Hiriburuetako manifestazioetan 30.000 langilek baino gehiagok hartu dute parte, antolatzaileen esanetan. Eusko Jaurlaritzak adierazi du, ordea, grebak izandako parte hartzea "apala" izan dela.
ELA, LAB, CCOO, SATSE, ESK eta Steilasek deitutako bi greba egunetan lehenengoa izan da atzokoa. Langile publiko guztiak zeuden deituta: Eusko Jaurlaritzakoak, aldundietakoak, udaletakoak eta Espainiako Estatukoak, 152.000 langile guztira. Sindikatuek adierazi dutenez, parte hartze “oso zabala” izan dute mobilizazioek eta “gustora" daude "langileek lanuzteei emandako erantzunarekin”. Eusko Jaurlaritzak aditzera eman dituen datuak, ordea, ez datoz bat sindikatuekin, eta grebaren jarraipena “apala” izan zela azpimarratu du Jon Agirre Eusko Jaurlaritzako Lan Harremanen zuzendariak.
Zerbitzu publikoak indartzeko, soldata eta enplegua hemen adostu! lelopean atera dira kalera milaka langile, eta soldatak zein lan baldintzak “hemen” adostu ahal izatea eskatu dute. Sindikatuen arabera, deitutako mobilizazioetan 30.000 langile baino gehiagok hartu dute parte: Donostian 10.000, Gasteizen 6.000 eta Bilbon 15.000 baino gehiago. “Zerbitzu publikoak indartu”, “Hemen lan egin, hemen erabaki” eta “Borroka da bide bakarra” bezalako oihuak entzun dira hiriburuetako karrikaketan.
Eskakizun zehatzak
Bestelako eskari batzuk ere mahaigaineratu dituzte sindikatuek: Espainiako Gobernuak eragin duenez azken hamarkadan langile publikoek erosteko ahalmena %20 galtzea, erabakitzeko ahalmen hori berreskuratzea eta soldatak %10 igotzea; sektore publikoko lanpostuetan dagoen behin behinekotasun tasa egungo %49tik %8ra jaistea; zerbitzu publikoak pribatizatzeko joera amaitzea eta sektorea euskalduntzea, besteak beste.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak, sindikatuei erantzunez adierazi du baliabideak mugatuak izateaz gain, “eskaera guzti horiek betetzea" ez dagoela "Jaurlaritzaren esku". Agirrek berriz, eskatu die “jarrera maximalistak” alde batera utzi eta Mahai Orokorrean eta sektorekako mahai zein foroetan “negoziatzen jarraitzea",
Jarraipena, datuetan
Sindikatuek berretsi dute grebaren parte hartzea “arrakastatsua” izan dela sektore gehientsuenetan. Komunikabide eta garraio publikoari dagokionez, greba “ia erabatekoa” izan dela esan dute eta gainontzeko sektoreetan, izan hezkuntzan, udal eta aldundietan, Osakidetzan, Administrazio Orokorrean eta Justizia administrazioan, “jarraipen zabala” izan duela.
Eusko Jaurlaritzak, ordea, grebaren parte hartzea “apala” izan dela adierazi du, sektore ezberdinetako datu zehatzak emanez: Administrazio Orokorrean %12,03; Hezkuntzan %41,4; Osakidetzan %5,9 eta Segurtasunean %3,42.
Gehiengo sindikalak grebara deitu ditu Sektore Publikoko langileak hurrengo abenduaren 19an.
Osasungintza publikoaren aldeko Olatu Txuria plataformak deituta, osasun etxe duin baten eta osasungintza publikoaren aldeko manifestazioa egin dute Martuteneko, Txomiñeneko eta Loiolako bizilagun ugarik, auzo horietako kaleetan zehar. Hiru auzoetako eta hiriko beste auzo... [+]
Langileek azaldu diote Aiaraldea Komunikabideari enpresaren proposamena ez dela konponbidea eta, horren ondorioz, hirugarren greba egunari eutsiko diote.
Correosen bidalketa zerbitzuan "kaosa" eta "kolapsoa" nagusi den bitartean, enpresa publikoak Axa aseguru etxearekin akordio bat iragarri berri du. Ekainaren 1erako, Correosek Espainiako Estatu osoan dituen 800 bulegoetan Axaren aseguruak egin ahal izango dituzte... [+]
Correosen “kaos” egoera salatu zuen Gasteizko LAB sindikatuak apirilaren 16an. Hilabetetan bidalketak “kolapsatuta” egon direla jakinarazi zuen, eta Alde Zaharra, Salburua eta Santa Luzia auzoetarako soilik 10.000 posta bidalketa zeudela pilatuta... [+]
Irailetik mediku euskaldunik gabe daude Elizondoko (Nafarroa) herritarrak. Horrez gain, udan medikurik gabe geratzearen beldur da Baztango Osasun Plataforma. Ekainaren 4an, bizikleta martxa egingo dute herrian.
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]
Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.
Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]
Nafarroako funtzio publikoan 30.000 langile zeuden grebara deituta asteazken honetan. Deialdiak jarraipen desberdina izan du sektorearen arabera, eta sindikatuek salatu dute foru gobernuak "abusuzko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dituela nahita.
Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]
Lantegia espazioa, Esperantza liburutegia, Arte Ederren Museoko eta Euskal Museoko lanak, Urdaibaiko Guggenheim proiektua... Ugari dira Bilbon eta Bizkaian kulturaren ikuspegi utilitarista eta pribatizazioa agerian uzten dituzten adibideak. Alde Zaharreko haur eta gazteentzako... [+]
Danimarkatik iritsi zaigu berria: 400 urtez estatuak eskainitako zerbitzua etengo du PostNord enpresa publikoak, eta eskutitzak banatzeari utziko dio 2025 urtea amaitzean. Gobernuak adierazi du enpresa publikoak negozioa paketeak banatzera bideratuko duela. Bi arrazoi eman ditu... [+]