Gabon giroa krisialdiaren erdian


1985eko abenduaren 29an
Bilboko kaleetan elkarrizketan.
Gabon giroa krisialdiaren erdian
Gabonak direla eta, txoripitoa (Magnetoioi txikia) poltsikoan artuta Bilboko kaleetara irten gara, giroarekiko informazio ahalik eta zuzenena hartzearren. Topikoak zenbait kasutan, hitz egiteko bildurra beste zenbaitetan, oso gutxitan ezer berririk. Urtero errepikatzen den Gabon giroaren islada izan daiteke erreportaia hau.
Enrroilatuen denda
Ledesma kalean behera dago gure lehen helburua, «Libreria Universal» delakoa alegia. Inportazio bidezko diskoak, talde ezezagunen maketak, musika berriaren azken ahasia, munduan diren fanzine guztiak, menturazko liburua, komikiak, narratiba berria,..
Ilu-ri, dendari beltzaran bezain xarmangarriari zuzentzen dizkiogu gure galderak:
A.–Zeintzu dira sasoi honetan gehien saltzen diren liburuak?
1.–Batez ere ipuinak eta oparietarako liburu garestiak, komikiak ere saltzen ditugu. Betikoa gutxigora behera.
A.–Zein da erosle moeta?
I.–Denetarikoa. Ohizko bezeroak eta baita ate aurrean iragatean erregaliren bat behar du ela konturatu ta sartzen dena ere. Gabonetan zoratzekoa da, denetarikoa dator.
A.–Gabonetan betiko bezeroak esku zabalagñak izaten dira, hizkoetan baino dirutxuagoa gastatzen duti, ala zer?
I.–Bai, opariak egin beharra bait daukate, bezeroko hiruren bat erregalu, bataz beste. Gure denda hau oso bereiztua da, abanguardiako literatura da gehien lantzen duguna eta berori da gure bezeroek erregalatzen dutena ere.
Utzi egiten dugu denda. Eguerdia da. Alde zaj arrerantz abiatu gara. Ea zer aurkitzen dugun.
Izelak salgai kalean
Arenaleko zubia igarota gazte parea ikusten dugu izeiak saltzen. Hotz dago. Eskuak poltsikoan, bezeroaren zai Ez dira saltzaile agresiboak. Itxaron egiten dute erosleak heurak hurbil daitezen. Prest daude gure galdereei erantzuteko.
A.–Nondik atera dituzue zuhaitzok?
E.–Otxandiotik. Soloa daukagu
A.–Urte barruan zer egiten duzue?. Gabonetarako egiten duzue hau?.
E.–Gabonetarako bakarrik
A.–Ze preziotan saltzen dituzue eta zein da alearen kostua?
E.–Mila eta mila eta berrehun pezetaren artean. Hirurehun atera genituen solotik baina... Landareak berak hogeitamabost pezeta inguru balio du. Gero lanak hartu behar dira kontuan. Hiru urtetik gora eman behar dituzte soloan. Gainerako lanak, ateratzea, bertora ekartzea eta saltzea dira.
A.–Bertotik bizi zara?
E.–Urtean zehar ikasi egiten dugu. Egunero egunero zortzi ordu eman behar ditugu berton.
Apar bat beranduago berriro hurbildu gara gazteongana, ea zer saldu duten jakitearren. Hamazpi saldu dituztela dioskue. Larunbat eta igandeetan gehiago salduko dutelakoan daude.
Gazta eta patea, zazpi kaleak gaurkotuta
Argiak ipini dituzte kale batzutan, ez guztietan. Surrealista eta amorrugarria da uholdetako zauriak sendatu barik daudela halako gustua ikustea. Gehiago saltzen ote dute argioi esker. Ez ote dira
"Xukela"–ijitoen hizkeran txakurra omen da, euskaraz–gaztandegian sartu gara txikitoa edateko aitzakiaz eta jabeari galdetzen diogu, erdaraz.
A.–Gabon bezperetan hobeto saltzen da?
E.–Jendearen oporrak hasi arte, eskoletan eta, ez da gauza handirik igartzen tabernetan, dendetan antzera delakoan nago. Herneretzitik aurrera gehiago saltzen da, bai ziur.
A.–Pozik zaudea udalak ez dizuelako argirik ipini "del perro" kale honetan?
E.–Bai, oso pozik nago. Izenak berak adierazten duenez, txakurraren kalea garela ematen du. Txakurrak bezala tratatzen gaituzte, desbarrabilamendua da. Kale honetan ez dago ezeinlango argirik, ezeinlango gabon apaingarririk, ez dago ezer.
A.–Beraz, zelan atondu behar duzue Gabonetako zer guztia?
E.–Geure artean hitz egin beharko dugu, udalak ez bait digu ezer ipintzen. Ahal dugun moduan moldatuko gara.
A.–Arazoa izaten da zuentzat Gabonetan izan ohi den famili giroa batetik eta bestetik tabernak zabalik egotea aldi berean konbinatzea? Zelan konpontzen zarete?
E.–Guk geuk ez dugu arazorik, urtero ixten bait dugu Urteberri eta Gabon egunean. Arazoa zera da, ez duzula etxean luzaroan egoteko astirik. Ia ia lanean ematen dituzu Gabonak. Gazteoi ez digu ardura handiegirik baina nagusiei enbarazu handia egiten dielakoan nago.
Erreportarion nekeak eta penak
Kalera goaz berriro. Oraingoan dendetako langileak hartu gura ditugu gure elkarrizketarako. Mostradore atzean egun hain "zoriontsuak"eman behar dituzten pertsonen eritziak jaso guran gabiltza "Posta" kalea hartzen dugu burruka zelaitzat. Hara hortxe oihal denda ospetsua, aintzinakoenetarikoa Bilbon.
Agur gure ametsak. Langileak ez du hitz egin nahi. Ez dugu etsi. Apur bat beherago Boutiquea dago. Sartu egiten gara. Langileak badaude, nagusirik, ostera, ez. Hala ere ez dute hitz egin gura. Lotsatu egin eta ezkutatu egiten dira. Hain itsusiak ote gara. Esperantza omen da galtzen den azken zera. Gogoratzen ote zarete "Fancy" dendako langile kaleratu zenbait zela eta sortu ziren istiluekin. Hortxe dago denda hori, geure morboari eragiteko. Oraingoan berri interesgarriren bat lortuko dugulakoan gaude. Gurekin hitz egiten duten dependieten aurpegiak patetikoak dira.
A.–Hitz egin dezakegu?
E.–Zertarako?
A.–Argia euskal aldizkarirako
E.– Itxaron ezazue apur batetan enkargatua deitu eta berak baimena ekarri arte, bestela gaur dugun egunarekin edozer atera daiteke eta gero gerokoak etorriko lirateke. Hobe itxarotea.
Deitu egiten dute enkargatua. Bera etorri baino lehen ere badakit ez dagoela zer eginik. Gure helburua ez da enkargatua, langile arruntak baino. Bildurra nabaria da berauen aurpegietan.
Zer nahi duzue? galdetzen digu enkargatuak. Gure zereginak azaltzen dizkiogu. Beraren erantzuna? Une honetan ezinezkoa dela, baina biharamunean posible izango dela. Alde egiten dugu, denok garela egoerak sorrarazitako tentsioaren jabe. Azkenean ez dugu dendarien erantzunik jaso. Hor konpon, Mari-Anton.
Euskal liburuak gabonetan
Bilboko giro euskaltzale eta literaturtzaleetan hain ezaguna den "Verdes " liburudendara goaz oraingoan. Hemen erantzun eta gainera euskeraz egiten digute. Hoberena besteek sorrarazitako amorrua baretzeko. Josu izan dugu solaskide.
A.–Zuek zer ikusirik izan duzue argiekin eta muntaia honekin?
E.- Beno, parte hartu zuzenean ez, baina kuota ordaintzen dugu "Asociacion de comerciantes" delakoan, berau delarik muntaiaz arduratzen dena.
A.–Mesedegarria deritzozue halako muntalari?
E.–Argia behintzat eskertzekoa da. Baina bestela ez dakit. Ezin dezaket esan txorrada denik baina... tira, giroa emateko balio du.
A.–Ezin izango litzateke giro alternatiborik montatu, beste zerbait eginez?
E.–Hemen gertatzen dena hori da, hemen gehienak, merkatariak, saltzeko daudela eta argiak ere saltzeko direla. Zaila da ezer egitea, hemengo jendearen mentalitatea ez da zabalegia.
A.–Garai honetan gehiago saltzen duzue, jakina. Zeintzu dira Gabonetan bereziki saltzen diren liburuak.
E.–Gabonetan batez ere ume ipuinak saltzen dira. Erregalorako liburu garestiak ere saltzen dira, bibliotekan izateko eta beste batzu garesti samarrak izan eta aprobetxatu egiten dira Gabonak erosteko.
A.–Beti izaten da modaren bat, generoren bat, egileren bat...Aurtengo mada zein da?.
E.–Beste urte batzutan "La conjura de los necios" edo "El nombre de la rosa" izan badira, aurten ez dago titulo berezirik. Euskal liburuen artean umeentzakoak saltzen dira eta nobedadeen artetik ez dago titulo berezirik. Ihaz, adibidez, Jimmi potxolo eta sail horretako ipuinak barra barra saldu ziren.
A.–Ez dator jenderik zer erosi behar duen jakin barik, "erregalatzeko zer dago?" galdetuz?
E.–Horrela jende asko, ume literaturaz galdetzen batez ere. Aizu, esaten dizute, zortzi urtetako ume batentzat... eta horrela.
A.– Amaitzeko, zer egin beharko lukete argitaletxeek gabonei begira, zer egitea proposatuko zenieke?
E.–Argitaletxeek aprobetxatu egiten dute eta nobedadeak eta nobedadeak eta nobedadeak sartzen dituzte. Kalitatea mantentzea eskatu behar zaie, nahiz eta gutxiago izan hobeak izan daitezela liburuak. Hainbeste liburu ailegatzen da bapatean eta begiratu gabe hor jartzen dituzu apalategietan eta ez dakizu ezer liburuotaz.
A.–Euskal editoreek ez dute liburuaren aurkezpena zaintzen. Izaten duzue ume liburuekiko informaziorik?.
E.– Berton enpoilatzen dugulako baina bestela ez dago. Eta erdarazkoekin parekatuz kristoren deasbentaila da. Batez ere liburu onak, paper eta marrazki onekin, horietan sekulako desabentaila dago.
Gabonetan erregalatutako liburuak irakurri egiten direnentz ea dakigu, erosi behintzat erosi egiten dira.
Zer eta zelan erosi
Argiaren bulegotik hurbil, Aresti kontearen plazan edo zabalkunde plazan, merkatuarenpean, KIUB izeneko bulegoa dago. Siglon esanahia zera da "Konsumitzailearen informaziorako udal bulegoa'' izen ederra euskaraz. Bertan, ostera, gazteleraz hitz egiten digu Joseba Sasiak, bulego arduradunak.
A.– Gabonetan diotsat, prezioak gorantz disparatzen dira eta, gainera, produkto berri piloa agertzen da merkatuan. Zuek baduzue zer ikusirik prezio eta kalitateen kontroletan?
E.–Badugu zer ikusirik baina alde bi bereiztu behar dira, prezioak komunitate autonomoko merkataritza sailak darama eta elikagaien kalitatearen kontrola Zorrotzako bulegoak darama. Jendeak bertora dakartza kexak eta guk hemendik Eusko Jaurlaritzara bidaltzen ditugu. Azaldu egiten diogu jendeari diren preziak moeta bitakoak direla, baimenduak eta konkordatuak, gainerako guztiak libreak direlarik. Jendeak berak bilatu behar du erosteko tokirik merkeena.
A.–Noiztik dabil bulegoa martxan?
E.–Ihazko abenduaren hamazortzitik gaur arte. Elikadura kontuetan esan egin dezakezut geu garela kexarik guttien dutenenetarikoa. ( Beraren ustez hori laborategiari esker ematen da, gauzak oso ondo bait dabiltza bertan).
A.–Zeintzu dira dituzuen kexarik arruntenak?
E.–Aseguroa, etxebizitzak, (ez dago inkilinatoaren ganbararik, Nafarroan edo Madrilen legez), talierrak, prezioak....
A.–Zein da zuen zeregina hemen, berton egotea kexon zai ala atera egiten zarete, kalera, konsumatzailearengana, agerkarien bidez edo... ?
E.– Bai, bai, kontuan izan behar bait duzu konpetentzia esklusiboa dugula kontsumo arloan, geure autonomi estatuari esker, (arnasa hartu barik diot, (articulo 10, parrafos 27 y 28 ), eta beronen fruituz geure "kontsumatzaileen legea" Madrilekoarekiko ez berdina.
Goitik datozkigu gauzak, zer egin behar dugun eta. Orientabideak eta informazioak eman behar dizkiegu konsumatzaileei, aldizkariaren bidez, esate baterako.
A.–Gabonei buruz zer esan diezadakezu?
E.– Prezioak libreak dira, beraz jendeak zera egin behar du, leku askotan begiratu prezio egokiena aurkitu arte.
Amaitu egin dugu elkarrizketa. Propaganda ematen dit. Bilboko udalak kuadernotxoa atera du, "Gabonetan nola erosi" da tituloa. Barruan dena dago erderaz zenbait hitz ezik (bederatzi hitz euskara: barruko azalpenetan), heuretan gabonuetan erosketak egiteko kontseiluak ematen dira, Nekez sartzen da gure buruan kontseilu hain sinpleen beharrean inor dagokeenik mundu honetan. Dena den idea oso ona da, beste zenbait alorretan ere era berean egingo balute batez ere. Hasteko ea zer egin behar dugun euskaldunok erduldun elbakarra dagoen bulegoan. Ez ote dugu gabonei buruzko informazioa euskaraz jasotzeko eskubiderik, Udaletxeko agintariok?
Apirilean hasi ziren aldizkaritxoa argitaratzen, azalean ileen izenak euskaraz eta gazteleraz. Barrukaldean paisaia bestelakoa da. Lehen alean alkatearen eskutitza euskaraz eta besterik ez. Hurrengo aleetan "Funts idazkia"(sic) edo editoriala euskaraz. Seigarren alean artikuluska bi euskaraz, laburpen gisa. Lotsagarria. Fuskararen etsaiek ozta ozta egigo lukete okerrago.
Etsipena nagusitzen zaigu, urtero legez, festa derrigorrez aleitsuotan. Hor ikusi ditugu Bilboko alkatea eta, taloa eta txorizoa jaten. Geure Euzkadi honen arima ote. Iraindua sentitzen dut neurre burua. Santo Tomaseko ferian senti daitekeen lotsa, euskal giroa geureak omen diren jantzi eta jatekoetara mugatua. Biharamunean agintariak aurpegi politak erakusten komunikabideetan. Jatorkeria madarikatua, ez da kasualitatez, ez.
Edorta JIMENEZ
19-22

GaiezGizarteaOspakizunak
GaiezKulturaArgitalgintBesteak
EgileezJIMENEZ2Kultura

Azkenak
Koopfabrika
Kooperatiba eraldatzaileen harrobia

Olatukoopek beste hainbat eragilerekin batera garatu duen proiektu nagusienetako bat KoopFabrika da, ekintzailetza soziala bultzatzeko helburuz 2017an sorturiko programa, eta gaur egun oraindik martxan dagoena.

Hasiera batean, lehenengo ideia izan zen ekonomia... [+]


2024-05-12 | Nerea Menor
Ghayath Almadhoun
"Alemania nagusitasun zuriaren piramidearen gailurrean dago, eta lehen holokaustoa ukatu zutenek orain Nakba ukatzen dute"

Ghayath Almadhoun-ekin hitz egin dugu Alemaniako zentsura sistemikoaz eta horren ondorioez. Siriako Damaskon 1979an jaiotako poeta palestinarra, Suediara joan zen bizitzera eta egun Berlinen bizi da. Bere poesiak, ia 30 hizkuntzatan itzulia, maitasuna, tokialdatzea eta nortasuna... [+]


2024-05-12 | Estitxu Eizagirre
Amillubiren festa maiatzaren 11n
Lurra taupaka hasiko da

Urola ibaiaren meandroan, Zestoako Iraeta auzoan daude Amilibia baserria eta bere lur emankorrak: 5 hektarea baso eta 4 hektarea laborantza lur. Laborantza ekologikoa sustatzen duen Biolur elkarteak baserria eta lurra kolektibizatu nahi ditu Amillubi proiektuaren bidez... [+]


Pastoral bat Iruñearendako

Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]


'Ekonomia eraldatzailea(k)' liburua
Ekonomiaren adjektibo guztiak

10. urteurrena kari, Olatukoopek bi liburuxka atondu ditu eta labean ditu jadanik, ekonomia eraldatzailearen eta kooperatibagintzaren ingurukoak biak ala biak. Alde batetik, herri-kooperatiben inguruko eskuorri edo gida bat kaleratuko dute, herri kooperatiba bat zer den... [+]


Eguneraketa berriak daude