Prudencio Irazabal, norbere bilaketa artearen bidez


1985eko abenduaren 29an
Prudenzio Irazabal marrazkilariari elkarrizketa

Prudenziorekin elkarrizketan.
Prudencio Irazabal, norbere bilaketa artearen bidez
Arabako Puentelarra izeneko herrixka batetan jaioa, Arte Ederretako ikasketak Sevilla eta Bartzelonako fakultatean egin zituen. Euskal Gobernuak antolatutako «Gure Artea 85» lehiaketan «accesit» saria lortu zuen
«Gure Artea 85» erakusketa hori egunotan Donostiako San Telmo museoan dugu ikusteko. Joan den asterarte Donostiako galeria batetan ere erakutsi zigun bere obra, kritika dexentea jasoz
Aurtengo udan Donostiako kaleetan Udako Ikastaroak iragartzeko erabili kartelean Prudencioren marrazki bat ikusi ahal izan dugu. Aipagarria da kartelaren aukerak pitin bat harritu gintuela, gaur egun erakusketa eta lehiaketetan agertzen den pintura mota kontutan hartuz. Gaurko gizakia ohituta dago gauza gogor eta bortitzen tartean bizitzea, ohiturik gauden lez kolore bizi eta zertzelada mogorretako koadroak ikustera. Prudenciok, altzitik, mundu abstrakto-liriko bat eskaintzen digu, kolore eta tonalitateen joku harmoniatsu baten bidez poesia delikatu bat eratuz. Honi gaineratu behar diogu hegoaldeko argitasunaren eragina guztiz nabarmena izanik, ikuslea giro bero batetan murgiltzen duela.
ARGIA.– Zein sentzazio sortzen du zure obrak?
PRUDENCIO.–Nire pintura atsegina da, edo atsegina izaten saiatzen da behintzat. Ez da kezkarazten duen erraietako ezer... Argitasun handiko koadroak dira, hemen ikusten ez direnetakoak. Ez dakit ez ote den Sevillako heziketaren fruitua. Ganza nabari batengatik da argitasun handikoa, txuriaren sartzearengatik alegia, koloreak oso goxoak dira, pintura kromatikoa da, hau da, tonuka landutakoa, oso nabaria kolorean. Egiten dudan honek badu niretzat nolabaiteko zerikusia musika klasiko mota batekin. Musikak sentsibilitatea esna dakizuke ez soilik entzunezkoa, plastikarako sentsibilitate aldaketa ere gerta daiteke baizik. Goialdi lirikoak musikatik datorzkit, honek sortarazten bait dit horretan jarri eta mihisearen aurrean lanean hasteko bizi-indar hori.
A.– Eta teknikari dagokionez?
P.–Erabiltzen dudan teknika akrilikoarena da. Batipat oso azkar idortzen delako erabiltzen dut eta ordu gutxi dudala pintatzeko kontutan hartuz, koadroak sesio urritan burutu beharrean nago. Materia plastikoa da, ez da oleoa bezain aberatsa, hau mamitsuagoa bait da eta hobeto gorpuztu bait dezake. Oleoak posibilitate gehiago eskainiko lekizkidake, denbora gehiago eskatzen du ordea. Dagoeneko oreztatzeko beharra sentitzen dut baina teknika honekin ezin. Zenbaitetan hareak eransten dizkiot akrilikoari.
A.–Pintzelak eskuan mihise txuri baten aurrean jartzen zarenean, garrantzi handikoa duzu aldez aurretik ideiaren bat pentsaturik izatea?
P.–Ez dut sekula bozetorik egiten. Zehazki baldin badakit zertara iritsiko naizen ez dut koadrorik hasten (Prudencio abstraktoez ari da orain eta ez batzutan egiten dituen guratito errealez). Dena dela ez dut ukatzen sarritan idea nahiko finkatua izaten dudala. Hala, zentzurik gabeko zirriborroak egitea besterik ez dudala lortu ikusten dudanean edota eraiketari edo ideiari garbitasuna eta argitasuna falta zaienean, halako erorialdia sortarazten dit zera esaten diodala nire buruari, "beno, ba ez dudan berriz ere beste oihal bat puskatzen". Badago mihisea hondatzeko halako beldurra. Eta ez da mihisea hondatzen duzula soilik, zeure burua ere jokoan dagoela baizik. Egiten duzunarekin identifikatu egiten zara, onerako eta txarrerako; ondorioz, gerta daiteke gauerako nazka eginda egotea edota zein hobeto egotea ezin hobeto egotea ere. Zentzu horretan gogorra da. Beti, lan batekin hasi baino lehen halako dardara sentitzen dut! baita burutu dagoenean ere.
A.- Pintatzea oso loturik omen dago margolariaren bilakaera ispiritualarekin; izan liteke hori zeure burua ezagutzeko modu bat?
P.-Bai, hor badago norberaren bilaketa. Ez dakit zer naizen, zer daramadan, zer den egin nahi dudana zehatz-mehatz; horrela bada, gai batez edo produktu batzuren laborazioaz baliatzen naiz nire burua aurkitzeko, kokatzeko. Lanek zer zaren argitzen dizute nolabait eta biziki interesa zait horiei buruz ikus eta esan daitekeena. Ez dago istoriorik koadrotan, ez dut inolako begiarekiko errealitaterik abaiapuntu bezala, ezta fisikorik ere; baliteke bizipenezkoa izatea, oso urritan ordea. Deskarga bat da, beti abiapuntua pintura dela ahaztu gabe, sugerentzi prozesu bat bezala, hitsak, formak, koloreak, etabar sortzeko gaitasuna.
A.–Eta formen sugerentziak ez zaituzte forma errealak lortzera, hots, abstraktotik ateratzera eramaten?
P.–Sekula ez. Ez dut inoiz figuraziorik bilatzen, nahiz eta egitura bat filatu. Ez zait inoiz bururatu derrepentean aurpegi bat, esku bat ikusten dudala pentsatzea, eta horiek seinalestatzen dizkidan jenderik badago ere, ez dit eraginik egiten. Zerbaiti eustea koadroa ikusteko beste baliabidea da, ez da gauzak ikusten ahalegindu beharrik.
A.–Zergatik konbinatzen dituzu zure egintzan koadro abstraktoak eta irudi errealistak (karteletakoen gisan)?
P.–Imajin ez errealetan, ez irudikorretan lan egitea nolabaiteko desafioa da niretzat. Bilaketa honetan ez dakizu zehazki nola eta zeintzuk diren arazoaren konponbideak, ezta noiz dagoen koadroa amaiturik eta noiz ez; koadrotik noiz atera, batzutan hori bihurtzen da funtsezko arazoa. Elementu gutxi dituzu zeini lotu. Bestalde, gauza irudikorrak errealak egitea lasaigarria da, badakizu eta zer eta nola egin behar duzun. Horiek akademikoki hobeto menderatzen dituzun arazoak dira, badakizu non egin duzun huts eta noiz bukatu duzun.
A.–Zuk, dibujoko irakaslea zarenez, margolarigelen irakaspenean eta ikasketan konprometiturik ikusten al duzu zeure burua? Betetzen al duzu funtzio sozial eta bezgarri hori?
P.–Hori ezinezkoa da institutoen planteamenduari begiratzen badiogu: astero 2 ordu eta 40 ikasle gela bakoitzeko. Batzutan saiatzen zara ahal duzuna eta sentitzen duzuna irakasten. Ezin duzu ordea, ez diezaiekezu egiteko gauza diren baino gehiago eskatu. Normalean beren buruak gainontzeko gaietan izaten dituzte. Egoera horretako irakaskuntzan ez dut sinisten. Oso pertsonalizatua den irakaspen motan sinisten dut, hau da, irakaslea eta bi irakasle direnekoan. Honetan baliagarri dena giza-harremana eta ukipen pertsonala da, izugarri lagundu bait dezakete ikasketa mailan. Irakaskuntzari emateak horretan bakarrik egoteak eskatzen du eta kasu horretan pintatzeari utzi beharrean egongo nintzateke.
A.– Noraino lagundu dizu langintzan ikasketa akademikoak?
P. Erabat, horixe baita hastapena. Irudigintzak, tekniken ezaguerak, etabar mota bateko azterketak burutzeko balio izan zaizkit. Errealitatearen, argiaren balioaren, espazioaren, etabarren heziketa analitikorik gabe ez dakit pintatzerik badagoen. Gerta daiteke izatea pintura bat kanon horiek betetzen ez dituena baina beste zerbaitegatik indarra edukitzea; egia esan ez dakit. Niri baliogarria izan zait, ez dut balio unibertsala balitz bezala planteatzen, ezta ez dut pentsatzen ere jende guztiak ikasi behar dituenik irudigintza eta teknikak. Ziurrena egongo da ikaspenean sakontzera eramango duen beste biderik.
A.–Eta bide horiek dagoeneko asmaturik al daude?
P. Bai. Arte Historiaren ezaguera osoa esaterako. Ikasketa hau zu bizi zaren munduaren parte bat da. kasu honetan pinturaren historiarena, badira zure aurretik egin diren irudiak eta hauek zure kultur ondasuna osatzen dute. Fitosofiaren historia, giza-pentsamendua, baita pinturaren historia bera ere baliagarri zaizkizun bezala arte historiak bere funtzioa betetzen du... Azkenean pinturak azaltzen duen hori da zerorrek zeure buruan daramazuna; nahiz eta zerbaitetaz arduratu nahiz ikasi badira zenbait gauza aldez aurretik eginak direnak baina badira beste zenbait zuk zeuk bilatu behar dituzunak. Denborarekin hori dena atera egiten da.
Esperientzia akademikoak, bestalde, asko gogortu dezake, zenbaitetan segada besterik ez da bihurtzen. hau da, trukoak aurkitzen dituen margolaria (trukoak izaten dira eta), horiek menderatzera iristen da baina horretan geratzeko arriskua ere badu, hortik ezin libratuz eta bere lanaren dinamikan ezin aurreratuz. Edonork ikas dezake hori. Figurazioa egiten dudanean sarritan badakit engainatzen ari naizena: horrelako gauzak egin eta ondoren nire burua balakatzen dut.
Oso zaila zait esatea ikasketa akademikoa ez dela beharrezkoa ni ere hortik pasata bainaiz, ordu luzeak egin ditut horretan eta kostata lortu dudan ondarea dut. Pintura niretzat ez da asaska bidea soilik. Saiatzen naiz, behintzat. intuitiboa izan dadin, hau da, une horretan agerikoa ez den baina ateratzen den arrazionaltasunez eutsirik dagoen egite intuitiboaren kondentsazioa alegia. Halako automatismo lojikoak eraikierazten dizkizu gauzak. Denetatik ikasi behar da, marrazki eta perspektibatik hasiz pentsamenduaren historiaraino. Oso beteta egon behar da gauza onak egiteko.
A.– Zein mailatan ikusten duzu zeure burua ikasketa horren barnean?
P. Batzutan margolari dominguero hutsa naizela iruditzen zait. Gaizki pintatzen dut, astirik ez bait dut, ahalegin handiak eginez. Koadro landu xaluarra egiteko gauza ugariz gabetu behar da, horretan aritu behar da buru belarri denbora luzean, institutoko lanak, berriz, guzti hori eragozten dit.
A.–Zer deritzozu orain egiten duzan pintura mota honi? Zer nolako perstektibak dituzu?
P.– Beno, kontentu nago egiten ari naizenarekin, hala ere ez dakit ez ote naizen azken etapara iritsi azaroan Donostiako galeria batean egin nuen erakusketarekin. Erakusketek etaparen amaiera adierazten dute noalabait, hor ikusten duzu zure lana. geldirik, modu ordenatu batez esekirik. Lana urrutitik ikusteko aukera ematen dizu, eta ez hemen estudioan bezala dena pilatuta dagoela. Lana denboraldi batez, patxadaz ikustea eta baita jendeak ere ikusi, juzkatu egiten duela jakiteak edota kanpotik ikusteak ordurarte bururatu ez zaizkizun ganzak datorzkizu. Gauzak juzkaerazten dizkizu eta hortik aurrera agian beste bideetara jotzen duzu.
A.–Euskal Herriko plastikari dagokionez proiekturen baten alde egingo al zenuke? Hutsunerik edo enparaturik ikusten al duzu?
P.–Ekimen pribatuaren eta bildumatasun pribatu eta publikoa sortzen eta profesionalki eramaten jakingo luketen galeria nagusien eza nabari dut, erakundeetako arte sailean zer egin behar den, konkurtso, beka, promozioetatik hasi eta monumentu publikoak eraikitzeraino, zentzuz erabakiko duen eta benetan gai den jendearen eza nabari dut. Izan ere. ez ditut inola ere sinisten gure identitate propioa sortzen duten eta euskal plastika zein den esaten duten erakundeen proiektu horiek. Jarrera estetikoaren heziketa, bizkortzea, oinarria eta laguntza behar du izan, baita gai hauei buruzko giro publiko bat ere. Hauek dira sortu behar duenaren hazia, gainera ez plastika alorrean bakarrik, giza-agerpide desberdinetan baizik.
Esther FORCADA
36-37

GaiezKulturaArteaPinturaErakusketak
GaiezKulturaArteaPinturaSariak
GaiezKulturaArteaPinturaPintoreakIRAZABAL2
PertsonaiazIRAZABAL2
EgileezFORCADA1Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude