Zergatik ospatuko dugu Martxoak 8a, maisu?


2021eko martxoaren 06an - 09:48

Galdera ona, Enara. Aurreko egunean zure ikaskide bat alboko gelakoekin elkartu zen patioan, burbuila puskaturik. Atzo eskolako komunean beste bi ikaskide elkartu ziren abesten, musukoa txarto jarrita zutela. Eta arratsaldean, maila desberdinetako ikasleak batu ziren parkean jolastera.

"Imajinatu astelehenean zuk ere hurbildu nahi duzula zure gelakideak ez diren beste batzuengana, haiekin jolasteko. Eta, orduan, asko eta asko zure planaren aurka jartzen dira"

Imajinatu astelehenean zuk ere hurbildu nahi duzula zure gelakideak ez diren beste batzuengana, haiekin jolasteko. Eta, orduan, asko eta asko zure planaren aurka jartzen dira. Eta zentzutasuna eskatzen dizutela, nahiz eta zuk argi izan parkean distantzia mantenduko duzula eta musukoa ondo eramango duzula. Eta, gainera, kritika horiek txarto jokatzen duten zure ikaskideek esandakoak direla. Edo txarto jokatu dutenen aurrean inoiz ezer esan ez dutenek esandakoak.

Bada, hortxe sortzen da desberdintasun bat zure ikaskideen artean. Horregatik ospatuko dugu "Martxoak 8" eskolan. Berdintasunaren alde. Burbuilak mantenduz, eskuak ondo garbituz eta musukoarekin, eskola morez koloreztatuko dugu.

Argi dugu denok, ez dela bilera jendetsuak egiteko unea. Argi ere badugu hezkuntza feministaren unea dela.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude