Mailux Zaldunbide: «Dudarik gabe Seaska Euskal Herriko zerbitzu publikoa da!»


1985eko martxoaren 31n
Mailux Zaldunbide, seaska ikastolen federakuntzaren lehendakariari elkarrizketa
Iparraldeko Ikastolak, bere biziko mementurik txarrenetakoan
Mailux Zaldunbide: «Dudarik gabe Seaska Euskal Herriko zerbitzu publikoa da!»
Mailux Zaldunbiderekin, martxoaren 16eko Baiona eta Miarritze arteko martxaren ondotik hitzordu bat lortu genuen, Seaskaz eta ikastoletaz mintzatzeko. Mailux dugu Seaska ikastolen federakuntzaren lehendakaria, lerden, bipila eta guztiz dinamikoa. Ordu batez harekin solastatu gara, eta hona elkarrizketa haren zati batzu...
ARGIA.–Mailux Zaldunbide, lehenik, jakin nahi genuin ze egoeratan hautatua izan zinen Seaskaren lehendakeri izateko...
MAILUX ZALDUNBIDE.–Orain dela bi urte, bigarren urtea da Seaskaren lehendakaria naizela. Postu hori hartu nuelarik, jadanik Seaska hasia zen bere kanpaina egiten legalizazioari buruz. Hori zen beraz Seaskaren egoera. Seaskaren lehendakari izatea ez da erraten ahal gauza zaila edo erreza den, zeren eta taldean lan egiten dugu. Badira gauza batzu, lehendakariak egin behar dituenak, lehendakari bezala bere lana delakoz. Gero, neretzat, bazen ainitz denbora Seaskan ari nintzela lanean, ontsa ezagutzen nituen Seaskako egiturak eta batasunaren bizia. Ez dut beraz, horrenbeste prolema ukan jakinez Seaska nola ibiltzen zen...
A.–Duela bi urte Hezkuntza Nazionalarekin (H.N.) hitzarmen bat firmatua izan zen, zein dira haren ondorioak Seaska mailan?
M.Z.–Ondorio on bakarra, momento hartan, izan da Seaska bederen eskola bezala, ikastola bezala onartaraztea. Gero, inportanteena izan dena, ez da konbenio hori sinatzea, nahiz eta hori zen urrats handi bat, da joan den urtean egina izan den lana, ikusteko ikastoletako haurrek zer hein zuten «seigarrenean» sartzeko. Eta hortaz, Seaskak bere balioa erakutsi du, zeren eta haur guziek, azterketak pasatu dituztenek, ukan dituzte erresultado biziki onak. Guretzat hori oso inportantea da. Hor ikusi dugu ere, Hezkunde Nazionalarekin, bereziki hemengo inspektrizarekin, gure harremanak aldatu direla. Lehen pixkat urrundik begiratzen zuten ikastola, mesfidatzen ziren; orain «kideak» gara, erraten den bezala. Garrantzi handia du horrek, bai Seaskako barneari buruz, egiaz sekulan ez zen lanik eginik izan, guk genioen, «badakigu haurrek heina badutela», nahi baduzu zientifikoki errateko "bai, heina badute!". Lan horrek konfiantza ematen du bai gurasoei, bai kanpoari begira...
A.–Ikastola guziak konbenioaren barne direa?
M.Z.– Ikastola guziak, ez batere. Momentoan 23 ikastola badira konbenioaren barne direnak, zeren eta hor bazituzten kriterio batzu non irakasleek «baccalaureat» ukan behar zuten, gero hamabost haur gutxienez behar ziren gela bakoitzean, eta bi kriterio horien arabera bakarrik 23 ikastola onartuak dira. Momentoan, Seaskak dioena, ikastola gehiago onartuak izaten ahal direla konbenioan. Hori zen gure aurtengo eskaera konbenioari buruz, erreberritzearen garaia etorri delarik. H.N.ak ez du onartu horrelakorik. Seaskan politika bat badugu, eta ez dugu aldatuko. Horrek erran nahi du ikastola batean 20 haur badirelarik, doblatzen dugula, 40ekilako lana egiten dugula: ikus, haur batek bi hizkuntzatan ikastea eta erabiltzen dugun pedagogia, ez dugu lan on bat egiten ahal 40 haur baldin badira gela batean. Oraingoan horretan gara, baina H.N.eko kriterioa harturik ere, erran nahi du 15 haur geletan, ez dituzte gela guziak onartu
A.–Eta praktikoki zer ekartzen du ofizializatze horrek?
M.Z.– Praktikoki? Diru mailan, ekartzen du beraz 23 paga erdi
A.–Andereñoentzat?
M.Z.– Andereñoentzat bakarrik, eta ez osoki, baina ehuneko berrogeitamar. Oraino horretan, H.N.eko «auxilliaires» deitu irakasleek duten pagaren erdia. Orduan oso gutti da.
A.–Diru mallan ze neurritako zuloa duzue?
M.Z.–Momentoan gure zuloa milioi (franko berri) batetakoa da. Eta zulo hori agorrilan bi milioitakoa izanen da. Erran behar da, argi eta garbi, zor hori batasunak bakarrik ez duela ta patzen ahalko. Horregatik hasi gara «virement automatique» delakoen kanpainarekin, festak antolatzen, enfin festak laguntza eskatzeko. Baina dadarik gabe, gure indarrak H.N.ari buruz behar ditugu itzuli. Horiek diru gehiago emateko.
A.– Martxo honetan zehar langileak bitan greban jarri dira, eta bi hilabete hauetan ez omen dira pagatuak
M.Z.–Gertatzen dena, ikusiz ze diru prolemak ditugun, langileek joan den otsailean paga erdia ukan dutela, eta martxoan berdin erdietsiko du tela. Ez dugu ere URSSAFen «nagusien zerka» hura pagatzen, dilindan uzten dugu. Sekulan hori pagatuko pagatuko bagenu, orduan ez genitzake irakasleak paga. Hori ezin da onartu
A.– Kargu sozialek nolako partea dute langilearen paga horretan?
M.Z.– Kargu sozialek %75eko heina dute langilearen paga «brut» horretan. Jakinez irakasleak 4.200 libera irabazten duela, nabari da beraz ainitz dela
A.–Seaska enpresa ttiki bat dela badakigu; Mallux, aurkeztu iezaguzu pixkat, noiztik, nola, etab.
M.Z.–Badu 15 urte Seaska hasi zela. Hasi zelarik irakasle bat baizik ez zen, eta orain 80 langile badira, irakasleak, bulegoko langileak, permanenteak eta piskologoa sartuz. Bost haurrekin hasi zen, eta gaurkoan 800 haur baditugu. Ainitz da, gero, enpresa... ez da hitz egokia, enpresa diogularik nagusi eta langileen banaketari pentsatzen bait dugu. Seaskan, ordea, ez da horrela pasatzen. Badira langileak, eta badira burasoak; saiatzen gara elkarrekin lan egitera. Ez da beti errez, hori segur da, bai langileek eta bai burasoek borondate on asko eman behar dutelakoan. Baina lana berez interesantea da...
A. - 800 haurreko kopuru hori maximun bat da, ala gehiago biltzen ahal duzue?
M.Z.–A bai... Gure asmoa da orain, martxoan, datorren sartzean (85-86) mila haur izan behar direla ikastoletan. Eta beraz, eskuin eta ezker, ikastoletako burasoak hasi dira kanpainak egiten, herri ttikietan bilkura muntatzen informazioa pasa arazteko. Bada gauza bitxi bat: ainitz aipatzen da Seaska, ikusiz nola beti badugun zerbait errateko, baina badira jende batzu gureganat etortzeko urratsaren egitera menturatzen ez direnak, beraz guk joan behar dugu haienganat...
A.–Zerbitzu publiko bat egin nahi duzue beraz?
M.Z.–Dudarik gabe, Euskal Herriko zerbitzu publikoa gara!
A.–Gutxi gora behera zenbat jende mobilizatzen ditu Seaskak?
M.Z.–Manifestaldi handiak egiten direlarik Seaskak, gosegreba denbora hartan adibidez, lau mila jende bederen biltzen ditu. Gure ekintza ttikietan, berriz hasiz orain, joan den larunbatean (martxoaren 16an) bezala mila jende ziren. Bordelera joateko 265. Ainitz da ikusiz hemen azken aldian sindikatuek deiturik, lanari buruzko manifestaldi batean bi mila zirela gehienez. Gainera ez ziren horrenbeste ere!
A.– Menifestaldiak, azken punttak gose greba, gero okupazioak... agian interesgarria Iitzateke «Herri Urrats» aipatzea...
M.Z.–A bai! Herri Urrats hori da Seaskaren egun handia. Hor nere ustez ez da talde handirik horrelako enpresa batean sartzen ahal denik. Zeren eta indar ainitz eta fede asko behar da horrelako gauza bat zutik emateko. Lan-frango da. Talde bat ba da biziki azkarra, eta gainera azkarra izan behar da, holako egun baten prestatzeko...
A.–Egunkari batetan irakurri dugu 30.000 pertsona espero zenituztela malatzaren hamabirako?
M.Z.–Bai, bai, joan den urtean 15.000 etorri dira, beraz aurten 30.000 izan behar gara, ez da dudarik, gainera eguzkia ukanen dugu egun horretako, bai, bai (irriz).
A.– Negoziaketak berriz hasten dira, funtsean ez dituzue sekulan utzi. Ze puntutan dira, eta norekin negoziatzen duzue?
M.Z.–Joan den astean, Bordelen izan gara eta Martin errektore jauna ikusi dugu. Ez da ezer pasatu, erran behar da argi eta garbi. Galdegin diogularik konbenioaren hobekuntza: aurtengoz ezetz ihardetsi digu. Eta geroari begira, horiek deitzen duten «cadre juridique» horri buruz, Martin jaunak ez zuen proposamenik egiteko Seaskari, gero guk eztabaidatzeko gisan. Mementoan dakiguna da, zerbait egina dela, gauza hori Parisen dabilela, H.N.etik Matignonera, Matignonetik Eliseora, eta oraingoan guk ez dugu ezer. Martin jaunak aipatu du garai batetan integrazio zerbait izaten ahal dela, baina hitz hori kóntu handirekin hartu behar dela, ez bait daki testoa nolakoa izanen den. beraz mementoan, ez dakigu ezer. Ez dugu ezer, eta ez dakigu nora joaten garen. Erran behar da ere, 300 jende izan ginelarik Bordelen, egun hartan Martin jauna pixkat mugitu zela, eta arizan zela Parisera telefonatzen, gure gauzak zertan ziren jakiteko. Eta azkenean, parisera idatzi dugu, eta hiztordu bat badugu beraz martxoaren 26rako, Lecour jaunarekin, Chevenement ministroaren kabineteko kontseilari teknikoarekin. Baina, mementuan, ez dakigu zer ukanen dugu hara joanen garelarik. Urte hastapenean jadanik izan gara Parisen eta ez dugu ezer ukan. Nahiko genuke pentsatu zerbait ukanen dugula baina ez da batere segur...
A.– Zein da Seaskaren posizioa "Pizkundea"ri buruz?
M.Z.–Horri buruz, ukan genuen Biltzar Nagusi Berezi bat non pausatua izan zen Seaskaren partizipazioa «Pizkundea»n. Biltzar Nagusi horretan bi gai ziren: bat Pizkundea, eta bestea Zentro Kulturala. Argi eta garbi atera zen zentro kulturalari ez, Seaska ez zela sartzen, AEKk bere posizioa hartu zuen. Baina Pizkundea mailan, nola mementoan iparraldean egitura bakarra den non biltzen diren batasun gehienak, Biltzar Nagusiak erran zuen Pizkundeatik ez gara atera behar. Joan den urriko B.N.an gaia berriz planteatua izan zen, eta B.N.ak Pizkundean segitzea hautatu du. Horretaz gara oraingoan...
A.–Aita Pizkundeako menbro batzuek solas gogorrak ukan zituzten Seaskeri eta AEKri baruz...
M.Z.- Bai solas gogorrak, bereziki zentro kulturalari ezetz erran genuelarik. Boikot hori bozkatu genuelarik. Nere ustez egiazki erran behar da Seaska indar kultural bat dela iparraldean, eta Seaska horretan ez sartzea zerbait inportantea zen. Badakite Seaska zerbaitetan sartzen delarik, sartzen dela lan egiteko eta gauzak bultzatzeko. Beraz dudarik gabe zentro kulturalean sartu bagina ez ginen ixilik egonen. Baina jakinez ere zentro kulturalak ez zuela mementoan bederen gauza handirik ekartzen ahal, ez gara sartu eta gaitziturik edo frustraturik egon dira pixkat. Gure kontra kexu, ez dute gure kanpoan egotea jasan. Txarrak izan dira, eta beren tripak mintzatzera utzi dituzte. Bachocen solasak horiek ziren: «Seaskakoak eta AEKkoak gibelean egon dira irrino batekin!» Ez dira politikoki edo taktikoki mintzo, beren tripekin gorrotatzen gaituzte...
Itxaro BORDA
50-51


GaiezGizarteaIrakaskuntzEskolakIpar EHko e
GaiezGizarteaIrakaskuntzElkarteak
PertsonaiazALDUNBIDE1
EgileezBORDA1Gizartea

Azkenak
Eneko Etxeberria: “Ez nioke nire semeari Jose Miguelen bilaketaren zama utzi nahi”

Jose Miguel Etxeberria Naparra-ren gorpua aurkitu gabe bukatu da Frantziako Landetan egindako bigarren indusketa. 44 urte dira militantea desagertu zenetik eta bere familiaren belaunaldi batetik bestera pasa da bere bilaketaren zama. Azken indusketa honek ez du, berriki hildako... [+]


2024-05-06 | Gedar
Asteartean hustu nahi dituzte Otxantegi Herri Lurrak

 

Hirugarren aldiz, Berangon birjabetutako lurrak husteko data berri bat ezarri dute. 08:00etan bertaratzera deitu dute Otxantegi Herri Lurretako kideek.

 


"Elkarren berririk izan gabe lelo berdina hautatu dugu, 'Palestinako umeak gureak ere badira': esanguratsua da"

Gasteizko hezkuntza komunitateko hainbat zentrok eta eragilek ekimena antolatu dute maiatzaren 10erako, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Urriaz geroztik zenbait eskola ekimenak antolatzen hasi ziren Paletinarekin elkartasunez, nork berea;... [+]


Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


Eguneraketa berriak daude