Zigor espedientea ireki dio Jaurlaritzak Gasteizko Udalari, Gardelegi zabortegian ingurumena kaltetzeagatik

  • “Zoruen, uraren eta airearen kalitateari” kalte egitea leporatuta abiatu du Eusko Jaurlaritzak espedientea, Arabako Alea-k esklusiban argitaratu duenez. 2018an beste espediente bat ireki zion Jaurlaritzak Gardelegiri, bertan metatutako lindanoa Zadorra ibaira zabaltzeagatik.

Gardelgiko zabortegia, atzean Gasteiz duela. Argazkia: 'CC BY-3.0-ES 2012/EJ-GV/Irekia-Eusko Jaurlaritza/Mikel Arrazola'

2023ko maiatzaren 10ean - 07:15
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Jaurlaritzak zein Gasteizko Udalak uko egin diote espedientearen arrazoien inguruan zehaztasun gehiago emateari, Aleak azaldu duenez. Jaurlaritzari eskaera formala egin dio Arabako hedabideak, “ingurumenari dagokion informazio gardentasunaren eskubideari jarraiki”, baina Jaurlaritzak arrazoitu du martxan diren zigor espedienteen inguruko informazioa auzian “interesa” duten pertsonek soilik jaso dezaketela. Udalari dagokionez, Ingurumen Departamentua mugatu da baieztatzera zigor espedientea irekia dagoela.

Zigorraren abiapuntua Jaurlaritzak 2022ko abenduan zabortegira egindako azken ikuskapenean dago, Aleak azaldu duenez. Ikuskapen hartan zabortegiak daitekeen baloraziorik “baxuena” jaso zuen “ingurumen baimenak ezartzen dituen betekizunei buruz”.

Bigarren zigor espedientea 2018koaren ondoren

Bost urteren epean Gardelegiko zabortegiari ireki zaion bigarren zigor espedientea da gaur Arabako hedabideak jakinarazi duena. 2018ko ekainean URA agentzia izan zen espedientea ireki ziona, leporatuta zabortegian pilatutako lindanoa lehenik Gasteizko estolderiara hedatzen zela, eta estoldetatik Zadorra ibaira. Udalak 2019an iragarri zituen lindano isuriak ekiditeko neurriak, baina momentuz ez dago jakiterik neurri horiek eraginkorrak izan diren edo bigarren zigor espedienteak arazo horiekin lotura duen, Aleak azpimarratu duenez.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025eko abenduaren 10
Itsuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!