J.M. Berasategi, Administrazioa Euskalduntzeko Arazoez Jakitun


1987ko irailaren 13an
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas
Andre Martinet Hizkuntzalari Famatua Gure Artean
J.M. Berasategi, Administrazioa Euskalduntzeko Arazoez Jakitun
Euskararen Kongresuaz azken hitza emateko, hiru osagai bildu nahiean ditugu orrialde honetako espazio murritzean. Alde batetatik, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean langile den Berasategik aurkeztutako txosten interesgarri baten azalpena. André Martinet eta hainbat ikasleren eritziek osatzen dute honakoa.
ARGIA.–Euskal Administrazioan, eta bereziki Lakuan, azkenena zergatik ez dute egiten euskaraz langileek edo zein dira behinik behin horretarako oztopo nagusiak? Agintarien atxikimendu eskasa aipatu duzu hasteko.
J.M. BERASATEGI.–Betiere hitz hauek neurtu egin behar dira noski. Mundu guztiak dakienez gobernu berria sortu da, eta agintari berriek ez dute oraindik gure planen ezagutza nahikoa, eta beraz ez dute jarrerarik azaldu. Orduan, atxikimendu eskasa aipatu dugunean, esan nahi genuen 85aren bukaeran–agintariek plangintza onartu zutenetik aurrera denbora aurrera joan ahala babes hori gutxiagotzen ari ote zitzaigun inpresioa hartu dugula.
A.–Beste oztopo batzu ere aipatu dituzu. Laburtuko al zenizkiguke?
J.M.B.–Bigarren eragozpen bat aipatu dugu: indarrean dauden legeen eta martxan dagoen planaren ezagutza falta. Hau gure errua izan da argi eta garbi, jendeari ulertarazten edo propaganda egiten jakin ez dugulako.
Hirugarren oztopo bat: elebitasunaren ulermenik eza azaldu dugu. Argi dago gizarte honek eta, batez ere, herri honetako Administrazioak dakarren tradizio elebakarra, eta honek pisu haundia du nahiz eta bertako jende asko sartu berria izan.
Laugarrenez aipatu duguna, sentsibilitate praktiko ahula da. Jendeak aldeko jarrera daukala azaltzen da, teorian. Baina gero, ahaztu egiten du hori eguneroko praktikan.
Bostgarren eragozpen bat da, adin batetik gorako guztien behintzat beren ikasketa guztiak gaztelanieraz jaso dituztela.
Euskararen normalizazio eta modernizazio bidea aitatu dugu seigarren eragozpen bezala.
Zazpigarren eta azken eragozpena izan da, zenbait kasutan Administrazioaren aldetikako presio falta. Hor aipatu daiteke, bertara iristen diren idazkietan euskara hutsezkoak oso-oso urriak direla.
Martinet-en Eritzia
A.–Zer moduzkoa iruditu zaizu Euskal Mundu Biltzar hau?
A.M.–Oso interesgarria da. Gertatu zaidana da atzo nahiko pattal nengoela, nekatuta nengoen, eta hori dela eta ez izan saio guztietara joateko modurik. Etorkizunari begira, uste dut hobeki berezirik planteiatu beharko direla benetan arazo linguistikoa dena eta arazo pedagogikoak direnak. Gero, badira politika linguistikoaren prolemak, baita hizkuntza baten ikaskuntzako prolemak ere, eta azkenik nolabait linguistikaren prolema teorikoak deituko ditugunak. Oposizio hori hemengo egitarauetan ondo markatuta dagu, baina agian ez behar haina berezita: lehenbiziko sailean aurkitu ditut gehienbat hirugarrenari dagozkion gauzak eta baita alderantziz ere.
Ikasleen Eritziak
Pentsatzen dut lasaiago irakurri beharko ditugula zenbait gauza. Baina lehenengo inpresioa izan da, gauza asko eta asko entzun direla. Jende ugari etorri da, baina bakoitzak bere gaia ekarri du, lotu gabeko makina bat gauza entzun dugularik. Gero horren balio aurrerago ikusi beharko dugu. Printzipioz, salbuespen gisako zerbait izan da Biltzarra, baina baloratu beharrekoa.
Neri ez dit gauza haundirik aportatu. Nere ustez mahai-inguru gehiago egon beharko luke.
Nik esango nuke oso egokia izan dela, batez ere eman duen aukera jendearekin harremanak izateko eta egoerak ezagutzeko.
lkuspegi profesionaletik, ba, zer esango dizut, oso interesgarria gertatu zait. Adibidez, soziolinguistikari dagokionez, abuztuan Berlinen ospatu berri den linguisten kongresuan izandako jendea baino askoz hobea etorri da hona. Antzeman dut, gramatika sailean esate batera, hemen badela lan sakonetan ari den linguista talde garrantzitsu bat, gramatika generatiboari begira, eta ondorioak epe luzetara ailegatuko direla uste dut.
Printzipioz nik espero nuenik ez da izan. Batez ere euskararen tratamenduari dagokionez, ez da batere ona izan. Dena dela interesgarriak izan dira ponentzia asko. Baina hala ere, euskarari zar zaion tratamendua guztiz txiroa izan da.
J.A.

Euskararen Kongresuko antolatzaile batzu: M. Zalbide, P. Salabaru, M.K. Garmendia eta I. Aldazabal.
51

GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzAdministrazBesteak
PertsonaiazBERASATEGI2
PertsonaiazMARTINET1

Azkenak
Arabako Mahastiak sor-markari behin betiko itxi dio bidea Espainiako Auzitegi Gorenak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetza eman zion ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak bultzatutako sor-markari. Elkarteak helegitea jarri zion ebazpenari, eta orain Espainiako Auzitegi Gorenak ezetza berretsi du.
 


Beskoitzen ikastola eraikitzeko lursaila eskuratu du Seaskak

Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]


2025-06-19 | Sustatu
AA batek zenbat eta gehiago “arrazoitu”, orduan eta okerrago

Applen lan egiten duen ikertzaile talde batek adimen artifizialaren (AA) esparrurako egindako ikerketa baten emaitza argitaratu dute. Izenburu esanguratsua du: The Illusion of Thinking. Euskaraz, bere izenburu luzean, honela: Pentsatzearen ilusioa: arrazoitzeko ereduen... [+]


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


Ekialde Erdia
Mundua begira, Israelek eta Iranek elkarri erasotzen jarraitzen dute

Joan den ostiralean Israelek Iran eraso zuenetik, bi herrialdeek bata bestea erasotzen jarraitzen dute. Ali Khamenei Iraneko liderra hilko dutela diote Israeleko agintariek, AEBen parte hartze zuzena eskatzen dute, baina AEBetako lehendakari Donald Trumpek ez du oraindik erabaki... [+]


Langileen eskubideek okerrera jo dute azken hamarkadan, bereziki Europan eta Ameriketan

Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioak (ITUC) urtero argitaratzen duen txostenak langileen eta sindikatuen egoera globala gero eta okerragoa dela adierazi du.
 


2025-06-19 | Axier Lopez
Banco Santanderrek armagintzan eta genozidioan duen parte-hartzea salatzeko ekintza egin dute Azpeitian

Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.


Iruñeko eta Gasteizko gertakarien gaineko erantzukizuna aitor dezala eskatu diote Espainiako Gobernuari

78ko Sanferminak Gogoan plataformak eta Gasteizko Martxoak 3ko ekimenak bat egin dute espainiar estatuak gertakari latz horietan bere erantzukizuna onartu eta biktimen aitortza ofiziala egin dezan. 'Estatua Erantzule!' izena darama kanpainak.


Prostituzioa debekatzeko lege proposamena aurkeztuko du Espainiako Berdintasun ministroak irailean

Birritan saiatu da PSOE legea aurrera ateratzen. "Berriro ekingo diogu, beharra bertute bihurtu behar dela uste baitut. Benetan, unea dela uste dut", adierazi du Ana Redondo Berdintasun ministroak.


BVE talde parapolizialak gutxienez 40 lagun hil zituen 1975 eta 1983 artean, Iñaki Egañaren arabera

Iñaki Egaña historialak Impunes (Txalaparta, 2025) liburuan dio frankismoak talde parapolizialetara jo zuela errepresioa "itxurak mantenduta" ezartzen jarraitzeko, eta beren kideen "inpunitatea" azpimarratu du. Duela 50 urte sortua, bederatzi... [+]


Teresa Zavaleta 
“Euskararen bidez Euskal Herriko egoera politikoa ulertu nuen”

Argentinarra da, baina sustraiek errotzen dute. Euskararekin maiteminduta dago, 25 urterekin ikasten hasi zenetik. Arbasoetako batzuk Euskal Herrikoak zituen, Soraluzekoak eta Azagrakoak, eta bizpahiru urterekin hasi zen Arrecifeseko Euskal Etxera joaten; arbasoa sortzaileetako... [+]


PSNko idazkariorde Ramón Alzórrizen dimisioak ustelkeria eta krisi politikoa Euskal Herrian kokatu ditu

María Chivite Nafarroako Presidentearen "konfiantza galdu" duela eta, Ramón Alzórrizek PSNko idazkariorde nagusi eta Nafarroako Parlamentuko bozeramaile izateari utziko dio. Bere bikotekidea Servinabar enpresan lanean aritu zela publiko egin ostean eman du... [+]


Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Lanaren Ekonomia irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, munduan eta Euskal Herrian gertatzen ari dena.


Papax Fagoaga, mutil-dantzaria 1970eko hamarkadatik
“Ezin nuen ulertu emakumeok herriko bestetan ezin genuela mutil-dantzetan parte hartu, horregatik hasi nintzen dantzan”

Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]


Aroztegiko Elkartasun Komiteak salatu du bi kidek jazarpenak eta irain matxistak jasan dituztela

Taldeko kideen aurkako eraso matxistak talde osoaren aurkako eraso gisa ulertzen dituela adierazi du Aroztegiko Elkartasun Komiteak. Komiteak salatu duenez, Aroztegiko epaiketara ikusle gisa sartu nahi zuen jendearen zerrendatik "Baztango mutil-dantzari talde... [+]


Eguneraketa berriak daude