa ofizialetarako ez ezik torneo internazionaletarako ere bai, eta argi eta garbi esaten digute gure himno eta banderarekin hartuko dugula parte.
A.– Mintza gaitezen euskal 'sanbo'aren maila deportiboaz...
T.Y–Mundu Txapelketetan laugarren edo bosgarren atera ohi gara... Mongolia eta beste potentzia batzuk, egia esan, ez dute ekipo osoa eramaten eskuarki, baina beno, hori ez da gure arazoa. Sobiet Batasuna eta Bulgariako borrokalariek beste maila bateko sanboa egiten dute, Mongolia eta Japon ere oso indartsuak dira.
A.–Nola uler daiteke euskal 'sanbo'ak duen maila bikaina Euskal Herrian inolako tradiziorik izan ez duen kirola izanik?
T.Y.–Beharbada arrazagatik izango da, zer esango dizut nik... hemengo jendeak jenio bizia du eta horrek eragin handia du. Bestalde, teknikoki kirol berria da eta, beste kiroletan askoz indartsuagoak direnak, Italia, Frantzia, Alemania, Holanda eta Ingalaterra kasu, gure mailakoak dira.
A.–Nola ikusten duzu Euskadiko selekzioaren etorkizuna, berau ezabatzeko interes bereziak daudela kontuan hartuz?
T.Y.– Euskadik nazioarte mailan partehartzea ekidin nahi dute edozein modutara. Dena dela, guk Federakunde Internazionalaren laguntza dugu, Bulgaria eta Sobiet Batasuna bezalako talde indartsuen apoio osoa ere badugu. Herriren batek Euskal Federakundea Federazio Internazionaletik botatzea proposatzen badu Bulgaria eta Sobiet Batasuna, beste batzuen artean, gure alde aterako direla ziur nago.
I.MURUA
Munduko txapelketan Euskadik selekzio nazional gisa hartzen du parte
Txema Yañez, 'sanbo'ko Euskadiko selekzioko zuzendari teknikoa
42-43


GaiezKirolaBesteak
PertsonaiazYAÑEZ1
EgileezMURUA2Kirola


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal selekzioak
2025-06-02 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioa Nazioen Ligan: gertaera “historikoa”, zazpi herrialdeetako pilotariak bildu zain

Abian da zesta-puntako Nazioen Liga. Ekainaren 6ra bitartean, hainbat selekzio arituko da lehian Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan, euskal selekzioa tartean. “Historikoa” da hori, txapelketaren antolatzaileek adierazi duten moduan, euskal selekzioak aurrenekoz... [+]


Euskal Pilotan euskal selekzioa aitortzearen alde kokatu da Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiko lehendakaria

Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioaren eta Espainiako Federazioaren arteko gatazkak bere horretan jarraitzen duen bitartean, Jose Manuel Rodriguez Uribesek euskal selekzioaren aldeko adierazpenak egin ditu. Desadostasunak direla eta, Nazioarteko Pilota Federazioaren eta... [+]


2025-01-15 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioa
Ofizialtasuna lortzeko bidean, zirrikitua zabalik?

Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzera bidean urratsa eman du Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak, Euskadiko Federazioa eskubide osoko kide izatea onartuta. “Lorpen historikoa da”, zioen Euskadikoak pasa den abenduaren 28an, baina zuhurtziaz mintzo zen,... [+]


2025-01-13 | Jon Torner Zabala
Euskal Selekzioa Orain osatu da, Frantzia edo Espainiako selekzioei uko egiten dioten pilotariak babestea helburu

Lapurdiko Makean egin du Euskal Selekzioa Orain elkarteak lehenengo biltzar nagusia. Iazko udan Frantziako selekzioarekin jokatzeari uko egin ziotela iragarri zuten Ipar Euskal Herriko hamabost pilotarik osatzen dute gaur gaurkoz ekimena, zeinak helburu duen, besteak beste,... [+]


2025-01-13 | Gerardo Luzuriaga
Euskadiko Selekzioa?

Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


2025-01-03 | Jon Torner Zabala
Espainiako Pilota Federazioa
“Eskura dauzkagun lege-erreminta guztiak baliatuko ditugu Espainiaren eskubideak babesteko”

Askok espero zuen moduan, Nazioarteko Pilota Federazioak Euskadikoa onartu ostean eskubide osoko kide gisa, Espainiako kirol-erakunde, alderdi politiko edota hedabideek erabakiaren aurkako oldarraldia hasi dute, nork beretik presioa eginez. Ostegunean, Espainiako Pilota... [+]


2025-01-02 | Leire Ibar
Nazioarteko Pilota Federazioak Espainiako Federazioak egindako akusazioak gezurtatu ditu

Espainiako Federazioak salatu du ez zaiola parte hartzen utzi iragan asteburuko Nazioarteko Pilota Federazioaren biltzar nagusian, eta hori “bidegabekeria” dela. Biltzar hartan onartu zuten, bozketan, Euskadiko federazioa nazioartekoaren eskubide osoko kide gisa... [+]


2024-12-30 | Jon Torner Zabala
Euskal selekzioaren ofizialtasuna lortzeko lehen urratsa, Nazioarteko Pilota Federazioak haren alde bozkatuta

Euskadiko Euskal Pilota Federazioa eskubide osoko kide izatea onartu du Nazioarteko Pilota Federazioak, larunbatean Iruñean egindako batzarrean. Ofizialtasuna lortzeko bidean urrats handia da, "lorpen historikoa", Euskadiko Federazioak adierazi duenez, baina... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


Euskal Herriak ofizialtasuna lortu du Ardi Moztaileen Munduko Txapelketarako

Euskal Herriko ardi moztaileek ofizialtasuna lortu dute nazioarteko lehiaketetarako, eta 2026ko munduko txapelketan parte hartzeko asmoa daukate. Lehenago, 2025ean, Euskal Herriko txapelketa egin nahi dute.


2024-08-26 | Jon Torner Zabala
Munduko Euskal Pilota Txapelketan, euskal pilota selekzioak lekurik ez

Iruñeko Labrit pilotalekuan ari da jokatzen 22 urtez azpiko XI. Munduko Euskal Pilota Txapelketa. Abuztuaren 31ra bitartean zazpi herrialdetako 200 pilotari baino gehiagok hartuko dute parte. Euskal selekzioak lehiatzerik ez duela-eta, haren ofizialtasuna eskatu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude