Zubietako erraustegiko “gardentasun eza” eta “kudeaketa akatsak” salatu dituzte Europar Parlamentuan

  • Ezker Anitzako Sira Rego eurodiputatuak erraustegiaren funtzionemenduaren "irregulartasunak" egiaztatzeko zenbait galdera egin ditu asteazkenean. Euskopolek egindako txostenean oinarritu da, eta ikerketa bat irekitzeko asmoa azaldu du. Arantza Gonzalez Ezker Anitzako koorditzaileak egoera "onartezina" dela salatu du. 


2023ko martxoaren 30ean - 10:04
Azken eguneraketa: 23:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zubietako erraustegiaren funtzionamenduan "irregulartasunak" egiaztatzeko zenbait galdera egin ditu asteazkenean Europako Parlamentuan Ezker Batuko Sira Rego eurodiputatuak. Euskopolek emandako txostenaren ondorio kezkagarrien aurrean, erraustegiari buruzko ikerketa irekitzeko aukera planteatu du, haren funtzionamendu irregularra egiaztatzeko.

Ezker Anitza-IUk prentsa oharrean azaldu duenez, Regok txosteneko ondorioak aipatu ditu. Sistemak erreakziorik izan gabe 26 orduz Emisioen Muga balioak jarraian gainditu zirela zehazten du Euskopolen txostenak. Era berean, azterlanak agerian utzi du erraustegia Arkaitzerrekako ur kutsatzaileen isurketen erantzulea dela. 

Hala, Ezker Anitzako eurodiputatuak Europako Batzordeari eskatu dio begira dezala Zubietako erraustegiak 75/2010 zuzentaraua eta hondakinei buruzko Europako araudia betetzen dituen ala ez. Halaber, galdetu du ea Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekin harremanetan jarriko den instalazioaren egoera ezagutzeko.

Gipuzkoako Ezker Anitzak salatu du "gardentasun ezak" eta "kudeaketa akatsek" kezka sortu dutela herritarren artean. Arantza Gonzalez koordinatzailearen arabera, "onartezina" da Gipuzkoako Foru Aldundiak, enpresa kudeatzaileari kontratua bete dezala ez eskatzea, instalazioa abian jarri zenetik izan dituen gorabehera ugarien aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!