"Miraririk Ez Da, Eta Projektu Asko Kontinuitatean Burutu Behar Dira"


1987ko maiatzaren 31n
Imanol Murua, Gipuzkoako Diputatu Nagusi Zarauztarra
"Miraririk Ez Da, Eta Projektu Asko Kontinuitatean Burutu Behar Dira"
Diputatu Nagusi bezala daraman trajearen barrutik lehengo eta betiko Imanol Murua bera ezagatuko du lehendik ezaguna duenak. Lagunartean ibiltzen dakien euskaldun kaletarraren patxada erakusten du, eta Zarauzko euskararen doinu nabarmena ez du galdu urrezko jemeloak jaztearekin. Ardanza Ajuria-Eneara aszenditu ondoren berak hartutako despatxuan errezibitu gaitu Imanol Muruak, azken berrituarekin benetan "jauregia" titulua irabazi duen Gipuzkoako Diputazioan.
ARGIA.– Urte konprometituak egokitu zaizkizu: diputatu bezala hasi, Diputatu Nagusi izatera pasa Ardanzaren ordez, partiduaren zatiketak erdiz-erdi harrapatu zaitu... Ze balantze egiten duzu urte hauei begira?
Imanol Murua.–Balantzea besteek egin behar dutela esan izan dut beti. Baina galdera horrela jarri didazunez, eta urte batzuk pasa ondoren balantze bat egitea interesgarria denez, esan dezaket Diputazioko ateak herritar guztiei zabaltzen saiatu naizela. Oraindik Diputazioa behar bada ezagunegia ez bada ere, gu hasi ginenean baino askoz ezagunagoa da, eta hemendik jende asko pasatzen da gaur lehen pasatzen ez zena.
Diputazioaren barne eraketa ere nahiko gaurkotu dugu. 0raindik badira gauzak lehengo sistemarekin jarraitzen dutenak, burokrazia arindu eta erakundeak herriari hurbiltzen lan asko egin behar da, baina modernizazio lan inportante bat burutu da.
Haziendarena zen beste arazo bat: Hazienda berri bat eraiki behar izan dugu. Hasi langilejendeagandik, pertsonala hartu eta prestatu, informatika aldetik ere ez zegoen ezer."Centro de Proceso de Datos" edo CPD delakoa hor dago, eta horren aurrerapenak orain arte baino gehiago datozen urteetan nabarmenduko dira. Helburua garbi dago: denek ordaindu dezatela behar dutela, ez langileek bakarrik. Langileena kontrolatzen erreza bait da, baina bakoitzak ordaindu behar duena ordaintzearen helburuan asko aurreratzen ari gara.
A.–Orain arte Diputazioan barru aldera egindako aldaketak aipatu dituzu.
I.M.–Kanpo aldera begira, azpiegitura aldetik azken urteotan egin diren aurrerapenak begibistakoak dira. Euskadi mailan ere hori bera esan ahal izango genuke, baina Gipuzkoari buruz ari garenez, esango dizut herri txiki eta handi denetan ibilia naizela eta hor aldaketa handiak egin direla.
Dudarik gabe, aldaketa horiek Kontzertu Ekonomikoak eman dizkigun diru ahalmenei esker gertatu da. Lehen hemengo diruak Madrila joaten ziren, eta honuntza oso gutxi etortzen zen. Orain tokatzen zaiguna hemen gelditzeak ematen dizkigun posibilitateak direla medio, gauza asko egin dira: azpiegitura, kultur ekipamendu, gizarte edo sozial ekipamenduak, zaharren egoitzak, eta abar.
Udalei dagokienez, "Udalkidetza" neuk martxan jarritako zerbitzu bat da eta horri esker udalek diru iturri gehiago dituzte. "Fondo Forala" ere razionalizatu dugu, eta ondorioak Gipuzkoa osoan nabari dira: enpresagizonei laguntza, baserritarrei, arrantzaleei...
A.–Zure aginteko gauzarik azpimarragarriena izan daiteke Diputazioa gobernatzen zuen taldean gertatutako zatiketa.
I.M.–Zatiketa hori gertatu zen lehendabiziko unetik saiatu nintzen Gipuzkoako herriaren interesak alderdikeriaren gainetik ipintzen. Eta hemen agintean geundenok denbora bat bageneramanez elkarrekin, pentsatu nuen zatiketa gertatu arren elkarrekin lanean segitzeko gauza izango ginela; legealdia bukatu bitartean behintzat hola hobe izango zela batzuk kanporatu eta bestea sartzen hastea baino.
Nahiko tolerantziaz jokatu dudala uste dut. Zatiketaren ondorioz arazo larriak eduki ditugu, bi alderdi politikoen arteko eztabaida, zipokeria eta tira-birak honeraino ere iritsi dira, baina elkarrizketa horren bidez gainditu ahal izan dira. Puntu zehatz batzuetan ez da posible izan eta nere gustokoak ez ziren erabaki batzuk hartu behar izan ditut, baina nolabait behartua izan naizelako norbaitzuen jokabideagatik.
A.–Gauza bitxia izan da ikustea Gasteizen PNV-PSOE koalizioa jarri dela agintean, eta Gipuzkoan aldiz beste koalizio bat zegoela, EA-PNV.
I.M.–Gipuzkoakoa ez da koalizioa izan, Gipuzkoan gertatu dena da hasieran alderdi batekoak eta gero bitakoak ziren pertsonek elkarrekin lanean segitu dutela, eta neure borondateagatikan, hori da egia.
Gero Batzar Nagusietan ikusi da Diputazioan elkarretin ari ginen bi alderdien artean nolako tirabirak sortu diren. Baina administrazioa aurrera eramatea politika bakarrik ez denez, gauzak aurrera eramaten jarraitu dugu, nahiz eta, jakina, gure arteko harremanak lehen bezain goxoak izan ez.
A.–Nonbait, elkarrizketaren batean, errezeloa daukat entzun nizula esaten azken momentura arte PNVren zatiketa ez gertatzen ahalegindu zinela.
I.M.–Argi eta garbi esan behar dut alderdikoa nintzen bitartean saiatu nintzela zatiketarik ez gertatzen. Nahiz eta neure eritzia partidu barruan argi eta garbi azaldu nuen: ez nengoela ados zenbait jokabiderekin. Hori azaldu beharreko leku guztietan azaldu nuen. Elkarrizketa eta tolerantzia behar-beharrezkoak dira toki denetan, eta baita alderdi politikoetan ere.
Eta gertatzen ari ziren gauzak ikusita, nik eskatzen nuena zen konponketa bat, elkarrizketaren eta tolerantziaren bidez. Ez zen posible izan, alderdia zatitu egin zen, eta zatiketaren ondoren neure aurreko jokaera eta nere erizpideak kontutan izanik alderditik kanpora gelditu nintzen. Baina ez dut uste inork esan ahal izango duenik nik alderdia zatitzeko pauso bakar bat eman dudanik.
A.–Eta penaz begiratzen al diozu oraindik zatiketari?
I.M.–Beno, hori gertatu zen eta ni alderdi politiko berri batean nago, Eusko Alkartasunan, eta gure projektua aurrera ateratzen saiatuko naiz buru-belarri, orain arte beste lekutan saiatu naizen bezala.
Pena zerbaitek ematen baldin badit, zenbait jokabidek ematen dit: errespeto falta, elkarri zipoka ihardute hori... Baina neure aldetik, nere partidu politikoaren projektua saiatuko naiz aurrera eramaten eta kito.
A.–Bi partiduak, EA eta PNV, ez dira, askok uste dugunez behintzat, Oso diferenteak. Zenbat urtetako epea jerriko zenuke biak bateratzeko, bateratze hori posible ikusten baduzu behintzat?
I.M.–Diferenteak diren edo ez? Gauza batzuetan ez gara oso diferenteak, baina beste puntu batzuetan oso ezberdinak gara. Une honetan ez dut elkartzea oso erreza ikusten. Behar bada urte batzuen buruan posible izango da, baina tira-bira gogorrak gertatu dira eta epe motzera behintzat elkartasun hori ezinezkoa ikusten dut.
A.– Hauteskunde hauei begira zer eskaintzen duzue, zuek eta Eusko Alkartasunak, kontinuitatea?
I.M.–Kontinuitatearen gora-beherari erantzutea ez da gauza erreza. Eusko Alkartasunak gure projektua aurkeztu eta onartu dugu. Gure projektuan badira gauza berdinak eta gauza ezberdinak beste alderdiekiko.
Gaur egun miraririk egiterik ez da, eta kontinuitateaz galdetzen badidazu Diputazioari dagokionez, esango dizut Diputazioko arazo eta projektu asko kontinuitatean burutu behar direla, Batzar Nagusiek onartuta dauzkatelako: ekipamenduak, azpiegitura, zaharren egoitzak... Matizazioekin hobeagotu edo bizkortu daitezke, baina kontinuitatea behartuta dago.
Galdera, ordea, ez nuke kontinuitate edo ez-kontinuitatean jarriko. Gure projektua ezaguna da, eta hori aurrera eramaten saiatuko gara. Beste alderdi batzuekiko gure ezberdintasunetako bat da Herriaren estrukturazioa. EArentzako garbi dago zuzendaritza politikoa Eusko Jaurlaritzak eraman behar duela bai abertzaletasunaren aldetik eta bai praktikotasunetik begiratuta, eta hori bada bereiztasan bat. Zuzendaritza politiko hori gauden lekutik ere promozionatu nahiko genuke.
Horrek ez du esan nahi Diputazioak eta udalek nork bere iniziatibak izan behar ez dituztenik, bakoitzak bere konpetentziak behar ditu, baina zuzendaritza batekin. Udalei dagokienez, azken bi urteotan batik bat diru-iturriak asko zabaldu eta harremanak asko hobetu dira, baina guzti hori lege baten arabera jarri beharra dago: Eusko Jaurlaritzaren eta Diputazioaren arteko diru banaketa edo konpetentziak legez ezarrita dauden bezala, udalen eta Diputazioaren arteko harremanek ere legez erabakiak behar dute, plangintzak egoki eta garaiz egin ahal izateko.
A.–Hauteskunde lejislatiboetarako kanpainetan projektu politikoen arteko ezberdintasonak garbiago ikusten dira, eta udalei begira, aldiz, badirudi denek mezu berdintsua erabiltzen dutela.
I.M.– Lehen esan dizudan bezala, miraririk egiterik ez dago. Jokabideak izango dira diferenteak, baina herri batean, edo Gipuzkoa mailan, helburuak berdintsuak behar dute izan: denok gaude ados langabeziaren kontra ahalegintzeko, falta diren ekipamenduak sortzeko... Prioritateak batean edo bestean jarriko dira, baina beharrak dauden lekuan daude eta horiei erantzun behar zaie. Europari edo parlamentuari begira bereiztasunak errezago ikusten dira.
A.– Gipuzkoan agintzeko koalizinak beharko dira. Norekin ikusten duzu hori posible edo errezago?
I.M.–Nik nahi izatea edo ez izatea alferrik dago. Eusko Jaurlaritza mailan bada pakto bat, eta badirudi horrek ere diputazioetarako pakto berdintsuak izatera behartzen duela. Norekin nahiko nukeen? Gure programarekin eta jokabidearekin ere bat datorrenarekin, eta tentsiorik gutxiena sortuko dituenarekin. Ez dizut esango norekin gustatuko litzaidaken, baina posibilitateak nahikoa markatu dizkizut. Dena dela, lojikak esaten duenaren arabera, bideak nahiko markatuta daude, nahiz eta erabat itxiak egon ez.
A.–Gerta daiteke Gasteizen koalizio bat egotea eta diputazio eta udaletan beste koalizioren bat.
I.M.–Posible dena da, baina nik lojikoago ikusten dut gauzak lehen aipatutako bidetik joatea.
A.–Hori gertatuz gero zuk Diputatu Nagusi izateko aukera gutxi samar edukiko zenuke...
I.M.–Zergatik? Nik Diputatu Nagusi izateko itxaropen handiak ditut. Eta Gipuzkoan irabazten baldin badugu, paktoak eta elkarrizketak izateko momentuan aukera guk izango dugu.
A.–Herri Batasuna ez da joaten Biltzar Nagusietan, eta orain arte aipatutako jokoan ez da sartzen.
I.M.–Bueno, gu ohituak gaude Herri Batasunarik gabe jokatzen, eta etorriko balitz dudarik gabe nabarmena izango litzateke. HB ere hemen egotea Herriarentzako hobeago litzateke. Jokoa hasieran konplikatuago izango litzateke; baina horrek ez du esan nahi txarrago izan beharko lukeenik.
HBk instituzioetan parte hartzea Euskal Herriko egoerari irtenbide bat aurkitzeko faktore garrantzitsu bat izango litzateke. Ni beti izan naiz instituzioen aldekoa, urte asko daramatzat instituzioetan lanean, eta iruditzen zait denen artean, instituzioak gidari direla, nork bere nortasuna alde batera utzi gabe denon artean honek irtenbidea baduela.
Iñaki Zubiondo

Duela hamar urte "Bergarako alkate" taldean egin zen ezaguna Imanol Murua.
Zarautzen astero manifestazioak ziren garaiak eta detenituak zirela-eta Guardia Civilaren koartelera joan behar zirenekoak gogoan ditu Muruak.
Jelkideak EAJeta EA artean zatitu zirenetik, bi partiduetan sakabanatu ziren Imanol Muruaren diputatukideak.

14-16

GaiezPolitikaEuskal HerrErakundeakDiputazioak
GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakEA
PertsonaiazMURUA1
EgileezUBIONDO1Politika

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude