Ziburuko alkateak auzitara eramango du kazetari bat, parodia bat publikatzeagatik

  • La Gazette de la Nivelle webgunean argitaratutako elkarrizketa batean, Ziburuko alkatearen eta hirigintzako zinegotziaren ohorea kaltetu izana leporatzen zaio Daniel Arbisa kazetariari, Kazeta.eus-ek jaso duenez. Baionako Auzitegian deklaratu beharko du datorren urtarrilean.


2018ko azaroaren 28an - 12:29
Ezkerretik eskuinera, Poulou alkatea eta Gouaillardet zinegotzia

“Fikziozko elkarrizketa bat” izan zela dio Daniel Arbisa kazetariak. Ez dute berdin ikusten Guy Poulou Ziburuko alkateak eta Jean-Jacques Gouaillardet hirigintzako zinegotziak, hauek jarri baitute salaketa. Elkarrizketa azken honi egin zion Arbisak, teilaturik gabeko eta eraikitzeko baimenik gabeko etxe batean. Irudimenezko ideiekin hasten zen elkarrizketa, eta zinegotziak galderak ulertzen ez zituela ikusita, alkatearen aburuz “zentzugabea” den testu batekin bete zuen elkarrizketa. 

Arbisak defendatu du “ezohikoa eta umoretsua” izatea zuela xede. “Irri egitea zen helburua; eraso, min egin edo difamatzeko asmorik gabe” adierazi du. Umorearen mugei buruz ere mintzatu da: “Guztiari buruz irri egin zitekeela uste nuen, baina badirudi guztiarekin ezin dela. (…) Harritu egiten nau salaketa jasotzeak, baina ez guztiz; ezagutzen ditut pertsona horiek”. 

“Parodia gainditu du”

Poulouk eta Gouaillardetek ez dute ikuspegi bera. “Daniel Arbisak pertsonen ohoreari eta zintzotasunari zuzenean eragiten dioten gezurrak esan ditu, eta parodia gainditzen den momentuan, difamaziorantz joaten gara”, adierazi du hirigintzako zinegotziak. 

Bukatu gabe dagoen eraikuntza bati “kritika” egitea ez da zilegi alkatearentzat ere, eta “egin beharrekoa” egin dutela –salaketa jartzea– esan du. Edonola ere, azken hitza Baionako Auzitegiak izango du. Urtarrilean izango da epaiketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Fermin Muguruzaren bisita batengatik “terrorismoa goratzea” leporatu diote Valentziako institutu bati

Talde kontserbadore batek salatu du institutua, Muguruza hitzaldi bat ematera gonbidatzeagatik. Bellreguardeko Udaleko zinegotzi ohi batek esan du ez zela hitzaldirik egon. Institutuko zuzendaritza taldeak hilaren 26an deklaratu beharko du guardiako... [+]


Pablo Gonzalez
Inongo frogarik erakutsi barik, bi urte espetxean Polonian

Otsailaren 28an bi urte bete dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutela. Errusiako espioia izatea leporatu zioten hango zerbitzu sekretuek, baina oraindik ez dute horren froga edo zantzu ñimiñoena erakutsi.


2024-02-01 | Gedar
Black Marfil abeslariaren kontrako zigorra berretsi dute: bi urte eta hilabete bat

Iruñeko abeslaria bere abestietako letrengatik kartzelaratuko dute, besteak beste, udaltzainen kontrako "gorrotoa eta indarkeria" sustatzea leporatuta.


2023-10-30 | ARGIA
Valtònyc rap kantaria Mallorcara itzuli da bost urtez erbestean egon ondoren

Josep Miquel Arenas Beltrán ‘Valtònyc’ rap kantari mallorcarrari hiru urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zion Espainiako Auzitegi Gorenak bere kantuetan “terrorismoa goratzea” eta Espainiako koroari “irain egitea”... [+]


2023-07-17 | Ilargi Manzanares
Sutan dagoen Ertzaintzaren furgonetaren argazkia "iraingarria" dela dio Jaurlaritzak

Donostiako Groseko jaietan larunbatean antolatu zen grafiti erakusketan sutan zegoen Ertzaintzaren furgonetaren irudia erakutsi zuten, eta Ertzaintza azaldu zen kentzera. Segurtasun sailburu Josu Erkorekak “gorroto eta indarkeria bultzatzen duen irudia” dela adierazi... [+]


Eguneraketa berriak daude