Zinemaldi Alternatiboa Kortxoenean irailaren 24tik 26ra

  • Donostian Zinemaldi Alternatiboaren 6+1 edizioa aurkeztu dute Kortxoeneako kideek. Hiru dokumental botako dituzte: Lehen aldiz aurkeztuko den Kortxoenea. Irautea Sortzea delako dokumentala, eta Radikales Libres eta Temps de CanVi(e)s. Ciudad. Autogestión. Conflicto dokumentalak. Emanaldiaren ostean egileekin solasaldiak izango dira.


2015eko irailaren 17an - 10:09
2006. urtetik Donostiako Zinemaldi Alternatiboa antolatzen dute (Argazkia: Kortxoenea)

“Negozio eta merkantilizazio kutsu oro erausiz, komunikaziorako eta gogoetarako espazio izango da” antolatzaileek esan dutenez. Zinemaldi Alternatiboa “Ideiak eta ulertzeko moduak sortzen dituzten ekintza konkretuak garatzeko tresna” bezala ulertzen dute.

Irailaren 24an Jakue Pascual eta Alberto Peñalbaren Radikales Libres dokumentala emango dute. Bartzelonan elkarrizketatutako zortzi lekukotasunei esker, Kataluniako prozesu eraldatzailearen nondik norakoen berri ematen da, ikuspegi libertario batetik.

Ostiralean, irailaren 25an, Temps de CanVi(e)s. Ciudad. Autogestión. Conflicto. dokumentala ikusteko aukera izango da. 2014ko maiatzean Bartzelonako Can Vies zentro sozial autogestionatuaren desalojoa oinarri hartuta, Kataluniako hiriburuan sor daitezkeen elkarbizitza modu ugarien inguruko eztabaida sortzea bilatzen du.

Crowfounding bidezko finantziazioari esker egindako Kortxoenea gaztetxearen inguruko dokumentala irailaren 26an izango da.

Emanaldi guztiak 19:00tan izango dira.

Donostiako Zinemaldi Alternatiboa 2006.urtean antolatu zuten lehen aldiz Alde Zaharreko gazteek, gaztetxeko kideek ohar bidez jakinarazi dutenez. Duela 5 urtetik –joan den urtean izan ezik–Kortxoenean antolatu dute ekimena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kortxoenea Bizirik
Kortxoenea gaztetxearen desalojoaren epaia
"Justizia espekulatzaileekin lerratu da beste behin"

Heldu da Kortxoeneak epaitegietan jarri zuen salaketaren epaia: Eraikuntza enpresa absolbituta. 2015eko azaroaren 3an Donostiako Gros auzoan zegoen Kortxoenea gaztetxea desalojatu zuten aurpegian estalita eta metalezko barrak zituzten hainbat pertsonak. Ondoren, eraikina eraitsi... [+]


Kortxoenea eraitsi zuen enpresaren aurkako epaiketa hasiko da astelehenean

Astelehenean hasiko da epaiketa Donostiako Kortxoenea gaztetxea eraitsi zuen enpresaren aurka: Groseko Etxebizitzak SL. 11:30 izango da epaiketa eta gaztetxeko kideek dei egin diote jendeari epaiketara bertara ager daitezen.


2017-06-22 | Xalba Ramirez
Adarra Saria 2017
Ez da inoiz hilko

Micaela Chalmeta Bartzelonako Sants auzoko kooperatibista feministaren izena daraman Big Bandak beste maila batera igo ditu Fermin Muguruzaren ibilbide osoko kantuak. Victoria Eugenia jendez eta emozioz lepo izan da bart.


2017-06-22 | ARGIA
Gaztetxeei eta Le Bukowski aretoari eskaini die Adarra saria Muguruzak

Asteazkenean jaso zuen Fermin Muguruza musikari eta zinegile irundarrak Donostiako Udalak eman dion Adarra saria.


Eguneraketa berriak daude