7.000 lagunek baino gehiagok sinatu dute Donostian zezenketak itzultzearen kontra

  • Change.org webgunean abian jarri den ekimenak Eneko Goia Donostiako alkate berriari eskatzen dio "praktika zaharkitu eta krudel" hori ez dezala onartu.


2015eko ekainaren 22an - 11:45
Zezenketen kontrako sinadurak biltzen ari direnen lema: "Tortura ez da kultura".

Lerrook idazteko unean 7.389 lagunek sinatu dute Donostia Antitaurina erabiltzaileak sorturiko eskaera.

Kanpaina abian jarri dutenek, zezenketen kontrako mezua zabaltzearekin batera, gogora ekarri dute nola "donostiarren iritzia kontuan hartu gabe" eraiki zen Ilunbe zezen plaza.

"90eko hamarkadan milaka gipuzkoar kalera atera ziren Ilunbe zezen plaza ez eraikitzeko, 14.000 sinadura bildu ziren eta Europako herrialde askotako ehundaka elkartek gutunak bidali zizkioten Odon Elorza alkate ohiari zezen plaza geldiarazi zezan, berak erreferendum bat ospatuko zuela hitz eman zuen, baina ez zuen ezer ere egin", sinadura bilketa martxan jarri dutenen arabera.

Ilunbek eragindako galerak

"Hori gutxi balitz lizentziarik gabe egin ziren eraikitze lanak", dio eskaerak. "224 zuhaitz bota legez kanpo, Warnerri doan eman zitzaion zineetako gunea, Nuevo Desarrollo de Anoetari nahieran eta ilegalki adjudikatu zitzaion Ilunberen kudeaketa, beranduago EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen bezala, eta kontratua amaitzearekin batera Donostiako Udalak 21 milioi euroko kalte-ordaina eman behar zion NDAri klausula batean jartzen zuen bezala. 30 milioi euro baino gehiago kostatu zaigu donostiarrei gutxi batzuk erabiltzen duten zezen plaza mantentzeak".

700 zezen hilda

Gainera, zezenketak hasi zirenetik utzi dituzten zenbait ondorio ere jarri dituzte mahai gainean: 700 zezen eta hainbat idisko hil dituzte Aste Nagusian eta beste zenbait jaietan.

Sinatzaileen ustez, "ez dago inongo arrazoirik gizakion antzera sufritu eta sentitzen duten animaliak erailtzeko, etikak etekin ekonomikoaren gainetik jokatu behar baitu".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zezenketak
2023-09-06 | ARGIA
1.761 ekitalditan zezenak erabili dituzte Hego Euskal Herriko festetan

Herriko festetan, zezenak erabiltzen dituzten ekitaldietan udalek zenbat diru gastatzen duten ikertu dute AnimaNaturalis eta CAS International elkarteek. Hego Euskal Herriko datuei erreparatuz gero, Azkoien eta Azpeitia nabarmendu dituzte.


2023-07-05 | Ilargi Manzanares
Sanferminetako zezenketen aurkako protesta egingo dute gaur Iruñean

AnimaNaturalis eta PETA erakundeak antolatu dute protesta, Udal Plazan 12:00etan, festak hasi baino egun bat lehenago. Nafarroako, Espainiako eta Europako aktibistak elkartuko dira. Manifestazioa AnimaNaturalisen “odolik gabeko Sanfermin” kanpainaren barruan dago.


2023-06-19 | Ilargi Manzanares
Zezenketen aurka manifestatu dira ehunka lagun Bilbon

Joan den larunbatean, ekainaren 17an, Bilbon, Animalistak kolektibo antiespezistak Azken erasoaldia lelopean antolatu zuen manifestazioa.


Donostiako Udalak zezenketak "laguntzen jarraitzen" duela salatu du Eguzkik

Cristina Lage Turismo zinegotziak Urrezko Maskorra saria eman dio berriki Roca Rey toreatzaileari, 2022ko Aste Nagusian faenarik onena egiteagatik. Horren aurrean, Eguzki Erakunde Ekologistak salatu du Donostiako Udaleko zinegotzi batek toreatzaile bati sari bat emateak... [+]


Eguneraketa berriak daude