Touré detektibearen sagatik aldentzeko premia sentitu du Arretxek, eta Euskal Herrian eta pertsonaia euskaldunekin kokatu du trama berria, Arbizun: txistor-lantegi batean lapurreta egin dute gau batez, eta kate kriminal bat ezagutuko du irakurleak, Zuriñe detektibearen urratsei jarraituta.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...